Albiste dira
Ekaitz bortitzak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gasteizek hondamendi eremu izendatzea eskatu du, harriak 1,8 milioiko kalteak utzi dituela egiaztatu ostean

Aurreneko kalkulu batean, 200 argi hautsi zenbatu dira hiriaren hegoaldean, baina kopuruak gora egin dezake, Gasteizen 38.000 argi-puntu baitaude.
Gasteizko kale bat harri-erauntsiaren ostean. Artxiboko argazkia: Blanca Valgañon
Gasteizko kale bat harri-erauntsiaren ostean. Artxiboko argazkia: Blanca Valgañon

Gasteizko Udalak hondamendi eremu izendatzea eskatu du, joan den asteko osteguneko harri-jasak eragindako kalteak gutxienez 1,8 milioi eurokoak izan direla egiaztatu ondoren, 100 bat udal eraikin eta instalaziotan.

Zenbaketa horrek kanpoan uzten ditu hiriko zuhaitzetan eragindako kalteak, garbiketa-operatiboaren kostua eta sare elektrikoaren kalteak. Aurreneko kalkulu batean, 200 argi hautsi zenbatu dira hiriaren hegoaldean, baina kopuruak gora egin dezake, Gasteizen 38.000 argi-puntu baitaude.

Iragarkia
Danbor hotsa ez da desagertu Gasteizen, eta barileroek txingorrari hartu diote lekukoa. Kaltetutako milaka autoen aurrean tailerrak gaindituta daude. Horrela, Gasteiz Europako txoko guztietako barileroen helmuga bilakatu da. Ekaitzen atzetik bizi baitira.
18:00 - 20:00

Maider Etxebarria alkateak azaldu duenez, egoera horren aurrean Udalak Espainiako Gobernuari hondamendi eremu izendatzeko eskatzea erabaki du, baina Etxebarriak "zuhurrak" eta "errealistak" izateko deia egin du, lortzea "zaila" delako.

Ildo horretan, 2009ko aurrekaria aipatu du; izan ere, txingor zaparrada batek ere kalte handiak eragin zituen eta ez zen aitorpen hori lortu. Nolanahi ere, Udalak "ez du ahaztuko milaka familia kaltetu zirela".

Iragarkia
20230707210202_gasteizko-ekaitza-burgosetik_
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X