Eliza katolikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Beloradoko mojak ez dira zitaziora joango, eta kontuak blokeatu dizkietela salatu dute

"Gerra luzea izango da hau; gatazka ez da bi egunetan amaituko, beraiek nahi duten bezala. Guduak irabazi edo galdu daitezke, baina ikusiko dugu nork irabazten duen", esan du moja klaratarren bozeramaileak.
Belorado
Belorado. Argazkia: EFE

"Jazarpena" jasaten ari zirela-eta Eliza katolikotik aldendu nahi zirela iragarri zuten Urduñako (Bizkaia) eta Beloradoko (Burgos) moja klaratarrek Guardia Zibilari deitu zioten atzo, Eliza katolikoaren ordezkariek bidalitako segizioa kanporatzeko. Jose Ceacero moja klaratarren bozeramaileak gertatutakoa azaldu die gaur kazetariei, eta, esan dienez, ez dira zitaziora joango. Horren esanetan, ez dituzte komentuaren giltzak emango, Artzapezpikutzak kontrola berreskura ez dezan.

"Gerra luzea izango da hau; gatazka ez da bi egunetan amaituko, beraiek nahi duten bezala. Guduak irabazi edo galdu daitezke, baina ikusiko dugu nork irabazten duen", esan du moja klaratarren bozeramaileak.

Horren arabera, epailearen agindurik gabe egin dute dena, eta kontuak blokeatu dizkiete. "Dekretua ekartzera etorri ziren, ez hitz egiteko asmoz. 10 egun barru deituko dituzte. Komunitatea desegin eta hiru ondasun higiezinekin geratzeko gogo handia dute", azpimarratu du.

"Sor Carmen Ruiz Arantzazuko Amaren Klarestar Federazioko idazkaria, Rodrigo Saiz Aita Santuaren komisarioaren ahalduna eta Carlos Azcona Eliz Auzitegiko notarioa etorri ziren. Eskumikua banan-banan berresteko asmoz, eliza-auzitegi baten aurrean zitazioa egiteko dekretuak ekartzera etorri ziren", Ceaceroren esanetan.

Ceaceroren hitzetan, mojek jakinarazi zieten ez zietela harrera onik egiten, eta hirutan esan ondoren alde egiteko asmorik ez zutela, Guardia Zibilari deitzea erabaki zuten. Testuinguru horretan, mojek atzera egiten ez badute artzapezpikuak eskumikatzeko dekretua sinatuko duela ziurtatu du.

"Errekerimendu bat iritsi zaigu alde egiteko esanez, eta datorren asteartera arteko epea eman digute giltzak eta komentuko gauza guztiak emateko. Mojek uko egin diote, salaketa bat jarri baitute. Iceta elkartze askearen eta banantze askearen oinarrizko eskubidea urratzen ari da. Badakite borondatez urrundu direla eta banaketa horri eusten ari direla zuzenbide kanonikoa zuzenbide zibilaren gainetik inposatu nahian. Hori guztia hiru ondasun higiezinekin geratzeko asmoz egiten dute, baina, horretarako, mojak banan-banan eskumikatu behar dituzte", gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X