Argindarraren prezioa % 45 garestitu eta megawatt orduko 237,3 euroan kokatuko da astearte honetan
Argindarraren batez besteko prezioa handizkako merkatuan (pool) megawatt orduko 237,3 euroan kokatuko da astearte honetan, gaur baino % 45 garestiago.
Duela urtebete baino ia lau aldiz garestiagoa izango da, orduan 63,04 euroan ordaindu baitzen, eta otsailaren 24an baino % 15 garestiagoa, Ukrainako gerra hasi zenean.
Apirilean, argindarrak batez beste megawatt orduko 218,4 euroko salneurria izan du, martxoan baino % 22 gutxiago, historiako hilabeterik garestiena.
Hilabeteko batez besteko prezio horrek 2021 guztiko salneurria ia bikoizten du, historiako urterik garestiena. 2021ean batez besteko prezioa megawatt orduko 111,4 eurokoa izan zen.
Espainian, kontsumitzaile txikiarentzako borondatezko prezioan zuzenean eragiten dute handizkako merkatuaren prezioek. Ia 11 milioi kontsumitzaile dira Espainian, eta merkatu librean kontratatzen duten gainerako 17 milioi bezeroentzat erreferentzia bezala balio dute.
Zure interesekoa izan daiteke
LABek bertan behera utzi ditu Nafarroako ikuskizunen sektoreko bi greba egunak, negoziazioari berriro ekin ondoren
Gabonetako erosketen ondorioz, abenduan ohi baino % 23 gehiago gastatuko dute familiek
Itoiztik Erriberara: 354 milioi euro Nafarroako ubidearen proiekturako
Espainiako Gobernuak soldaten sekretuarekin amaitu du
Eusko Jaurlaritzak aurrekontuen negoziazioa amaitutzat eman du, oposizioarekin akordiorik lortu gabe
Aurtengo iraila azken hamar urteetako onena izan da esportazioei dagokienez, Jaurlaritzaren arabera
Adifen arabera, grebak % 6,04ko eragina izan du Euskadin goizeko txandan, eta % 15,56koa gauekoan