Ekaitzak
2023/09/01 - 23:51
Ekaitza iritsi da Euskal Herrira eta gogotik ari du euria hainbat lekuan
Ekaitzak oso gogorrak izaten ari dira lurraldeko toki askotan, batez ere Pirinioetan. Bihar Erribera eta Nafarroako erdialdea alerta laranjan egongo dira prezipitazioengatik, eta gainerako lurraldeak abisu horian.
2023/08/31 - 23:10
Lau familia ebakuatu dituzte Donostiako Ulia pasealekuan, mendi-magaletik harri batzuk jausi ondoren
Azken egunetako eurien ondorioz, harri batzuk erori dira 38. eta 40. zenbakien parean.
2023/08/29 - 11:14
Idalia ekaitz tropikalak lurra jo du Kuba mendebaldean
Idalia iparralderantz doa, Floridara bidean, eta indarra, konfigurazioa eta abiadura irabazi ditu azken orduetan. Kubako Meteorologia Institutuak 118 kilometro orduko boladak erregistratu ditu eta urakan bihurtzea espero dute.
2023/08/27 - 22:23
Hainbat zauritu, erreskateak eta itsasontzien talkak Mediterraneoa astintzen ari den denboraleagatik
Euri eta haize denborale bortitzak ehunka gorabehera sortu ditu Balearretan, Katalunian eta Valentziako Erkidegoan. Iragarpenen arabera, eguraldi txarrak jarraituko du datozen orduetan.
2023/08/09 - 18:42
Hurrengo orduetan sartuko den enbata batek kolpera jaitsiko ditu tenperaturak
Halaber, sargoriaren ondorioz, oso litekeena da arratsaldearen amaieran bero-hodeiak sortzea eta ekaitzak lehertzea, lehenengo barnealdean eta gero kostaldean.
2023/08/02 - 17:32
Antilla hondartzatik ihes egin du jendeak haize aldaketaren ondorioz
Orioko (Gipuzkoa) hondartzan uda giroaz gozatzen ari zirenak babesleku bila irten dira, 15:00ak aldera, eguraldia aldatu denean.
2023/08/02 - 14:47
Alerta laranja ezarri dute biharko kostaldean, 4 metroko olatuak espero baitituzte
Gaurko 15:00etatik ostiraleko 18:00etara, sei abisu hori egongo dira aktibo nabigaziorako eta kostaldeko inpaktuagatik. Horrez gain, Nafarroa hegoaldea abisupean dago gaur, beroagatik. Bihar eta etzi, berriz, euriagatik jarriko dute abisua Nafarroa iparraldean.

2023/07/14 - 20:55
Gasteizek hondamendi eremu izendatzea eskatu du, harriak 1,8 milioiko kalteak utzi dituela egiaztatu ostean
Aurreneko kalkulu batean, 200 argi hautsi zenbatu dira hiriaren hegoaldean, baina kopuruak gora egin dezake, Gasteizen 38.000 argi-puntu baitaude.

2023/07/12 - 22:38
Gasteizko tailerrak txoko guztietako barileroak ekartzen hasi dira, harriak utzitako kalteei aurre egiteko
Danbor hotsa ez da desagertu Gasteizen, eta barileroek txingorrari hartu diote lekukoa. Kaltetutako milaka autoen aurrean tailerrak gaindituta daude. Horrela, Gasteiz Europako txoko guztietako barileroen helmuga bilakatu da. Ekaitzen atzetik bizi baitira.
2023/07/11 - 23:35
Mercedesek Gasteizen duen lantegiko mila ibilgailu kaltetu dira osteguneko txingor-ekaitzaren ondorioz
Enpresa kalteak aztertzen ari da peritu talde batekin batera.

2023/07/11 - 20:41
Jaurlaritzak erabakiko du txingorragatik laguntzarik emango duen, kalteak aztertu eta aseguruak ikusi ondoren
Arantxa Tapiak azaldu duenez, sektoreak, aseguru-etxeek, Arabako Foru Aldundiak eta Jaurlaritzak txingorrak eragindako kalteak baloratzen ari dira.

2023/07/10 - 21:22
Harriak 8.422 lursailetan eta 7.643 hektareatan kalteak eragin ditu Araban, batez ere zereal-laborantzan
Kalte nagusiak Gasteizen eta Arabako Lautadan utzi ditu, baina harri-jasak Gaubean, Añanan, Kuartangon eta Izkiko Parke Naturalaren magalean, Arraia-Maeztun eta Apilaizen ere bota zuen.
2023/07/08 - 20:49
Lainoak eta beroa, asteburuan nagusi Euskal Herrian
Ezegonkortasunak markatutako egun pare baten ondoren, larunbatean eguraldia egonkortu egingo da berriro. Larunbata apur bat freskoagoa izango da ipar partean eta hegoaldean bero eutsiko dio. Igandean hodeitsuago egongo da Kantauri isurialdean eta eguzkia izango da nagusi hegoaldean.
2023/07/08 - 12:35
Desaktibatu dituzte alerta meteorologikoak Nafarroan ekaitzen ostean
Suhiltzaileek ura xukatzeko esku-hartzeak egin zituzten ostiral arratsaldean Santakaran, Melidan, Arradan eta Alesbesen. Iruñean ere euri asko bota zuen.

2023/07/07 - 23:04
Ekaitza Gasteiz gainean, Burgos aldetik ikusita
Gogor astindu zuen Arabako hiriburua, eta askorentzat sekula bizigabeko momentuak utzi zituen.

2023/07/07 - 22:58
Arrada, Alesbes eta Caparroson gogotik bota du arratsaldean
Nafarroako Gobernuak larrialdi planaren bigarren maila ezarri du, Barranco Salado ibaiak gainezka egiteko arriskuaren aurrean.

2023/07/07 - 22:43
Txingor ekaitzaren aztarna atzean uzteko lanean ari dira Gasteizen
Normaltasunera itzuli artean, ikusteko dago Gasteiz hondamendi eremu izendatzeko eskaera egingo ote duen Udalak. Kalteak zenbatu eta diagnostikoa egitean hartuko dute erabakia.

2023/07/07 - 21:15
Txingor zaparrada Iruñean, sanferminetako egun handian
Txingor zaparrada handia bota du arratsaldeko lehen orduan Iruñean, San Fermin Egun Handian, eta hiriko kaleak hustu ditu.

2023/07/07 - 14:22
Atzoko txingorrak Arabako Lautadan, Mendialdean eta Añanan ere izan zuen eragina
Arabako Foru Aldundiko langileak Arabako puntu desberdinak bisitatuko dituzte gau izandako txingor-prezipitazioek ortuetan, bideetan eta azpiegituretan izan zuten eragina ezagutzeko.

2023/07/07 - 13:11
Hainbat lagun zauritu ditu Gasteizen ostegun arratsaldean bota duen txingorrak
Osteguneko 20:15 aldera, fronte batek hiria zeharkatu du iparraldetik hegoaldera, eta golf pilota baten tamainako harriak bota ditu. Txingorrak kalteak eragin ditu, halaber, hiri-altzarietan, zuhaitzetan eta ibilgailuetan.