Benedikto XVI.a, Vatikanoa garbitzea lortu ez zuen aita santua
Benedikto XVI.a 600 urtean zereginari uko egin zion lehen aita santua izan zen. Fisikoki eta psikologikoki nekatuta utzi zuen aitasantutza, Vatikanoa azken eskandaluek azaleratutako aginte-borroketatik garbitzeko indar nahikoa falta zitzaiolako.
Joseph Ratzinger (Bavaria, Alemania, 1927 – Vatikanoa 2022) Joan Paulo II.a hil eta gero izendatu zuten aita santu, 2005. urteko apirilaren 19an, XXI. mendeko lehen konklabean.
Aitasantutzara iritsi zenean, inkisidore eta ortodoxiaren zaintzaile ospea zuen. Izan ere, 23 urtez Fedearen Irakasbiderako Kongregazioaren (Inkisizio ohia) burua izan zen. Kargu horretan, zigor zorrotzak ezarri zizkien askapenaren teologia sustatzen zuten apaizei.
Dena dela, Benedikto XVI.ak jarrera adeitsua erakutsi zuen aita santu gisa, eta Vatikanoaren estoldak garbitzen saiatu zen, porrot egin bazuen ere. Ahalegin horren adibide, apaiz pederasten biktimei barkamena eskatu ziela (Joan Paulo II.a auzia ezkutatzen saiatu zen hainbat urtez), eta aita santu gazteago batek Vatikanoaren azpijokoak garbitzeko helburuz egin ziola uko zereginari.
Ratzingerren aitasantutza Vatileaks auzia (hainbat txosten sekretu ostu zituzten Vatikanoan) dela-eta ere gogoratuko du Historiak.
Hiru kardinalek auzia ikertu zuten, eta Vatikanoan sexu harremanak, agintea lortzeko borrokak eta iruzur fiskalak daudela azaleratu zuten.
La Repubblica egunkariaren arabera, aita santuak ikerketaren emaitzak ezagutu zituen egun berean erabaki zuen zereginari uko egitea, abenduaren 17an.
BIOGRAFÍA
Joseph Ratzinger Bavarian, Alemanian, jaio zen 1927. urteko apirilaren 16an.
1946tik 1951ra Filosofia eta Teologia ikasketak egin zituen Freisingeko eta Municheko unibertsitateetan.
Jarduera zientifiko biziarengatik, Alemaniako Gotzainen Biltzarrean eta Nazioarteko Batzorde Teologikoan kargu garrantzitsuak izan zituen.
Bonn, Munster, Tubingen eta Regensburg hirietako unibertsitateetako Teologia irakasle izan zen eta Vatikanoaren II.Kontzilioan Koloniako Frings kardinalaren laguntzailea izan zen.
1977. urtean, Municheko artzapezpiku izendatu zuen Pablo VI.ak, eta klaseak utzi behar izan zituen. Hilabete batzuk geroago, kardinal bilakatu zen. Joan Paulo I.a eta Joan Paulo II.a aita santuak izendatzeko kardinal batzarretan parte hartu zuen.
Lan intelektual handia egin zuen, bereziki 80ko eta 90eko hamarkadetan, hainbat liburu kaleratuta. Bere teoriek elizako aurreratuenen kritikak eragin zituzten, baina Joan Paulo II.a aita santuaren konfiantza irabazi zuen. Azken horrek Fedearen Irakasbiderako Kongregazioaren prefektu izendatu zuen, eta, geroago, Velletri-Segniko kardinal-artzapezpiku.
Doctor honoris causa izendatu dute zortzi aldiz, besteak beste, Nafarroako Unibertsitatean, 1998an.
2005eko apirilaren 19an, Joseph Ratzinger aukeratu zuten Eliza katolikoko buru izateko, Joan Paulo II.a ordezkatzeko, hain zuzen ere.
Laugarren bozketan, Konklabearen bigarren egunean, hautatu zuten aita santu. Birritan atera zen ke beltza tximiniatik, eta azkenean, 17:50ean, ke zuria ikusi zuten San Petri plazan bildutakoek.
