Elektrizitatea
2022/04/19 - 20:22
Argindarraren prezioak % 24 egingo du behera asteazken honetan, eta urteko merkeena izango da
Hala ere, 2021eko egun berdinarekin alderatuta, argindarra % 8,4 garestiagoa izango da.
2022/04/18 - 22:59
Elektrizitatea % 8,6 igoko da astearte honetan, sei egunez jarraian behera egin ondoren
Megawatt-ordua 112,12 euro ordainduko da. Astearte honetako batez besteko prezioa duela hilabeteko batez bestekoaren ia erdia izango da, orduan 221,92 euro ordaindu baitzen, baina iazko apirileko hirugarren asteartekoa baino garestiago.
2022/04/18 - 13:15
Argindarraren prezioa abendutik merkeena izango da: 103,24 euro megawatt orduko
Elektrizitatearen batez besteko prezioa handizkako merkatuan igandean baino % 7,28 merkeagoa izango da, behin-behineko datuen arabera.
2022/04/15 - 21:33
Argindarra % 22 merkatuko da larunbatean, eta Ukrainaren inbasioa hasi zenean baino prezio baxuagoan egongo da
Garestien 00:00etatik 01:00era egongo da, megawatt orduko 222,43 ordainduko denean, eta 15:00etatik 16:00etara 40,32 eurokoa izango da prezioa.
2022/04/15 - 13:30
Argindarraren prezioa % 10,1 jaitsi da, megawatt orduko 198,47 eurora arte
Garestien 21:00etatik 22:00etara egongo da, 237,29 euroan, hain zuzen ere; eta merkeen, 15:00etatik 16:00etara, 151,11 euroan.
2022/04/14 - 21:27
Errusiako gasa erosteari uztea oso garesti irtengo zaiola ohartarazi dio Putinek Europari
Errusiako presidenteak esan du Estatu Batuei energia erostea "hainbat aldiz garestiago" aterako zaiola Europari. EBZeko presidenteak onartu du Errusiako energiari boikota egiteak eragin handia izango lukeela ekonomian.
2022/04/13 - 12:06
Pedro Azpiazu: "Gasaren eta erregaien prezioa kontrolatzeko gai bagara, gauza asko konponduko dira"
Ekonomia eta Ogasun sailburuak adierazi duenez, datozen asteetan ikusi egin beharko da zer gertatzen den Ukrainako gerarrekin, baina bigarren sei-hilabetean inflazioa jaiste espero dute.
2022/04/11 - 21:45
Argindarraren prezioa % 45 garestitu eta megawatt orduko 237,3 euroan kokatuko da astearte honetan
Duela urtebete baino ia lau aldiz garestiagoa izango da, orduan 63,04 euroan ordaindu baitzen, eta otsailaren 24an baino % 15 garestiagoa, Ukrainako gerra hasi zenean.
2022/04/08 - 12:07
EH Bilduk herritarrak, ekonomia, soldatak eta ongizate energetikoa babesteko plan bat proposatu du
Ukrainako gerraren ondorioei aurre egiteko merkatu energetikoan esku hartzea, errentak babestea eta aberastasuna beste modu batez birbanatzea proposatu du koalizioak. Foro estrategiko bat osatu nahi du, alderdien eta eragileen parte-hartzearekin.
2022/04/06 - 13:26
Etxebizitzen eraikuntza % 10 eta % 15 artean garestitu da azken hiru hilabeteetan
Ukrainako gerrak eta energiaren krisiak lehengaiak garestitzea eragin dute, eta horrek arriskuan jarri du eraikuntzaren sektorea.
2022/04/05 - 11:39
Ribera ministroak, Araban frackinga erabiltzeaz: "Ez da berehalako irtenbidea, ezta bideragarria ere"
Energia eolikoa hizpide, Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroak uste du euren eremuetan haize-errotak jartzen dituzten herritarrek eta udalek "onura" jaso beharko luketela.
2022/04/03 - 14:21
Oskar Matute: "Estatuak konpainia elektrikoetan esku hartu dezake sektore estrategikoa delako"
Enpresa elektriko handien presioei menik ez egiteko eskatu dio EH Bilduko diputatuak Espainiako Gobernuari.
2022/03/31 - 21:11
Erregaien eta argindarraren prezioek markak hautsiz itxi dute martxoa
Aspaldiko urteetan lehen aldiz gasolioa gasolina baino garestiagoa da, eta maximo historiko berri bat ezarri du. Bitartean, gasolina marka berria haustetik % 0,3 eskasera geratu da.
2022/03/31 - 17:35
Argindarra merkatzeko gasaren prezioa 30 eurora mugatzea proposatu dute Espainiak eta Portugalek
Europako Batzordeak dokumentua baloratu eta proposamenari oniritzia eman beharko dio.
2022/03/30 - 16:29
Argindarra, erregaiak eta elikagaiak, gehien garestitu direnak
Inflazioaren gorakadak, denon poltsikoean du eragina ezbairik gabe. Familia gastuan, asko nabaritu da azken hilabeteetako prezioen igoera.
2022/03/29 - 18:59
Espainiako Gobernuak onartutako babes sozial egitasmo berriaren neurri nagusiak
Guztira, 16.000 milioi euro bideratuko ditu egitasmoak, familietan eta enpresetan krisiaren eragina murrizteko asmoz: 6.000 milioi diru-laguntza zuzenak izango dira, eta beste 10.000 milioi zerga murrizketa ICO kredituetan.
2022/03/29 - 16:47
Espainiako Gobernuak konpainia elektrikoen ezohiko mozkinak mugatzea erabaki du
Gainera, energiaren salneurrian oinarritutako kaleratze objektiboei (20 eguneko kalte-ordaina lan egindako urte bakoitzeko) betoa jarri die Exekutiboak.
2022/03/28 - 21:56
Neurrien berri emateko bost minutuko elkarrizketa soilik izatea aurpegiratu dio EAJk Espainiako Gobernuari
"Harremanetan jarri. Horixe bakarrik: kontaktatu. Bost minutuko telefono elkarrizketa izan dugu gaur goizean", idatzi du Aitor Esteban Kongresuko EAJren bozeramaileak Twitter sare sozialean.
2022/03/28 - 17:54
Sanchezek iragarritako neurri "aringarriak" kritikatu, eta "egiturazko" erabakiak eskatu ditu Otegik
EH Bilduko koordinatzaile nagusiaren ustez, ezinbestekoa da "sistema energetikoan esku hartzea" eta "aberastasuna banatzeko politika fiskalak garatzea".
2022/03/28 - 12:43
Erregaiaren prezioak gutxienez 20 zentimoko hobaria izango du litro bakoitzeko kontsumitzaile guztientzat
Pedro Sanchezek iragarri duenez, gainera, Espainiak eta Portugalek argindarraren fakturan gas naturalaren erreferentziazko prezioa murriztuko dute elkarrekin.