Ekaitzak
2022/11/23 - 08:14
Olatu handiek fronte bero berri bati bide emango diote, prezipitazio gehiago uzteko
Kostaldeak abisu horipean jarraituko du, 4 metrorainoko olatuak egon daitezkeela eta. Donostiako buiak 6,8 metroko olatuak neurtu zituen atzo.
2022/11/18 - 18:52
Giro oso nahasi eta hezeko asteburua
Larunbatean eguraldia hotza eta euritsua izango da. Euria egiten jarraituko du, batez ere goizean, eta gehiago Gipuzkoako ekialdean, bertan zaparradak mardulagoak izan daitezke.
2022/11/18 - 08:43
Euriteengatik abisu horipean egongo da Gipuzkoa gaur eta bihar
Eguerditik gauerdira arte egongo da indarrean abisua. Denbora tarte horretan, metro karratuko 60 litro baino gehiago bota ditzake 24 ordutan Gipuzkoan. Gainerakoan, ia atertu gabe egongo da.
2022/10/29 - 16:39
45 pertsona hil dira Filipinetan Nalgae ekaitz tropikalaren ondorioz
Hildako gehienak, 40, Maguindanao izeneko herrian egon dira, bertan izandako lur jauzien eta uholdeen ondorioz.
2022/09/26 - 09:15
Fiona ekaitzaren eraginez gutxienez bi pertsona hil dira Kanadan
Gainera, ekaitzak dozenaka etxebizitza suntsitu ditu eta milaka pertsona argindarrik gabe geratu dira. Ehunka pertsona desplazatuta daude, ekaitzak hondakinak utzi baititu sakabanatuta.
2022/09/13 - 11:03
Ekaitz gogorrak Gipuzkoako kostaldean
Josean Fariñak eta Lorentxo Portularrumek Mutrikun eta Zarautzen grabatutako irudiek ederki erakusten dute astelehenean Gipuzkoako kostaldean izan den ekaitz elektrikoa.
2022/09/01 - 11:46
13 urteko mutiko bat oso larri dago, asteazkenean Katalunian izandako txingor-ekaitzean zaurituta
Zuhaitz baten adarra gainera erori zitzaion haurrari. Beste pertsona bat arin zauritu da, eta ekaitzek arazo ugari eragin dituzte garraioan, esaterako Bartzelona eta El Prat aireportuen arteko tren-zerbitzuan, etenda suertatzeraino.
2022/08/31 - 16:33
Nola sortzen dira Katalunian jasan duten bezalako ekaitz bortitzak?
10 zentimetroko diametroko izotz harriak bota zituen atzo Girona inguruan. Sekula Katalunian ez zuten halakorik neurtu. Arnaitz Fernandez meteorologoak ekaitz hauek nola sortzen diren azaldu digu
2022/08/31 - 12:09
20 hilabeteko haurtxo bat hil da La Bisbal d'Empordan (Girona), kazkabar ekaitz batean zaurituta
Gironako Josep Trueta erietxera eraman zuten berehala, larri zaurituta, baina azkenean, hil egin da astearte gauean. Hainbat lagun zauritu dira, eta txingorrak kalte ugari eragin ditu inguruan.
2022/08/29 - 22:31
Zaparrada handiak izan dira Erriberan
Euriarengatik abisu horia zegoen bitartean, Nafarroako Erriberan eta Pirinio aldean bota du gehien, baina ekaitza ez da uste bezain euritsua izan.
2022/08/29 - 14:25
Tximista batek kalteak eragin ditu Bermeon
Talako bizilagunek susto handia hartu dute tximista batek eraikin bat jo eta txintxorrak erori direlako. "Soinua izugarria izan da", zioten inguruko bizilagunek.
2022/08/29 - 13:51
Abisu horia Euskal Herri osoan prezipitazio handiengatik eta ekaitzengatik
EAEn eta Nafarroan 13:00etan aktibatuko da abisua gauera arte. Ipar Euskal Herrian aktibatu dute dagoeneko. Metro koadroko 15-20 litro ur pila litezke ordubetean. Haizeak gogor joko du, bolada oso bortitzekin, eta ez da baztertzen txingorra egitea.
2022/08/29 - 12:01
Ekaitz ikusgarria Durangaldean
Xabier Olaskoagak hartutako irudiek ederki erakusten dute atzo arratsaldean Durango inguruan izan zen ekaitz elektriko bortitza.
2022/08/29 - 11:26
Ekaitzak gogor astindu du bart Euskal Herria
Trumoiak eta tximistak protagonistak izan dira bart gauean Euskal Herriko txoko askotan.
2022/08/19 - 00:29
Denborale gogor batek Austria, Korsika eta Italia zeharkatu ditu, 12 pertsona hil, eta kalte ugari eraginda
Bosna pertsona hil dira Korsikan eta Austrian, eta bi, Italian. Dozenaka pertsona zauritu dira hiru herrialdeetan, eta kalteak handiak dira. Ekaitzak, euriak eta haize ufada bortiztek Europa erdialderako bidean jarraitzen dute.
2022/08/18 - 23:47
160 litro pilatu dira Hondarribian, eta 97 litro, Donostian, 24 orduan
Azken orduetan, uztaila guztian halako hiru egin du euria lurraldearen zati horretan. Lesakan (Nafarroa), esaterako, 139 litro pilatu dira metro koadroko, eta Goizuetan, 92. Irunen (Gipuzkoa), 77 litro inguru izan dira.
2022/08/18 - 14:48
Bost pertsona hil dira, tartean adingabe bat, Korsikan izandako ekaitz gogorren ondorioz
Agintarien behin-behineko balantzearen arabera, bost dira hildakoak. tartean 72 urteko emakume bat, 13 urteko neskato bat eta 46 urteko gizon bat. 200 kilometro orduko haize-ufada bortitzek astindu dute uhartea azken orduetan.
2022/08/11 - 20:55
Bero boladaren ondoren, haize eta euri-ekaitz gogor batek Araba astindu du
Haize eta euri bortitza bota du Araban gaur arratsaldean. Eitb.eus-eko erabiltzaileek grabatutako irudiak dira.
2022/07/29 - 09:11
10:00etara arte euri-jasak eta ekaitzak espero dira Nafarroko erdialdean eta Pirinioetan
Toki batzuetan metro karratuko 30 litro bota ditzake. Iragarpenaren arabera, euria egiteko eta ekaitza jotzeko aukerak % 40-70 artekoak dira.
2022/07/01 - 21:31
Larunbatean giro eguzkitsua nagusi, baina igandean hodei gehiago, batez ere Kantauri isurialdean
Larunbatean, barnealdean bero egingo du. Igandean, ostera, hodei gehiago izango dira, batez ere ipar partean, eta tenperaturak behera egingo du. Kantauri isurialdean, goizean goizetik hodeiak nagusituko dira eta han-hemenka zirimiria egin dezake.