Izendapenak kritika ugari eragin zituen, profil neokontserbadorea zuelakoan. Vatikanoaren II. Kontzilioaren aurretik Elizak zuen doktrina eta antolakuntzara bueltatu nahi izatea egotzi zioten. Batzuek iragarri zutenez, hainbat gaiekiko Elizaren jarrerak muturrera eramango zituen, besteak beste, abortuaren, homosexualitatearen, eutanasiaren eta antisorgailuen inguruan.
Kargua hartu eta hurrengo egunean lehen polemikari aurre egin behar izan zion; izan ere, Armadaren III. Reich-an parte hartu zuen. Aita santuaren "iragan naziak" hautsak harrotu zituen eta Ratzingerrek berak bere biografian esan zuen "bere belaunaldian ohikoa zela".
Zure interesekoa izan daiteke
Iaz baino sagar gutxiago bilduko dira aurten, baina indar handia dakarte sagardorako
Sagar uztaren aurkezpena egin dute Villabonako Otalarre sagastian; izan ere, lehortea dela eta ohi baino lehenago hasi dira batzen aurten sagarra. Unai Agirre Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako koordinatzaileak adierazi duenez, iazkoarekin alderatuta, % 60 murriztu da bildutakoa. Guztira, milioi bat eta erdi kilo jasotzea aurreikusi dute. Usain eta gustu handia izango dutenez sagarrek, sagardoak alkohol gehiago izango du.
Hondarribiko jaietan gertatutako hiru eraso matxista salatu ditu Udalak, eta gizon bat atxilotu dute
Udalak indarkeria matxistaren adierazpen guztiak “irmo” gaitzetsi ditu. Bestalde, Ertzaintzak 21 urteko gizon bat atxilotu du irailaren 10ean emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin du euskal administrazioan euskararen erabilera arautzen duen dekretua
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak memoria ekonomikoan dauden gabeziengatik baliogabetu du Voxek errekurritu zuen araua.
Ehun bat ikuskapen egin dituzte uda honetan EAEko udalekuetan
Eusko Jaurlaritzak hiru ikuskatzaile-plaza sortu zituen, Bernedoko udalekuetan adingabeen sexu-askatasunaren aurkako ustezko delituak salatu ondoren.
Lukas Aguirreren hilketagatik zigor handiena duenak helegitea aurkeztu du, homizidio delitu gisa epaitu dadin
Defentsak Auzitegiari eskatu dio 20 urteko zigorra murriztu dezala, argudiatuz hilketa borroka batean jazo zela eta akusatuak politoxikomaniaren muturreko koadro bat zuela. Donostiako erdiguneko diskoteka baten kanpoaldean gertatu zen, 2022ko abenduaren 25eko goizaldean
Pisako emaitzak hobetzeko autoexijentzia eta Hezkuntza Sistemarekiko konfiantzaren alde egin du Pedrosak
Radio Euskadiko Boulevard saioan egin dioten elkarrizketan Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak azaldu duenez, ikasleen irakurketa gaitasuna hobetzeko neurriak ezartzen ari dira ikastetxeetan, PISA txostenaren emaitza txarren ondorioz.
Nafarroako bizilagun bat identifikatu dute Internet bidez debekatutako armak saltzeagatik
Guardia Zibilak webgunea behin-behinean blokeatu du, eta titularra administrazio-zehapena jartzeko proposatu du.
Bonelli arranoa itzuli da: bi kume jaio dira eta itxaropena berpiztu da Nafarroan
Urteetan, Bonelli arranoa desagertzeko zorian egon da Araban eta Nafarroan. Ale berriak ekarri dituzte eta bertakoekin ugaldu dira. Kumeak izan dituzte, bi, Nafarroan: Ida eta Ondallu.
Eusko Jaurlaritzak euskara babes bereziko kultura ondasun immaterial izendatzeko prozesuari ekin dio
Ekimen horren bidez, euskarari "prestigio handiagoa eta aitortza juridiko eta administratibo sendoagoa" eman nahi dio.
Berriro itzali dute Derion, Loiuko aireportutik gertu, berpiztu zen sutea
Sua astelehenean piztu zen San Isidro auzoko baso-eremu batean. Suhiltzaileek sugarrak erabat itzaltzea lortu zuten arren, sua berriro piztu zen eta lanean jardun dira goizaldera arte.