Eliza Katolikoa
2023/01/30 - 18:34
Terrorismoagatik espetxeratu dute Algecirasko bi elizatan erasoa egin zuen gizona
Auzitegi Nazionalak helburu terroristak dituzten hilketak eta lesioak egozten dizkio atxilotuari, eta horrek espetxealdi iraunkor berrikusgarria ekar lezake.
2023/01/30 - 15:33
Eguerdian hasi da Auzitegi Nazionaleko epailea Algeciraseko erasotzaileari deklarazioa hartzen
Momentuz, Algeciraseko erasoa terrorismo ekintza moduan ikertzen ari da Auzitegi Nazionala. Bere deklarazioa entzun ondoren fiskaltzak fiantzarik gabeko kartzela eskatu du berarentzat.
2023/01/26 - 22:08
Algeciraseko erasotzailea bakarrik aritu zen, beste inoren laguntzarik gabe
Ustezko erasotzailearen etxea miatu dute, eta, bestek beste, hiltzeko erabili zuen matxetearen zorroa topatu dute. Beste apaiz bat ere zauritu zuen, baina arriskutik kanpo dago.
2023/01/26 - 15:39
Eraso terrorista gisa ikertuko dute Algecirasen gertatutakoa
Erasotzailea atxilotu eta berehala poliziak bere etxea miatu du, bertan aurkitutakoa erabakigarria izango da erasoaren arrazoiak argitzeko. Auzitegi Nazionalak momentuz terrorismoarkin lotu du, baina Barne ministroak hipotesi guztiak irekita daudela esan du.
2023/01/26 - 15:32
Sakristau bat hil eta apaiz bat zauritu du 25 urteko gizon batek Algecirasen
Yassin Cassir 25 urteko gaztea arratsaldeko 07:30ean Palmako elizan sartu zen matxete haundi bat eskuetan. Irudiak, gurutzeak eta kandelak botatzen hasi zen. Ondoren, sakristauari eraso egin zion.
2023/01/25 - 22:28
Elizgizon bat hil dute Algecirasko zenbait elizatan egindako eraso batean
Gainera, gutxienez beste lau pertsona zauritu dituzte, horietako bat larri. Auzitegi Nazionalak ikerketa abiatu du, terrorismoagatik. Erasotzailea atxilotu egin dute.
2023/01/25 - 10:20
Hego Euskal Herria apaizik gabe geratzen ari da
Apaizen kasuan ez bezala, parrokia kopurua ez da hainbeste jaisten, apaiz berak meza bat baino gehiago ematen duelako txandaka, batez ere herri txiki eta eskualdeetan.
2023/01/11 - 10:21
George Pell kardinal australiarra hil da, adingabeen abusuagatik zigortua eta ondoren absolbitua
2019an, Australiako auzitegi batek sei urteko espetxe-zigorra ezarri zion Pelli, bost sexu-abusu delitu egotzita. Hala ere, azken apelazioan, 2020ko apirilean, eta erlijiosoak hamahiru hilabete espetxean eman ondoren, Australiako instantzia judizial gorenak absolbitu egin zuen.
2023/01/08 - 12:32
Benedikto XVI.a aita santu emerituaren hilobia, gaurtik aurrera bisitagai
Hiru hilkutxetan sartu dituzte aita santu emerituaren gorpuzkiak, haren objektu pertsonal batzuekin, Vatikanoko haitzuloetan. Haren hilkutxak inskripzio bakarra du, latineraz: Benedictus PP. XVI.
2023/01/05 - 21:54
Benedikto XVI.a San Pedroko kriptan dago jada
Aita santu emerituak aukeratu zuen altzifre-zerraldoa zinkezko batean sartu dute, eta hau, berriz, haritzezko beste batean, aita santu guztiekin egiten den bezala.
2023/01/05 - 15:15
Benedikto XVI.aren omenezko elizkizuna hotza izan da
Eliza katolikoaren buru izan zenean bezalaxe, polemikaz inguratuta eman diote azken agurra Benedikto XVI.a aita santuari. Bere idazkariak atzo egindako adierazpenak daude horren atzean. Ratzinger atsekabetuta bizi izan dela esan zuen Frantzisko aita santuak hartutako hainbat erabakirengatik.
2023/01/05 - 14:49
Benedikto XVI.a gorputz eta arima aritu zela nabarmendu du Frantzisko aita santuak
Hileta amaituta (hiru orduko zeremonia izan da), aita santu emerituaren gorpuzkiak Basilikako kriptara eraman dituzte, eta bertan hilobiratu dute. 50.000 lagunek jarraitu dute elizkizuna San Petri plazan.
2023/01/05 - 11:07
Benedikto XVI.aren hileta-elizkizuna hasi da, Frantzisko aita santua buru dela
Benedikto XVI.a aita santu emerituaren aldeko hileta elizkizuna 09:30ean hasi da San Pedro plazan, milaka fededunen aurrean. Meza Frantzisko aita santuak zuzentzen du, baina Giovanni Battista Re Kardinalen Kolegioko dekanoak ospatzen du.
2023/01/05 - 09:59
Benedikto XVI.aren aldeko hileta hartuko du San Petri plazak, 100.000 pertsona inguru bilduta
Elizkizuna 09:30ean abiatuko da, eta ez du estatu izaera izango, alemaniarra aita santu emeritua zelako. Beste aita santu bizi batek, Frantziskok, gidatuko du erritua, 1802tik lehen aldiz.
2023/01/05 - 09:45
Benedikto XVI.aren hiletara 100.000 pertsona inguru joatea espero da
Benedikto XVI.aren aldeko hileta gaur ospatuko da San Pedro plazan, segurtasun neurri handien artean. Goizeko 06:00etan hasi dira fededunei San Pedro plazara sartzen uzten.
2023/01/05 - 09:16
Albiste izango dira: Nicolas Redondori azken agurra, Benedikto XVI.aren hileta eta Errege Magoen desfileak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/01/04 - 15:48
Benedikto XVI.ak eta Frantziskok Eliza Katolikoaren bi korronteak ordezkatu dituzte
Harreman pertsonal ona izan duten arren, haien ideologiek talka egin dute askotan. Ratzingerrek teologiaren tradizioa defendatu du. Frantzisko, aldiz, liberalagoa eta xumeagoa da.
2023/01/03 - 20:56
Nolakoa izango da Benedikto XVI.aren aldeko hileta?
Aita santuentzat aurreikusita dagoen errituaren oso antzekoa izango da, nahiz eta aita santu emeritua den, baina aldaketa batzuk ere izango dira. Adibidez, azken erreguetako otoitzak ez dituzte egingo, Erromakoak eta ekialdeko Elizetakoak; izan ere, aita santu aktiboaren oso espezifikoak dira.
2023/01/03 - 13:24
Benedikto XVI.aren hil-kapera bigarren egunez ireki dute, osteguneko hiletaren zain
Goizeko lehen orduetatik, milaka fededun zain zeuden San Petri basilikaren atarian, Joseph Ratzinger agurtzeko. Hil-kaperaren bisitatzeko azken eguna bihar izango da.
2023/01/02 - 11:27
65.000 pertsona inguruk agur esan diote Benedikto XVI.ari beila ofizialaren lehen egunean
Ostegunean hileta elizkizuna egingo dute San Petri plazan, Frantzisko aita santuak gidatuta. Bi milioi pertsona baino gehiago joan ziren Joan Paulo II.ari agur esatera, 2005ean hil ondoren.