10:00etara arte euri-jasak eta ekaitzak espero dira Nafarroko erdialdean eta Pirinioetan
Nafarroako Gobernuak kontuz ibiltzeko gomendioa eman du Foru Erkidegoko erdialdean eta Pirinioetan; izan ere, 10:00etara arte euri-jasak eta ekaitzak izango dira. AEMETek egindako iragarpenaren arabera, toki batzuetan metro karratuko 30 litro bota ditzake. Horregatik, erakundeak abisu laranja ezarri du.
Konkretuki, Espainiako Meteorologia Agentziak (AEMET) jakitera eman duenez, abisua ostiraleko 10:00ak arte egongo da indarrean. Iragarpenaren arabera, euria egiteko eta ekaitza jotzeko aukerak % 40-70 artekoak dira.
Foru Gobernuak ohar batean azaldu duenez, Larrialdi eta Babes Zibileko Zerbitzuak iragarpenaren berri eman die erdialdeko zein Pirinioetako udalei, baita gazteen kanpaldiak hartzen dituzten eskualdeei ere.
Horrela, Nafarroako Gobernuak ibilgailuan joan-etorriak saihestea gomendatu du, eta balizko uholdeen eta ekaitzen aurrean zuhurtzia eskatu du, batez ere kanpalekuetan eta sakanetatik gertu.
Gainera, kanpoaldean ekaitzak ezustean harrapatzen dituen pertsonei objektu metalikoak botatzeko eta toki irekiak saihesteko aholkuak eman dizkie, toki seguruan babesa hartuz, auto edo eraikin baten barruan, esaterako.
Azkenik, etxean daudenei, aparailu elektrikoak eta telebistako antenak deskonektatzeko gomendioa eman die, deskarga elektrikoak saihesteko, eta tentsioaren balizko igoera batek aparailuak ez izorratzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Gutxienez 11 pertsona hil dira eta 19 desagertuta daude Almerian piztutako baso sutean
Dena dela, Juanma Moreno Andaluziako presidenteak esan du balitekeela 12 izatea hildakoak, gorpu bat topatu berri baitute. Gainera, zortzi pertsona zauritu dira, horietako lau larri daude. "Biktimak satarte batean sartu ziren, eta ez zegoen ihes egiteko modurik", deitoratu du Larrialdi kontseilariak.
Kontrolpean hartu dute Oñatiko Aloña mendian piztutako baso sutea
Bart tximista batek piztu du sua eta basozainek zaintza lanetan jarraitzen dute. Hala ere, sua ez da hedatzen ari.
Bederatzi pertsona harrapatu dituzte Bizkaian, gidabaimenaren azterketan kopiatzeko gailu elektronikoak erabiltzen
DGT Espainiako Trafiko Zuzendaritzak sei hilabetez azterketara aurkezteko debekua eta isun administratiboa ezarri die iruzurra egin nahi izan duten bederatzi pertsona horiei.
Alvaro Nuñezen zezenek zirrara eta abiadura jarri diote sanferminetako laugarren entzierroari
Zezenek 2 minutu eta 32 segundo behar izan dituzte ibilbidea egiteko. Guztira 9 pertsona zauritu dira, denak kolpeengatik.
Albiste izango dira: Sanferminetako laugarren entzierroa, Almeriako sutea eta Bilbao BBK Live jaialdiaren bigarrena eguna
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Gero eta gehiago dira entzierroa barrutik grabatzen saiatzen diren korrikalariak
Isunak 600 eurotik 6.000 eurorainokoak izan daitezke, eta Udaltzaingoak 50 grabagailu kendu ditu lehen hiru entzierroetan. Gero eta lan gehiago dute udaltzainek lasterkariek sartzen dituzten kamera ezkutuak konfiskatzen, eta gero eta zailagoa da, betaurreko batzuk ere izan daitezkeelako.
Irun eta Hernani arteko tren-zerbitzua berriro etengo dute uztailaren 25etik aurrera, lanak direla eta
Bidaiarien "mugikortasuna bermatzeko," Renfek errepide bidezko garraio-plan bat jarriko du martxan.
Osakidetzak atzerapen-denboraren arabera ordainduko die anbulantzia-enpresei
Pazienteen elkarteek parte hartu dute osasun-garraioko kontratu berria egiten, 650 milioi euroko balioa duena.
Bernedoko bi amari elkarrizketa: "Bakarrik eta etsita; horrela sentitzen gara"
Bernedoko (Araba) udalekuan sexu-askatasunaren aurkako delituen biktima izan diren haurren familiek isiltasuna eten dute eta EITBrekin hitz egin dute lehen aldiz. Miren eta Leire 12 eta 14 urteko bi neskaren amak dira. Duela hamar hilabete, euren alabek kanpamentuan jasandakoak salatu zituzten. Minduta daude eta auzia publiko egin denetik bakarrik sentitu direla salatzen dute, euren alabak tratamendu psikologikoan daudela diote.
2026ko uztailaren 9ko entzierroaren unerik onenak
Sanferminetako hirugarren entzierroan, Victoriano del Rio ganadutegiko zezenak izan dira protagonista. Aurreko biak bezala, azkarra izan da (02:23) eta eroriko asko gertatu dira ibilbide osoan. Korrikalari bat adarkatu dute eta beste hamar pertsona ere zauritu dira, denak kolpeengatik.