Eliza Katolikoa
2024/05/28 - 19:03
Aita santuak barkamena eskatu du eta ez zuela iraintzeko edo hitz homofoboak adierazteko asmorik dio
"Askotan pazientzia galtzen dugu, baita nik ere. Barkamena eskatzen dut atzoko eredu txarragatik", adierazi zuen Frantziskok jauregi apostolikoko leihotik angelusa otoitz egin baino lehen.
2024/05/28 - 00:41
Frantzisko aita santua: "Apaiztegi batzuetan giro marikoi handiegia dagoela uste dut"
Aita santuak italierazko 'frocciagine' (marikoia) hitza erabili zuen maiatzaren 20an Italiako apezpikuekin izandako bileran, eta duela egun pare bat argitaratu zen Dagospia webgunean.
2024/05/26 - 20:08
Konponketa lanak aurrera doaz, eta Notre Damek gurutzea du berriro
Emmanuel Macron presidenteak esan du bide onetik doazela obrak, eta aurreikusita zegoen bezala, abenduaren 8an irekiko dituela berriro ateak Notre Damek.
2024/05/23 - 15:32
Komunitate erlijiosoen artean dirua lortu nahian dabilen iruzur batez ohartarazi du Bilboko Elizbarrutiak
Gizon batek mojen kongregazio batera deitu du Segura gotzainaren ahotsa simulatuz eta ustezko dohaintza bat kobratzeko transferentzia gastuak ordaintzeko eskatuz. Elizbarrutiak nabarmendu duenez, "gotzainak ez du inoiz deitu, ezta deituko ere, komunitate bati dirua eskatzeko".
2024/05/16 - 13:42
Gasteizko moja klaratarrek epaitegietara joko dute Urduñako monasterioaren salmenta baliogabetzeko
Auzitegietan demanda aurkeztuko dute, uste dutelako Beloradoko klaratarrak ezin direla Eliza katolikoaren jabetzekin gelditu "sekta" batera joan direlako.
2024/05/16 - 12:58
Gotzainen Biltzarrak uste du Urduñako eta Beloradoko moja denek ez dutela babesten Eliza uzteko erabakia
Hitz egiteko eta euren iritzia askatasun osoz adierazteko eskatu diete gotzainek moja klaratarrei. Gotzainen Biltzarrak sekta batekin "lerrokatuta" ikusten ditu Erromako Eliza uztea erabaki duten lekaimeak.
2024/05/16 - 00:11
Luis Santamaria teologoa sekta katolikoen ikertzailea da eta argi du mojak engainatu egin dituztela
Luis Santamaria sekta katolikoen ikertzailea da, eta argi du mojak engainatu egin dituztela. Bere esanetan, gertatutakoaren atzean interes ekonomikoak daude, Sor Isabel abadesak "boterean betikotzeko" gainerako mojak engainatuta dituelako.
2024/05/15 - 12:24
Gasteizko Elizbarrutiak dio Beloradoko abadesak "mojak engainatzen dituela botereari eusteko"
Elizbarruti horretako bikarioak azaldu duenez, Beloradoko eta Urduñako klaratarrek ez dute Derioko komentua saltzeko prozedura tasatua jarraitu eta gai horren guztiaren atzean "interes ekonomikoak eta botere-interesak baino ez daude".
2024/05/15 - 00:47
Mojetako batek alde egin du komentutik, ez baitago ados De Rojasen jurisdikzioarekin
Pablo de Rojas Sanchez-Francok, Pia Union Sancti Pauli Apostoli delakoaren sortzaileak, Beloradoko (Burgos) eta Urduñako Klaratarren komunitatea bere jurisdikziopean egotea onartu du, baina mojetako batek alde egin du komentutik, ez baitago ados De Rojasen jurisdikzioarekin.
2024/05/14 - 23:19
Eliza Katolikoak kanporatutako gotzainak Klaratarrak babestea onartu du
Oraingoz, Artzapezpikutzak ez du mojen eskumikatzeari ekiteko asmorik, egoera iraultzeko lanean ari dela adierazi baitu.
