Elektrizitatea
2022/07/14 - 23:29
Bruselak aire girotua 25 gradu azpitik ez jartzea eta berogailua 19ra mugatzea planteatu du
Bestalde, gasa ez den energia iturri alternatiboak erabiltzeko eskatuko die industriei. Neguari begira, Errusiak gas hornidura eteten baldin badu, gas erreserbak areagotzea da helburua.
2022/07/13 - 20:04
ANk epaiketa hasi du Iberdrola Generacion eta lau zuzendariren aurka argindarraren prezioa igotzeagatik
Zuzendariek bi urteko kartzela-zigorrari eta, konpainiak, 84 milioi eurotik gorako isunari aurre egin beharko diote.
2022/07/12 - 19:09
Espainiako Gobernuak nazioaren egoerari buruzko eztabaidan iragarritako 14 neurriak
Pedro Sanchezek neurri sorta iragarri du, inflazioari aurre egin eta krisi ekonomikoari "bidezko" irtenbide bat eman nahian.
2022/07/12 - 17:06
Sanchezek zerga bereziak iragarri ditu enpresa energetikoei eta bankuei zuzenduta
Gainera, RENFEko abonu guztien % 100 finantzatuko duela iragarri du. Espainiako Gobernuko presidenteak esan duenez, "Espainiaren gaurko erronka nagusia inflazioa da".
2022/07/12 - 16:16
Zerga berriak iragarri ditu Pedro Sanchezek enpresa elektrikoentzat eta bankuentzat
Horrez gain, garraio publikoaren gainean hobariak iragarri ditu Espainiako presidenteak. Baita beka gehiago hezkuntzan eta 12.000 etxebizitza publikoren eraikuntza.
2022/07/12 - 12:41
Argindarraren prezioa berriz igo da, eta megawatt orduko 300 euroak gaindituko ditu martxotik lehenengoz
Gaurko 303,07 euroak % 27,4ko igoera dakar joan den asteko astearteko 237,78 euroekin alderatuta, eta % 81,4 gehiago du ekainaren 12ko 167,06 euroekin konparatuz gero.
2022/07/06 - 21:50
Frantziako Gobernuak EDF konpainia guztiz nazionalizatzeko asmoa du
Exekutiboak konpainia elektrikoaren % 83,88 kontrolatzen du egun. "Erregai fosiletatik ateratzen aurreneko nazio ekologiko handia izango gara", adierazi du Elisabeth Borne lehen ministroak.
2022/07/01 - 16:20
Nafarroak ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak izango ditu 50 kilometrotik behin
Ekonomiaren Garapen Sailak erraztasunak emango dizkie udalei karga-puntuak ezartzeko. Gainera, Next Generation funtsetatik datozen MOVES III programako dirulaguntzen bidez, kargagailuen kostuaren % 80raino ordainduko da.
2022/06/23 - 17:14
Espainiako Gobernuak oraindik ez du argitu zein neurri onartuko dituen larunbateko ezohiko ministroen bileran
Korapilo nagusia elektrikoei ezarri nahi dieten zerga berezian omen dute Espainiako Gobernuko bi bazkideek: PSOEk eta Unidas Podemosek.
2022/06/22 - 20:06
BEZaren jaitsierak hilean 5 euro inguru aurreztea ekarriko du argindarraren fakturan
Etxebizitza batean batez besteko argindar kontsumoa orduko 3.500 kilowattekoa da. Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak iragarritako beherakadarekin 4-5 euro aurreztea posible izango da, hau da, 27 euro urtea bukatu arte. Larunbateko ezohiko Ministroen Kontseiluan onartuko dute neurria.
2022/06/22 - 17:56
Argindarraren BEZaren jaitsierak ia 5 euroko aurrezpena ekarriko du, batez beste, hileroko fakturan
Erregaien prezioari dagokionez, bestalde, garraiolariek erregaien igoerari aurre egiteko hainbat neurri hartzeko eskatu diote Espainiako Gobernuari.
2022/06/22 - 17:52
Argindarraren BEZa % 5era murriztu du Espainiako Gobernuak
Pedro Sanchezek Diputatuen Kongresuan aurreratu duenez, larunbateko Ministroen Kontseiluan argiaren BEZa % 10etik % 5era jaitsiko dute, "familiei laguntzeko". Maltarekin batera, Europar Batasuneko BEZik merkeena izango da, beraz.
2022/06/22 - 12:21
Azpiazuk dio ez dakiela argindarraren BEZaren jaitsierak eragin handia izango ote duen
Ekonomia eta Ogasun sailburuak "Egun on Euskadi" saioan esan du erabaki batzuk hartu beharrekoak direla, baina ez dakiela Pedro Sanchezek iragarritako BEZaren jaitsiera "nahiko pentsatuta" dagoen.
2022/06/22 - 11:23
Pedro Sanchezek iragarri du Espainiako Gobernuak argindarraren BEZa % 10etik 5era jaitsiko duela
Diputatuen Kongresuan egiten ari diren kontrol saioan egin du iragarpena Espainiako Gobernuko presidenteak. Larunbateko ezohiko Ministroen Kontseiluan onartuko dute neurria.
2022/06/21 - 18:51
Espainiako Gobernuak larunbatean onartuko du krisiaren aurkako dekretua, ezohiko bilera batean
Espainiako Exekutiboa dekretu berriaren neurriak prestatzen ari da; izan ere, orain arte onartutakoak ekainaren 30era arte egongo dira indarrean.
2022/06/16 - 19:16
Argindarraren prezioak % 4,15 gora egin du iberiar salbuespenaren hirugarren egunean
Konkretuki, batez beste megawatt orduko 177,90 euroko salneurria izango du argindarrak ostiral honetan. Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren arabera, mekanismorik gabe, megawatt orduko 300 euro inguru ordaindu beharko lirateke.
2022/06/16 - 16:46
Argindarraren prezioen gorakadak ez du etenik, erabiltzaileon kalterako
Argindarraren megawatt ordua 259 euro ordainduko dugu gaur. Espainiako Gobernuak iragarritako beherapenik, beraz, ez da inondik ikusten.
2022/06/15 - 16:19
Gasaren prezioa mugatzeak ez du ekarri argindarraren prezioan beherakadarik
Argindarra lortzeko gasaren menpe gauden bitartean, neurriak aurrezpen gutxi ekarriko digu. Neurriak eragina izan dezan denbora eskatu dute, baina momentuz iragarritako beherapenik ez da antzematen.
2022/06/15 - 15:35
Argindarraren prezioa % 3,15 garestituko da, gasari ezarritako mugaren bigarren egunean
Megawat ordua 170,81 euro baino gehiago ordainduko da ostegunean. Izan ere, enkantean ezarritako prezioa ez da behin betikoa, eta bero bolada tarteko, argindar konpainiei eman beharreko konpentsazioaren gastua erantsi behar baitzaio.
2022/06/14 - 23:24
Argiaren faktura % 6 murriztuko da gasaren prezioa mugatzeko ezohiko neurria indarrean sartuta
Hala ere, kontsumitzaileak asteazkenean ordainduko duen faktura asteartekoa baino garestiagoa izango da zentral termikoei konpentsazio bat ordaindu behar zaielako, eskaera handitu baita bero boladaren ondorioz.