Eliza Katolikoa
2023/01/02 - 11:23
Benedikto XVI.a aita santu emerituaren hil-kapera ireki dute
Benedikto XVI.aren gorpuzkiak Vatikanoko San Pedro Basilikako nabe nagusian jarri dituzte. 35.000 pertsona inguru joango dira aita santu emerituari azken agurra ematera hil-kapera irekita egongo den hiru egunetan.
2022/12/31 - 21:14
Frantzisko aita santua: "Benedikto zintzoa eta adeitsua zen"
Larunbat honetan hil da Benedikto XVI.a aita santu emeritua, eta esker oneko hitzak eskaini dizkio egungo aita santuak. Andoni Calvo EITBko berriemaile berezia, zuzenean, Vatikanotik.
2022/12/31 - 19:57
Benedikto XVI.a aita santu emeritua hil da
Joseph Alois Ratzinger 95 urte zituela hil da Vatikanoko Mater Ecclesiae Monasterioan, 2013an aita santu karguari muzin egitea erabaki zuenetik bizi zen lekuan. Hil-kapera urtarrilaren 2an jarriko dute San Petri basilikan, eta hileta urtarrilaren 5ean izango da.
2022/12/31 - 16:53
Benedikto XVI.a, Vatikanoa garbitzea lortu ez zuen aita santua
Aita santu gazteago batek Vatikanoaren azpijoko ilunak menperatzeko helburuz egin zion uko zereginari Joseph Ratzingerrek.
2022/12/31 - 15:32
Benedikto XVI.ak teologiari zion maitasuna azpimarratu dute teologoek
Gaur egungo erreformei bidea ireki ziela uste dute. Ane Irazabalek ere oso gertutik jarraitu zuen Ratzingerren agintaldia.
2022/12/31 - 14:48
Benedikto XVI.ak sexu-abusuen itzal luzea du gainean
Barkamena eskatu bazuen ere, Benedikto XVI.ak ukatu egin zuen kasuen berri zuenik, eta munduan zehar egindako bidaietan biktimekin elkartu zela gogorarazi zuen.
2022/12/31 - 12:02
Benedikto XVI.a aita santu emeritua hil da, 95 urte zituela
Vatikanoko Mater Ecclesiae Monasterioan hil da Joseph Alois Ratzinger, 2013an aita santu karguari muzin egitea erabaki zuenetik bizi zen lekuan.
2022/12/28 - 12:45
Benedikto XVI.aren osasun egoera larriaz ohartarazi du Frantzisko aita santuak
"Otoi berezia" eskatu du "isilean Elizari laguntza ematen dion" aita santu emerituarentzat. "Oso gaixo dago", esan du.
2022/12/17 - 21:25
'Kakux'ek, bi adin txikikoz abusatzea egotzi zioten apaizak, Donostiako gotzainaren ordenazioan hartu du parte
Juan Kruz Mendizabal abadeak hainbat elizgizonekin batera hartu du parte ekitaldi erlijiosoan. Justiziak preskribatutzat eman zituen delituak, eta Gipuzkoako elizak diskrezioa eskatu zion. Denboraldi batez bakarlekuan egon ondoren, egun meza ematen du eliza txikietan.
2022/12/17 - 15:31
Fernando Prado Ayuso gaur izendatu dute Donostiako gotzain
Munilla Alacantera joan ostean, gaur izan da ordenazio meza Artzain Onaren katedralean. Aurpegi ezagunak izan dira ekitaldian, tartean Juan Cruz Mendizabal “Kakux”.
2022/12/17 - 15:24
70eko hamarkadan Santa Marina ospitalean apaiz baten sexu-abusuak jaso zituela salatu du emakume batek
Leonor Garciak eskutitz bat idatzi zion gotzainari bere kasuaren berri emanez. 1972an, 8 urte zituela, tuberkulosia artatzeko ospitalean aita Martinek sexu-abusuak egin zizkiola salatu du.
