Eliza Katolikoa
2022/10/31 - 15:28
Fernando Prado, Donostiako gotzain berria
53 urteko bilbotarra, klaratarra, Teologiako irakaslea eta kazetaria ere bada. Lehen agerraldian nabarmendu du Vatikanoko II. Kontzilioa izango dela Gipuzkoako eliza gidatzeko "iparrorratza". Fernando Pradoren kargu hartze ekitaldia abenduaren 17an egingo da.
2022/10/21 - 13:39
Elizaren presentziarik gabe hasi da Nafarroan abusuen biktimak aitortuko dituen batzordea
Nafarroako Elizaren barruan abusuak jasan dituzten biktimak aitortzeko Batzordeak erakunde horretako ordezkaririk gabe hasi du bere ibilbidea. Elizaren ordezkariek uko egin diote eskaintzari.
2022/09/20 - 16:52
Flandriako gotzain katolikoak prest daude sexu bereko pertsonen elkartzeak bedeinkatzeko
Vatikanoari desafio eginez, zeinak iaz sexu bereko pertsonen arteko loturak bedeinkatzea debekatu zuen, Belgikako gotzainek erritu bat proposatu dute, otoitz bat eta bedeinkazio bat barne hartzen dituena.
2022/09/18 - 14:07
Ur bedeinkatua eta bakearen agurra bueltatuko dira Bizkaiko elizetara
Bilboko Elizbarrutiko Gotzain Kontseiluak dei egin du “normaltasuna berreskuratzeko” covid-19aren kontrako neurriak kendu ondoren, baina prebentzio gomendio batzuk mantentzeko eskatu du, hala nola eraikinen barnealdeen aireztapena.
2022/09/16 - 16:31
Teruelgo gotzaina buru izango duen epaimahai eklesiastikoak Gazteluetako kasuaren inguruko ikerketa hasiko du
Epaimahai honek alde guztiak ikertuko ditu eta litekeena da, irakaslea laikoa izanda, prozesuan parte ez hartzea erabaki dezake. Gainera, ez da epaiketa zibiletan bezalako zigorrik ezartzen.
2022/09/16 - 16:26
Aita santuak kasua ireki izana pozik baina zuhurtziaz hartu du Gazteluetako biktimak
Albiste ontzat jo baina zuhurtziaz jaso du Juan Cuatrecasasek Aita Santuaren eskutitza. Antzeko beste kasuentzako lagungarria izatea espero du. Prozesu berriak aurrekoak baino berme gehiago edukitzea nahi luke gaztearen familiak.
2022/09/16 - 15:34
Zein ondorio izan ditzake aita santuak Gaztelueta ikastetxeko auzia berriz zabaldu izanak?
Frantzisko aita santuak atzo ikastetxeko sexu abusuen auzia berriz zabaltzeko agindua eman ondoren, eitb.eus harremanetan jarri da Zuzenbide kanonikoko adituekin.
2022/09/13 - 15:26
Espainiako Herriaren Defendatzaileak Eliza katolikoaren sexu abusuen 201 biktima artatu ditu bi hilabetetan
Angel Gabilondok adierazi duenez, "pozik daude lekukotzak erritmo onean iristen direlako" eta azpimarratu du orain arte hasitako espediente gehienak gizonezkoei dagozkiela.
2022/08/15 - 16:20
Juan Mari Aburtok ohorezko aurreskua dantzatu du Begoñako basilikan
Juan Mari Aburto alkateak ohorezko aurreskua dantzatu du Begoñako basilikan. Milaka pertsona hurbildu dira Ama Birjinaren eguna ospatzeko.
2022/08/15 - 11:41
Bueltan da Begoñako erromeria, Bilbon, bi urteko etenaren ondoren
Bizkaiko udalerri askotatik etorritako milaka fededun biltzea espero da. Lehenengo meza 04:00etan izango da, eta 21:00etan azkena. Joseba Segura Bilboko gotzainak 12:00etako eukaristia zuzenduko du.
