Ekialde Hurbila
2024/10/04 - 15:37
Urriaren 7ko erasoak eta Iranek misilekin egindako erasoak zilegi direla adierazi du Irango buruak
Ali Khamenei aiatolak ostiraleko otoitza gidatu du, lau urtean lehen aldiz, eta Israelek Libanon hildako Hassan Nasrallah Hezbollahko buruzagia goraipatu du.
2024/10/04 - 12:20
Israelen bonbardaketa etengabeek bost ospitale zerbitzutik kanpo utzi dituzte Beiruten eta Libanoko hegoaldean
Israelen erasoek ia 2.000 pertsona hil dituzte, eta 1,2 milioi pertsonak euren etxeak utzi behar izan dituzte, batez ere Libanoko hegoaldean eta ekialdean. Gainera, Gazan hildako palestinarrak 41.802 dira dagoeneko. Gaur Israelek Zerrenda suntsituan beste 14 pertsona hil ditu eraso etengabeetan.
2024/10/04 - 09:45
Albiste izango dira: EITB Focus, indarkeria futbolean, eta gerra Ekialde Hurbilean
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/10/03 - 18:57
Espainiako Gobernuak 240 pertsona inguru ebakuatu ditu Libanotik, bi hegazkinetan
Defentsa Ministerioak jakitera eman duenez, lehen hegazkinean 203 pertsona abiatu dira Beirutetik, eta bigarrenean 40 pertsona igo dira. Bi hegazkinek arratsaldean lur hartuko dute, Torrejon de Ardozeko Aire Basean (Madril).
2024/10/02 - 23:09
Libano hegoaldeko borroketan zortzi soldadu hil direla baieztatu du Israelek
Hezbollahren eta Israelen arteko borrokek ez dute etenik. Israelek, gainera, Ekialde Ertaineko edozein puntu erasotzeko aukerarekin mehatxatu du.
2024/10/02 - 22:21
Zortzi soldadu israeldar hil dira Libanon
Israelgo Armadak jakinarazi duenez, zortzi soldadu hil dira, astearte goizaldean Hezbollah talde xiitaren aurkako lurreko erasoaldia egiteko tropak Libanon sartu zirenetik. Familiek gaur agurtu dituzte hildako soldaduak.
2024/10/02 - 18:27
Israelgo Armadak Libanon egindako lurreko operazioaren irudiak erakutsi ditu
Israelgo Armadak gaur zabaldu dituen irudiek 98. Dibisioko soldaduak Libano hegoaldean sartzen erakusten dituzte.
2024/10/02 - 15:51
G7ak premiazko bilera egingo du arratsaldean, Ekialde Hurbileko gatazka hedatu dela eta
Giorgia Meloni Italiako lehen ministroak deitu du batzarra, berak baitu txandakako Presidentetza. Nabarmendu duenez, Italia "konponbide diplomatiko" baten aldekoa da.
2024/10/02 - 11:14
Iranen erasoari erantzungo diola agindu du Netanyahuk: "Akats larria egin du, ordaindu egingo du"
Misilekin egindako erasoa bukatutzat eman du Teheranek, baina ohartarazi Israelen errepresalien aurrean "erantzuna irmoagoa eta gogorragoa" izango dela. Bien bitartean, Tel Avivek Libano eta Palestina bonbardeatzen jarraitzen du.
2024/10/01 - 21:50
Libano Israelen erasoen biktimak hobi komunetan lurperatzen hasi da
Ain al Delb herriko erasoa joan den igandean gertatu zen. Israelen misilek bi eraikin suntsitu zituzten, eta dozenaka hildako utzi. Aste honetan, 1.000 pertsona baino gehiago hil dira Libanon, Israelen erasoen ondorioz.
2024/10/01 - 21:15
Iranek misilak jaurti ditu Israelen aurka
Israelgo Indar Armatuek mezuak bidali dizkiete herritarrei telefono mugikorretara, eta pertsona guztiei eskatu diete berehala babesa bilatzeko eta bertan geratzeko, jarraibide berriak eman arte.
2024/10/01 - 20:44
Iranek Israelen aurka inoiz egindako eraso handiena egin du, 200 misil inguru jaurtita
"Dozenaka misil balistiko jaurtita, helburuak kolpatu dira lurralde okupatuen bihotzean", esan du Irango Guardia Iraultzaileak.
2024/10/01 - 18:34
Israel ez da Libano hegoaldean sartu, Hezbollahren arabera
Zabaldutako informazioa gezurra dela adierazi du talde xiitak, eta bi herrialdeen arteko mugan "borrokarik ez" dagoela erantsi. Aurrez, Tel Avivek iragarri du "lurreko eraso mugatu, lokalizatu eta selektiboak" egiten hasi dela.
2024/10/01 - 14:55
Gatazka "hedatu" dela eta, Ekialde Hurbilean "giza hondamendia" egoteko arriskuaz ohartarazi du NBEk
Erakundeak gogorarazi duenez, azken bi asteotan 1.000 pertsona baino gehiago hil dira Libanon, eta milioika lagunek etxea utzi behar izan dute. Aldeei dei egin die "helburu militar eta zibilak argi eta garbi bereizteko".
2024/10/01 - 10:06
Israelek lurreko inbasio ''mugatua eta lokalizatua'' abiatu du Libanon
Israelek bart hasi du lurreko erasoa Libanon, eta "gerraren hurrengo faseari" ekin dio. Israelgo Defentsa Indarrek ohar bidez jakinarazi dutenez, "informazio zehatza oinarri, Hezbollahk Libano hegoaldean dituen azpiegitura eta helburu terroristen kontrako lurreko eraso selektiboak" egingo ditu.
2024/10/01 - 09:42
Albiste izango dira: Israelek Libano inbaditu du, oinarrizko elikagaien BEZa bueltan eta Barakaldoko tiroketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/10/01 - 00:07
Libanon lurreko inbasioa hastear dagoela jakinarazi dio Israelek AEBri
Israelek artilleria bidezko bonbardaketa handia egin du Libanoko Wazzani herrian, Israelgo mugatik oso gertu, eta horrek lurreko operazioa "berehalakoa" izan daitekeenaren espekulazioak piztu ditu.
2024/09/30 - 11:42
Israelgo Armadak Beirut erdigunea bonbardatu du, lehen aldiz
Libanoko hiriburuko Cola barrutiaren aurkako erasoan, Palestinako Fronte Popularreko hiru kide hil dira, gutxienez. Israelen oldarraldia hasi zenetik, milioi bat desplazatu baino gehiago zenbatu dituzte Libanon, bertako lehen ministroaren arabera.
2024/09/29 - 22:18
Israelek Yemen bonbardatu du, eta gutxienez 24 pertsona hil ditu
Israelek "eskala handiko" erasoa abiatu du Yemenen, huthien aurka. Bonbardaketen helburua Al-Hudaida eta Ras Isa Yemengo portu garrantzitsuenak izan dira, baita bi instalazio elektriko ere.
2024/09/29 - 18:34
Nabil Qaouk Hezbollahko buruzagia hil du Israelek Beiruten egindako beste bonbardaketa batean
Ali Karaki Hezbollahko komandante historikoa ere Hassan Nasrallahren kontrako operazioan hil zutela jakinarazi du gaur talde xiitak. Milioi bat pertsonak utzi behar izan dute euren etxea Israel Libanon egiten ari den erasoen ondorioz.