2022/12/17 - 10:46
Leonor Garciak salatu du aita Martinen sexu-abusuak jaso zituela Bilboko Santa Marina Ospitalean
EITBk jakin ahal izan duenez, gainera, Barakaldoko beste emakume batek ere salaketa berbera egin du. Elkarrizketa, osorik, Gaur Egunen.
2022/12/16 - 16:01
Berrio-Otxoako zuzendaritza taldeak Felipe menesianoaren sexu abusuen harira isiltasuna eskatu die irakasleei
Ikastetxeek ofizialki ez dute adierazpenik egin, baina euren burua zuritzen saiatzen ari dira. Berriotxoako zuzendaritzak lasaitasuna eskatu die familia, ordea, hauek, azalpenak nahi dituzte.
2022/12/15 - 22:23
Bilboko gotzaina: "Arazoa ez da konpontzen barkamen eskaera batekin, jarrera aldaketa batekin baizik"
Bilboko gotzainak baieztatu duenez, Bermeoko lau biktimarekin elkarrizketatu zen. Zentzu horretan, “kontatzen dituzten istorioak zalantzan jartzea oso zaila da”, azpimarratu du. Aitortza ekitaldi publiko batean parte hartzeko prest azaldu da.
2022/12/15 - 12:46
60ko hamarkadan Elgoibarko apaiza zenak sexu abusuak egin zizkiola salatu du emakume batek
Isabel Barrutia elgoibartarraren testigantza jaso du "Berria" egunkariak. Horren arabera, Don Andoni izeneko apaizak ukituak egin zizkion 12 urte zituela. Azpimarratu du beste biktima batzuei laguntzeko eta Elizak berriro ez gertatzeko baliabideak jar ditzan eskatzeko egin duela aitortza.
2022/12/14 - 15:45
Bermeoko menesianoen eskolan sexu abusuak egin izana aitortu du lehenengoz Felipe anaiak
Pribatuan, bere 3 biktimari erakutsitako bideo batean onartu du hori eta barkamena eskatu ere bai, baina ez du publiko egin. Biktimek, beren aldetik, barkamen publikoa eskatzen dute.
2022/12/14 - 14:37
Bermeoko alkatea: ''Urrats garrantzitsua da justizian eta erreparazioan, baina lanean jarraitu beharko dute''
Aritz Abaroa Bermeoko alkateak nabarmendu duenez, Udalak hasieratik babestu ditu biktimak, eta errepazioaren bidean, pauso gehiago eskatu ditu berriro gertatu ez dadin.
2022/11/27 - 13:45
Lemoako apaizari barkamena eskatzeko galdegin dute, ETA goratzeagatik jarri zioten kereila artxibatu eta gero
Bizkaiko Abadeen Foroak publikoki barkamena eskatzeko eskatu die Joseba Segura Bilboko gotzainari eta Mario Iceta postu horretan aurretik egon zenari, Mikel Azpeitia baztertzeagatik.
2022/11/09 - 15:34
Ricard kardinalak, Frantziako Apezpikuen Biltzarreko presidente ohiak, abusu sexualak egin izana aitortu du
Duela 35 urte 14 urte besterik ez zituen neskato batekin modu guztiz gaitzesgarrian jokatu zuela aitortu du eta ondorio iraunkorrak utzi dizkiola biktimari. Aitortza honek afera berriz ere mahaigaineratzeaz gain, samina eragin du herritarrengan.
2022/10/31 - 21:52
Adingabeei sexu-abusuak egitea leporatu zioten Juan Kruz Mendizabal Elizbarrutiaren ekitaldian izan da
Donostiako apaiz ezagunenetarikoa, 2 adin txikikori sexu-abusuak egitea leporatu zioten Kakuxi. Justiziak baina, preskribatutzat eman zituen delituak. Elizak diskrezioa eskatu zion eta denboraldi bat bakarlekuan egon ostean, Gipuzkoako eliz txikietan aritu da meza ematen.