Eliza Katolikoa

2023/03/24 - 06:00
Bilboko gotzainak barkamena eskatuko die gaur Elizak egindako sexu-abusuen biktimei
Joseba Segurak otoitz egingo du Santiago Katedralean 18:00etan, biktimei barkamena eskatzeko. Era horretako lehen ekitaldia izango da Espainiako Estatuan.

2023/03/13 - 11:12
Frantzisko 10 urte bete ditu gaur aitasantutzan
Benedikto XVI.ak uko egin ostean iritsi zen aitasantutzara Francisco. Horrela, historian inoiz ikusi ez zen etapa bat hasi zen bi aita santurekin. Mugitzeko arazoak dituen arren, ez du epe laburrean karguari uko egiteko asmorik.

2023/03/13 - 10:03
Frantzisko aita santuak 10 urte egin ditu agintean
Latinoamerikako lehena eta aurreneko jesuita ere izan da. Hamarkada honetan eliza katolikoa modernoagoa eta gardenago egiten saiatu da. Aita santu globalizatua deitu izan diote Bergogliori, 59 herrialde bisitatu baititu.

2023/03/11 - 15:38
Zelibatuaren etorkizuna Eliza katolikoaren barruan: Aita Santua eztabaidarako prest agertu da
10 urte beteko dira aurki Jorge Mario Bergoglio Aita Santu izendatu zutenetik. Eliza katolikoan erreforma sakona egiteko helburuarekin hartu zuen kargua. Ordutik, zelibatuaren derrigortasunaz askotan galdetu izan zaio eta, atzo bertan, apaizak ezkondu ahal izatea ez dela kontraesana aitortu zuen.
2023/03/10 - 19:47
Alemaniako Eliza katolikoak bikote homosexualak bedeinkatuko ditu 2026tik aurrera
Gainera, zelibatuaren praktika aztertzearen eta emakumeen sermoien alde egin dute. Dibortzio baten ondoren bide zibiletik ezkondu diren bikote heterosexualen bedeinkazioak ere onartu dituzte.

