Beloradoko moja klaratarrek Eliza katolikotik aldentzeko erabakia berretsi dute, eta eskumikatuko dituzte
Eliza katolikoa uzteko "ahobatezko jarrera atzeraezinaren berri" eman dio Urduñako (Bizkaia) eta Beloradoko (Burgos) moja klaratarren komunitateak Burgosko Atzapezpikutzari ostiral honetan, burofax bidez. Gainera, edozein zigor kanoniko, eskumikua kasu, haientzat "baliogabeak" direla ziurtatu dute moja horiek.
Beloradon sinatutako ohar horretan, klaratarrek berretsi egin dute Eliza katolikotik aldentzeko erabakia "gogoeta heldu, sakon eta kontzientearen" ondorio dela, eta Abadesak maiatzaren 13an sinatutako "Manifestu Katolikoa" moja guztiek berretsi zutela ziurtatu dute.
Mojek ostiral honetako 14:00ak arte zuten Eliz Auzitegian aurkezteko eta zisma delituagatik deklaratzeko, baina ez dira aurkeztu, eta horrek bide ematen dio Burgosko Artzapezpikutzari Zuzenbide Kanonikoaren arabera eskumikatzeko. Dekretu hori Mario Iceta artzapezpikuak sinatu beharko du.
Zigor horrek ez ditu kezkatzen moja klaratarrak, esaten baitute Eliz Auzitegiak ez duela haiekiko jurisdikziorako gaitasunik, ez baitute aitortzen, eta, beraz, ezin die inolako zigor espiritualik ezarri, "eskomikuaren fartsa bezala".
Komunikatuan berretsi egin dute "askatasunez, borondatez eta erabakitasunez" aldentzeko erabakia.
Zure interesekoa izan daiteke
Itzali dute Derion, Loiuko aireportutik gertu, piztu zen sutea
20:30 aldera piztu zen sutea San Isidro auzoko baso batean, Aiartza mendian; eta gauean lanean arituta, itzaltzea lortu dute suhiltzaileek. Suteak ez du eraginik izan aireportuaren funtzionamenduan.
Posible al da adimen artifizialaren garapena gelditzea?
Adimen artifiziala garatzen duten enpresa nagusietako buruek galga jartzeko eskaria egin dute azken aste hauetan, gizakion kontroletik ihes egiteko arriskua izan dezakeela eta. Baina posible al da? Eta zergatik adierazten dute orain beldur hori? Hainbat aditurekin zalantza hauek argitu ditugu.
Gizon bat hil da Laidatxu hondartzan (Mundaka)
Gizonezkoa uretatik atera behar izan dute sorosleek, eta suspertzen saiatu diren arren, bertan hil da. Ez dakite zerk eragin duen heriotza.
Aldaketa asteartetik aurrera, eta euria asteazkenerako zein ostegunerako
Astearte goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Euria egingo du bai asteazkenean baita ostegunean ere.
Zaldibiatik Ordiziarainoko bidea oinez egin dute dozenaka ikaslek eta gurasok, eskola garraioa ez kentzea eskatzeko
Iazko ekainean, Hezkuntza Sailak Zaldibiako ikasleen gurasoei jakinarazi zien 2026-27 ikasturtetik aurrera DBH3 eta DBH4ko gazteak eskola-garraiorik gabe geratuko zirela. Emandako arrazoia eskola batetik besterako distantzia izan zen.
Gustuko oporlekua lortzeko itxaropenez gerturatu dira Imsersoko lehen bidaiariak agentzietara
Nafarroan astelehen honetan hasi dira agentziak adinekoei zuzendutako bidaia horien erreserbak kudeatzen. Lehen egun honetan, Imsersorekin lehen aldiz oporretara joango direnek izan dute bidaia eskuratzeko aukera. EAEn asteazkenean hasiko dira.
EHUk urte akademikoa abiatu du, AAren arriskuez jakitun eta "eredu propioa" aldarrikatuz
Joxerramon Bengoetxea errektoreak azpimarratu du auzia ez dela adimen artifiziala "deabrutzea, harekiko erabateko mendekotasuna" saihestea baizik. Finantzaketari dagokionez, Juan Antonio Perez Iglesias sailburuak uste du "egingarria" dela bost urteko epean finantzazioa Europako mailara iristea.
Olarizuk agur esan dio udari, musika, babarrunak eta bertoko produktuak lagun
Iraganeko ohitura da Olarizukoa. Hiria mugatzen zuten mugarriak ikuskatzen hasi ziren agintariak, inguruko herriek lurra lapurtu ez zitzaten. XIX. mendearen erdialdean gertatu zen hori, eta gaur egun erromeria herrikoi bihurtu da tradizioa.
Emakume bat ikerketapean dago, Bilbon adingabe bat bahitzen saiatzeagatik
Adingabea lagunekin ari zen jolasten, eta banku batean eserita zegoen emakume bat hurbildu zitzaien. Senidea zela esanda, adingabea besotik heldu eta berarekin eramaten saiatu zen. Gurasoen lagun batzuek gertatutakoa ikusi zuten, eta adingabeari galdetu zioten emakumea ezagutzen ote zuen.
EHUk uste du lehendakariak ez diola "behar besteko balioa eman unibertsitate publikoari" ikasturte hasierako ekitaldian egoteari muzin eginez
Horixe adierazi du Ixone Fernandez de Labastida Arabako Campuseko errektoreordeak Radio Vitorian egindako elkarrizketa batean, Imanol Pradales lehendakariak ikasturte hasierako ekitaldietan Mondragon, Deustu eta EHU txandakatzeko hartu duen erabakiaren harira.