Hurrengo orduetan sartuko den enbata batek kolpera jaitsiko ditu tenperaturak
Ordu gutxi geratzen zaizkio beroaldiari. Euskalmet Euskal Metereologia Agentziaren iragarpenaren arabera, 20:00ak aldera enbata sartuko da kostaldetik eta kolpera jaitsiko dira tenperaturak EAE ia osoan. Haizea nabarmen zakartuko da eta ufadek 60-80 km/h-ko abiadura gaindi dezakete. Kostaldeko tenperaturak 5-10 ºC jaitsiko dira ordubete eskaseko tartean. Halaber, sargoriaren ondorioz, oso litekeena da arratsaldearen amaieran bero-hodeiak sortzea eta ekaitzak lehertzea, lehenengo barnealdean eta gero kostaldean. Ordubetean, 15 litro pila daitezke metro koadroko, eta haize-bolada gogorrak edo oso gogorrak izan litezke. Txingorra ere egin lezake. Hori dela eta, 26-27 graduren bueltan mugituko dira maximoak kostaldean, eta 30-33 ºC-koak izango dira barnealdean.
Bero sapak "ez du asko iraungo, baina XXI. mendeko bost erregistro altuenetako bat neur daiteke gaur, bereziki barnealdean". Hitzokin laburbildu du Ricardo Ituarte Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariak gaurko beroaldia. Hala, Araban eta Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean muturreko tenperatura altuengatik ezarritako alerta laranja alarma gorrira igotzea erabaki du Jaurlaritzak Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) alerta fasearen baitan. Hiru orduz egongo da indarrean, 15:00etatik 18:00etara.
Alarmarekin batera, beroagatik alerta laranja dago indarrean kostaldean (12:00etatik gauerdira) eta barnealdean (12:00-15:00 eta 18:00-00:00 tarteetan), eta beste hiru abisu hori ezarri dituzte: baso-sute arriskuagatik (12:00etatik 00:00etara), enbatagatik kostaldean (20:00-00:00) eta prezipitazio handiagatik lurralde osoan (20:00-00:00).
Kostaldean, 34 ºC ingurukoak izango dira maximoak, eta 40 ºC ingurukoak Gipuzkoa eta Bizkaia barnealdean eta Araban. Esan bezala, arratsaldean 40 graduko langa gaindituko dute barnealdeko zenbait puntutan.
Egunaren azken orduko ekaitzei esker, haizearen norabidea aldatu eta tenperaturek behera egingo dute, eta balio "normalagoak" izango dira, Ituartek Bilbon, Trafikoa eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroan egin duen agerraldian esan duenez.
Dena dela, gaueko tenperaturak oso epelak izango dira, 30 ºC ingurukoak Araban, Onintze Salazar Euskalmeteko meteorologoaren hitzetan. Kostaldean, 22-27 ºC ingurukoak izango dira minimoak, eta Gipuzkoa eta Bizkaia barnealdean, 24-28 ºC-koak. Adituaren esanetan, goi geruzetan kokatutako aire-masa beroari hego-haizea batu zaio gaur, eta horrek eragin du muturreko bero hori.
Zure interesekoa izan daiteke
Lukas Aguirreren hilketagatik zigor handiena duenak helegitea aurkeztu du, homizidio delitu gisa epaitu dadin
Defentsak Auzitegiari eskatu dio 20 urteko zigorra murriztu dezala, argudiatuz hilketa borrokaldi baten testuinguruan jazo zela eta akusatuak politoxikomaniaren muturreko koadro bat zuela. Donostiako erdiguneko diskoteka baten kanpoaldean gertatu zen, 2022ko abenduaren 25eko goizaldean
Pisako emaitzak hobetzeko autoexijentzia eta Hezkuntza Sistemarekiko konfiantzaren alde egin du Pedrosak
Radio Euskadiko Boulevard saioan egin dioten elkarrizketan Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak azaldu duenez, ikasleen irakurketa gaitasuna hobetzeko neurriak ezartzen ari dira ikastetxeetan, PISA txostenaren emaitza txarren ondorioz.
Nafarroako bizilagun bat identifikatu dute Internet bidez debekatutako armak saltzeagatik
Guardia Zibilak webgunea behin-behinean blokeatu du, eta titularra administrazio-zehapena jartzeko proposatu du.
Bonelli arranoa itzuli da: bi kume jaio dira eta itxaropena berpiztu da Nafarroan
Urteetan, Bonelli arranoa desagertzeko zorian egon da Araban eta Nafarroan. Ale berriak ekarri dituzte eta bertakoekin ugaldu dira. Kumeak izan dituzte, bi, Nafarroan: Ida eta Ondallu.
Eusko Jaurlaritzak euskara babes bereziko kultura ondasun immaterial izendatzeko prozesuari ekin dio
Ekimen horren bidez, euskarari "prestigio handiagoa eta aitortza juridiko eta administratibo sendoagoa" eman nahi dio.
Berriro itzali dute Derion, Loiuko aireportutik gertu, berpiztu zen sutea
Sua astelehenean piztu zen San Isidro auzoko baso-eremu batean. Suhiltzaileek sugarrak erabat itzaltzea lortu zuten arren, sua berriro piztu zen eta lanean jardun dira goizaldera arte.
Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak
Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".
Gasteizek gogortu egingo du animalien ordenantza: 200 euro pixa eta gorozkiak ez garbitzeagatik, nahitaezko asegurua eta 100.000 eurorainoko isunak
Ordenantzaren eguneraketak arau-hauste arinak gogortuko ditu: egun 750 eurotik beherakoak eta 3.000 eurora iritsiko dira orain. Berritasunen artean, animalien pixa urez garbitzeko betebeharra dago, eta hori ez betetzeak 200 euroko isuna izango du.
Trafikoa bere onera etorri da N-634an, Galdakao parean, istripu baten ondorioz ia bi orduz itxita egon ondoren
Ezbeharra 14:45ean gertatu da Kortederrako gasolindegitik gertu, 96. kilometroan. Auto batek eta kamioi batek elkarren kontra jo dute, eta pertsona bat zauritu da.
Zestoako jaietan pertsona bati egindako eraso "bortitza" salatu dute
Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, lagun bat "bortizki" kolpatu zuten, eta erasoaren ondorioz, hezur haustura eta buruan zauriak izan zituen. Hori dela eta, ospitalera eraman zuten, eta Neurologia Zerbitzuan dago ingresatuta. Bestalde, Segurtasun Sailak zehaztu du irailaren 9ko gauerdian gertatu zela erasoa, eta biktima 40 bat urteko gizonezko bat dela.