2023/03/10 - 14:31
700 emakume baino gehiago Australiara eraman zituen 'Marta Plana'-k 60 urte bete ditu
Gernika-Lumoko Udalak omenaldia egin die, Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan, 'Marta Operazioa' izeneko hitzarmenaren bidez emigratu zuten emakumeei.
2023/02/23 - 13:55
Eliza katolikoak adingabeei egindako 40 sexu abusuen salaketa jaso dituzte Nafarroan
Eduardo Santos Justizia kontseilariak azaldu duenez, elkarrizketak egiten ari dira Eliza katolikoan gertatutako sexu abusuen harira.
2023/02/22 - 15:22
Urtebete da ETBk Bermeoko Jose Done ikastetxean izandako sexu-abusuak azaleratu zituenetik
Guztira, Menesianoen ikastetxe horretako 13 ikasleren ahotsak entzun genituen. Felipe anaiak, zentroko zuzendaria zenak egin zituen abusu horiek. Bideo baten bidez aitortu zituen abusuak, baina biktimek barkamen eskaera publikoa egitea eskatzen jarraituko dute.
2023/02/22 - 15:16
Bilboko Elizbarrutiak 32 espediente ireki ditu sexu-abusuengatik
Elizbarrutian egindako sexu-abusuak ikertzeko martxan jarritako batzordeak 32 espediente ireki ditu. Horietatik 18 erlijio-kongregazioei dagozkie eta 14 jada hilda dauden elizbarrutiko apaizei.
2023/02/22 - 15:03
Bilboko Elizbarrutiak 32 espediente ireki ditu adingabeei egindako sexu abusuengatik; bederatzi, 2022an
Elizak egindako ikerketaren arabera, 16 apaiz izan dira erasotzaileak eta guztiak hilda daude. Gutxienez, 50-55 biktima inguru lirateke. Bilboko gotzainak barkamen eskari publikoa egingo du martxoaren 24an Bilboko katedralean.
2023/02/13 - 14:04
4.800 umek baino gehiagok pairatu zituzten apaizen abusuak Portugalen, auzia ikertu duen batzordearen arabera
Biktima gehienak mutilak dira, batez beste 11 urtekoak, eta behin baino gehiagotan jasan zituzten abusuak. 25 salaketa baino ez dituzte utzi Justiziaren esku, delitu ia denak preskribatuta baitaude.
2023/02/01 - 15:08
Eserita hartu du parte Aita Santuak Kongoko elizkizun jendetsu batean
Kongoko errituari jarraituz ospatu dute meza eta musikak presentzia handia izan du. Herrialdeko eragileei biolentziaren zirkulutik ateratzeko eskaria egin die Frantzisko Bergogliok predikuan.
2023/01/30 - 18:34
Terrorismoagatik espetxeratu dute Algecirasko bi elizatan erasoa egin zuen gizona
Auzitegi Nazionalak helburu terroristak dituzten hilketak eta lesioak egozten dizkio atxilotuari, eta horrek espetxealdi iraunkor berrikusgarria ekar lezake.
2023/01/30 - 15:33
Eguerdian hasi da Auzitegi Nazionaleko epailea Algeciraseko erasotzaileari deklarazioa hartzen
Momentuz, Algeciraseko erasoa terrorismo ekintza moduan ikertzen ari da Auzitegi Nazionala. Bere deklarazioa entzun ondoren fiskaltzak fiantzarik gabeko kartzela eskatu du berarentzat.
2023/01/26 - 22:08
Algeciraseko erasotzailea bakarrik aritu zen, beste inoren laguntzarik gabe
Ustezko erasotzailearen etxea miatu dute, eta, bestek beste, hiltzeko erabili zuen matxetearen zorroa topatu dute. Beste apaiz bat ere zauritu zuen, baina arriskutik kanpo dago.
2023/01/26 - 15:39
Eraso terrorista gisa ikertuko dute Algecirasen gertatutakoa
Erasotzailea atxilotu eta berehala poliziak bere etxea miatu du, bertan aurkitutakoa erabakigarria izango da erasoaren arrazoiak argitzeko. Auzitegi Nazionalak momentuz terrorismoarkin lotu du, baina Barne ministroak hipotesi guztiak irekita daudela esan du.
2023/01/26 - 15:32
Sakristau bat hil eta apaiz bat zauritu du 25 urteko gizon batek Algecirasen
Yassin Cassir 25 urteko gaztea arratsaldeko 07:30ean Palmako elizan sartu zen matxete haundi bat eskuetan. Irudiak, gurutzeak eta kandelak botatzen hasi zen. Ondoren, sakristauari eraso egin zion.
2023/01/25 - 22:28
Elizgizon bat hil dute Algecirasko zenbait elizatan egindako eraso batean
Gainera, gutxienez beste lau pertsona zauritu dituzte, horietako bat larri. Auzitegi Nazionalak ikerketa abiatu du, terrorismoagatik. Erasotzailea atxilotu egin dute.
2023/01/25 - 10:20
Hego Euskal Herria apaizik gabe geratzen ari da
Apaizen kasuan ez bezala, parrokia kopurua ez da hainbeste jaisten, apaiz berak meza bat baino gehiago ematen duelako txandaka, batez ere herri txiki eta eskualdeetan.
2023/01/11 - 10:21
George Pell kardinal australiarra hil da, adingabeen abusuagatik zigortua eta ondoren absolbitua
2019an, Australiako auzitegi batek sei urteko espetxe-zigorra ezarri zion Pelli, bost sexu-abusu delitu egotzita. Hala ere, azken apelazioan, 2020ko apirilean, eta erlijiosoak hamahiru hilabete espetxean eman ondoren, Australiako instantzia judizial gorenak absolbitu egin zuen.