2024/05/13 - 19:31
Urduñako eta Beloradoko moja klaratarrek "jazarpena" salatu eta Erromako Eliza utzi dute
Mojek salatu dutenez, Derion hutsik dagoen komentu bat saldu eta Urduñako Monasterioaren erosketari aurre egin ahal izateko eskaera "blokeatzeko" erabakia hartu du Erromak. Gasteizko Apezpikutzak eta Burgosko Artzapezpikutzak akusazioak errefusatu dituzte.
2024/05/09 - 15:32
Begoñako basilikan indusketa arkeologikoak egingo dituzte Burdin Aroko herrixka baten aztarnak topatzeko
Proiektu arkeologikoak "ikerketarako laborategi" bihurtuko du Andramariko eliza. Lau fasetan egingo dute lan, tenplua itxi gabe. Adituek uste dute azpian Erromatarren aurreko herrixka indigena baten aztarnak egon daitezkeela, "Irulegiko eskua"ren garaikoak.
2024/05/09 - 10:08
Albiste izango dira: Sabadell erosteko eskaintza BBVAk, Begoña proiektu arkeologikoa eta Rafahko egoera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/05/08 - 15:58
Igandero Itziarko Santuegiko organoa jotzen du Juan Mari Aizpuruak 99 urterekin. Donostiatik joaten da propio
60 urte baino gehiago dira meza nagusian eta jai egunetan organista ari dela. Azken 54 urtean Donostian bizi da eta oraintsu arte jardun du autoan gidari. Parrokiko diru kontuak, errenta aitorpena, denak egite ditu berak. Ez zen alferrik bankuko zuzendari izan. Organistarekin meza nagusira joan gara
2024/05/01 - 17:05
Estibaliz eguna, euripean
Arabako bazter guztietatik etorritako ehunka lagun Estibalizko Santutegira hurbildu dira maiatzaren 1ean, Arabako zaindariaren eguna ospatzeko.
2024/04/23 - 21:33
Elizak Gobernuari erantzun dio ez duela onartzen "biktima gehienak diskriminatzen dituen" plan bat
Espainiako Gobernuak astearte honetan aurkeztu ditu sexu-abusuen biktimei kalte-ordainak emateko planaren xehetasunak.
2024/04/23 - 18:36
Bolaños: ''Eliza Katolikoak sexu-abusuen biktimei ordainaren kostua bere gain hartzea espero dut''
Eliza Katolikoan sexu-delituen biktimei kalte-ordainak emateko plana onartu ondoren, Felix Bolaños presidentetzako ministroak gastu hori elizak ordaintzea espero du, baina, nolanahi ere, biktima guztientzako erreparazio egokiak bermatu ditu (adierazpenak gaztelaniaz).

2024/04/18 - 17:19
Bermeoko fraide bati 239.750 euroko iruzurra egin zion emakumearentzako 3 urteko espetxe-zigorra berretsi dute
Bizkaiko Lurralde Auzitegiak uste du fraidearen "kalteberasunaz baliatu" zela akusatua, 2018 eta 2019 artean, "benetakoak ez ziren premiei" aurre egiteko dirua eskatzeko.
2024/03/30 - 20:56
Frantzisko aita santuak gidatu du Larunbat Santuko pazko-gaubeila
Osasun arrazoiengatik Ostiral Santuko gurutze-bidea gidatu ezinik geratu ostean, aita santuak zuzendu du Larunbat Santuko pazko-gaubeila Done Petri basilikan. Biharamunean, Berpizkunde igandeko meza zuzenduko du, eta basilikako balkoi nagusitik emango du 'urbi et orbi' bedeinkapena.
2024/03/29 - 20:22
Ostiral Santuko prozesioak bertan behera geratu dira Iruñean eta Gasteizen, euriagatik
Eguraldia dela eta, Nafarroako eta Arabako hiriburuetako kaleetatik egin beharreko prozesioak tenpluen barnealdean egin behar izan dituzte. Gauza bera gertatu da Hondarribian eta Seguran (Gipuzkoa).