2022/08/11 - 19:57
14 apaiz ikertzen ari da Bilboko Gotzaindegia ustez sexu abusuak egiteagatik
"Kasu gehiago" egon direla ere ez dauka zalantzarik Joseba Segura Bilboko gotzainak, horietako asko inoiz ez direla argitara aterako ziur agertu bada ere.
2022/07/07 - 12:06
Blazquez, Miguel Angel Blancoren hiletako gotzaina: "Kontzientzia epelek ere 'aski da' esan zuten"
Ricardo Blazquezek, 1997an Bilboko gotzain izandakoak, ETAk Miguel Angel Blanco bahitu eta hil zueneko momentua "guztion kontzientziaren astindua" izan zela dio, "epelenena ere bai".
2022/06/10 - 10:51
Foru Ganberak tramitera onartu du Eliza Katolikoaren sexu abusuen biktimak aitortzeko lege proposamena
Biktimoi banan-banan aitortza emango dien adituen Batzorde bat sortuko dute, besteak beste. Navarra Sumak bakarrik bozkatu du ekimenaren kontra.
2022/06/05 - 23:14
Gutxienez 50 lagun hil dituzte tiroz Nigerian, eliza katoliko baten aurkako erasoan
Nigerian, armak zeramatzan talde bat eliza katoliko batean sartu eta gutxienez 50 lagun hil ditu. Hegoaldean gertatu da, Ondo izeneko estatuan. Elizan mezatan zeudenean sartu dira barrura, eta tiroka hasi. Hildakoez gain, zaurituak ere asko direla esan dute lekukoek.
2022/05/13 - 15:25
Eliza barruan sexu-abusuak jaso dituztenak aitortuko dituen legea erregistratu dute Nafarroako Parlamentuan
Eduardo Santos kontseilariak esan duenez, biktimei erantzuna, babesa eta errekonozimendua ematea eta gizartearen kontzientziazioak gertatutakoa errepikatzea eragoztea ditu helburu.
2022/04/25 - 12:13
Amaia Alvarez: ''Hariari tiraka baino ez gara hasi. Ez dut uste Nafarroako Eliza laguntzeko egongo denik''
Nafarroako talde parlamentariek esku artean duten zirriborroa onartzen denean, Eliza barruan izandako sexu gehiegikerien biktimei aitortza legez egingo dien lehen erkidegoa izango da Nafarroa. Besteak beste, memoria historikoa sustatu beharra aldarrikatzen du, eta, horretarako, kasuak zorroztasunez dokumentatzeko beharra azpimarratzen. Otsailean zabaldu zen ikerketa lanaren egiletariko bat da Amaia Alvarez, NUPeko irakaslea.
2022/04/16 - 22:44
Jesus Cepeda artista sevillarraren Kristoa ezingo dute igande honetan Bilbon atera
Arazo teknikoak direla eta, ez da iritsiko, 3 urteko lanaren ostean. Teknikariek uste dute arriskutsua izan zitekeela ateratzea, eta datorren urtean erakutsi ahal izatea espero dute.
2022/04/15 - 22:35
Asteko prozesiorik jendetsuenak egin dituzte Ostiral Santuan
Tradizio handikoak dira ostiraleko prozesioak Euskal Herrian. Bilbo, Iruñea, Hondarribia eta Segurako kasuak, adibidez, baita Balmasedako Pasio Biziduna ere.
2022/04/14 - 22:44
Inoiz baino emakume gehiagok parte hartu dute Segurako Ostegun Santuko prozesioan
Jendetza inguratu da Segurara antzinako tradizioa ikustera. Gipuzkoan Ostegun Santuan ateratzen den prozesio bakarra da.
2022/03/18 - 09:20
Pello Apezetxea ohorezko euskaltzain eta Etxalarko apaiza hil da
90 urteko euskaltzalearen aldeko hileta elizkizuna gaur arratsaldean egingo dute, Etxalarren.