Zein ondorio izan ditzake aita santuak Gaztelueta ikastetxeko auzia berriz zabaldu izanak?
Frantzisko aita santuak Gaztelueta ikastetxean adin txikiko ikasle batek pairatutako sexu abusuen auzia berriz zabaltzeko agindua eman zuen atzo, eta zuzenbide kanonikoko tribunal bat izendatu zuen gertatutakoa esparru erlijiosoan ikertzeko asmoarekin.
Kasua Espainiako Zigor zuzenbidearen eskumena da, eitb.eus harremanetan jarri den adituen arabera.
Eliza katolikoaren prozedura, alegia, Estatuaren zuzenbidearen ezberdina da. Elkarrizketatuek tribunal kanonikoaren emaitzei itxarotea gomendatzen dute, nahiz eta ez jakin noiz hel daitekeen emaitza hori.
Hala ere, adituek aurreratu dutenez, Elizak erabakitakoak ez du eraginik izango ez biktiman, ez ikastetxean. Azken horri dagokienez, ez dute "erantzukizun ekonomikorik edo penalik" ikusten.
Bizkaiko Audientziak 2018an ikastetxeko irakasleari 11 urteko espetxe zigorra egotzi zion, baina Auzitegi Gorenak zigorra bi urtetara aldatu zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda