Emakunde
2019/08/31 - 17:22
Euskal hiriburuetako jaietan 25 sexu-eraso salaketa izan dira aurten
Iruñean eta Baionan gora egin dute saleketek iazko datuekin alderatuta. Gaia modu sakonean aztertzeko, ETBk Izaskun landaida Emakunderen arduraduna elkarrizketatu du.
2019/08/20 - 14:53
Izaskun Landaida: 'Adierazpen askatasuna ez da eskubide absolutua'
Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko, balioak aldatu behar direla uste Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak, arazo globala, estrukturala eta multidimentsionala baita.
2019/08/02 - 16:47
Emakumeen aurkako erasoen aurrean 'jarrera aktiboa' izatea eskatu du Emakundek
Emakumearen Euskal Erakundeak bat egin du Bilboko taldekako bortxaketa salatzeko deitutako gaitzespen kontzentrazioekin.
2019/06/28 - 17:28
Emakundek eta Arartekoak alarde parekidea eskatu dute Irunerako
Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria eta Julia Hernandez Arartekoaren ondokoa Gipuzkoako udalerrira bertaratuko dira igandean, desfile parekidea babestera.
2019/06/25 - 23:16
Hiru emakumetik batek lanaldi partziala du, eta soilik gizonen % 7k
Ikerketak azaldu duenez, sexuaren araberako segregazioa arrakalan eragin gehien duen faktorea da, % 35era arte.
2019/06/21 - 16:02
Gida batek genero indarkeria kasuak kudeatzen lagunduko die osasun arloko langileei
Profesionalek kasu horiek goiz identifikatu eta biktima artatzeko baliabideak bilatu ahal izatea da gida horren helburu nagusia.
2019/06/04 - 00:23
'Nahiko', berdintasunerako, errespeturako eta biolentziarik-ezarako programa
Emakundek azken bi urteetan 'Nahiko' programan, berdintasunerako, errespeturako eta biolentziarik-ezarako hezkidetza programan parte hartu duten zortzi ikastetxe saritu ditu.
2019/04/16 - 21:26
Emakundek EHUren eta Deustuko Unibertsitatearen bi master saritu ditu
Epaimahaiak bi master saritu ditu berdintasun politiken alorrean eta emakumeen kontrako indarkeriaren bitartekotzan egindako lanagatik.
2019/03/12 - 18:17
EAEk atea ireki du indarkeria matxistaren biktimek kalte ordainak jaso ditzaten
Indarkeria matxistaren biktimei erreparazioa jasotzeko eskubidea aitortu nahi die Jaurlaritzak. Asmo hori jasotzen da, besteak beste, Berdintasun Legea aldatzeko aurreproiektuan.
2019/03/12 - 09:54
Zabalik da Berdintasun Legea aldatuko duen aurreproiektuari ekarpenak egiteko epea
EAEko herritarrek apirilaren 12ra arte egin ahal izango dituzte ekarpenak. Besteak beste, emakumeenganako indarkeriaren aurrean instituzioek ematen duten erantzuna 'hobetu' nahi da.
2019/03/09 - 12:51
'Ahalduntze kolektiboaren egun historikotzat' jo du atzokoa Emakundek
Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak mortxoaren 8 hau "historikoa" izan dela nabarmendu du, eta zoriondu egin ditu emakume guztiak "ahalduntze kolektiboaren erakustaldi hori egiteagatik".
2019/03/08 - 09:00
Indarkeria matxista Euskadin: datuen erradiografia
2002tik 2018ra 44 emakume hil zituzten EAEn bikotekideek, bikotekide ohiek eta biktimaren ahaidetasun harremanen bat zuten gizonezkoek. Urtero 4.436 emakume bihurtzen dira biktima, batez beste.
2019/03/08 - 06:08
Adreilu morez eraikitako etxeak
Emakumeek emakumeentzat sortutako hainbat etxetan sartu da eitb.eus. Molde askotako espazioak dira, eta kudeaketa eredu ezberdinak dituzte. Emakumeen ahalduntzea da guztien helburua.
2019/03/07 - 22:12
Belaunaldi desberdinetako emakumeek euren eskubideen egoera izan dute aztergai
Esperientzia kontrajarriak bizi izan dituzte. Nagusienek ez zuten ikasteko aukerarik izan. Gazteenak, berriz, historiako emakumerik prestatuenak dira.
2019/03/06 - 19:21
Emakundek berdintasunaren aldeko 'herri itun handi bat' nahi du
Berdintasunerako Legea aldatzeko aurreproiektuaren zirriborroa aurkeztu du Emakundek. 2017 eta 2018 urteetan lege honen lanketa dela eta parte hartzeko prozesu bat aurrera eraman da.
2019/02/26 - 12:56
Nesken eta emakumeen ahalduntzea aldarrikatuko du Emakundek M8ko kanpainan
'Erabakitzen dudana izango naiz' lelopean, emakume gazteek euren etorkizuna genero mugarik gabe, modu aske batean eta berdintasunean aukeratzeko duten eskubidea azpimarratu nahi du.
2019/02/12 - 13:03
Arabako kontzejuetako administrazio organoak ez dira paritarioak, Emakunderen arabera
Ikerketa baten arabera, Arabako kontzejuetako administrazio batzarretan emakumeen presentzia paritarioa eta orekatua izatetik urrun dago.
2019/01/29 - 19:55
Mobilizazioei eustea erabaki dute Bizkaiko pentsiodunek
Bestalde, Euskadiko emakume pentsiodunen plataformetako ordezkariak Emakundeko zuzendariarekin bildu dira, “prekarietatearekin” bukatzeko neurriak eskatzeko.
2019/01/02 - 15:14
Gipuzkoako garbiketa sektoreko langileek Emakunderen jarrera gaitzetsi dute
Garbialdi enpresako langileek "soldata arrakalarekin amaitzen laguntzeko" bilera eskatu zioten Emakunderi, baina horrek ez die oraindik erantzun.
2019/01/02 - 13:12
Post-matxismoarekin kezkatuta agertu da Izaskun Landaida
Emakundeko zuzendariaren ustez, post-matxismoak feminismoaren ekarpenak gutxiesten eta errealitateak erakusten dituen datuak ezkutatzen ditu.