Mobilizazioei eustea erabaki dute Bizkaiko pentsiodunek
Elkarretaratzeekin eta mobilizazioekin jarraitzea erabaki du Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak, astearte honetan bilera egin ondotik jakinarazi duenez.
Astelehenean, pentsio “duinak” eskatzeko Bilboko udaletxearen aurrean egin ohi duten elkarretaratzean, manifestari batzuek protestak laga behar zituztela iragarri zuten, eskakizun batzuk lortu dituztela eta kolektiboa “politizaturik” dagoela iritzita.
Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak bilera egin du astearte honetan egoera aztertzeko, eta hobekuntza partzialak lortu dituztela ondorioztatu du, “baina ez gure eskaera nagusiak asetzeko beste”.
Zentzu horretan, benetako KPIren arabera pentsioen balioa legez handitzea, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eta pribatizazio saiakeren aurrean pentsio sistema publikoaren defentsa aldarrikapen nagusiak direla gogorarazi dute.
Aldarrikapenok “Bizkaiko Pentsioen Mugimenduak bultzatu eta adostu” dituela azaldu dute agiri batean.
“Alderdikeriarik gabeko” mugimendu “bateratu eta anitza da”, azpimarratu dute, “nahiz eta pentsioen aurkako jarreretatik gure oinarrizko printzipioen irudia desitxuratu nahi”.
“Prekarietatea” bukatzeko neurriak eskatu dizkiote Emakunderi
Bestalde, Euskadiko emakume pentsiodunen plataformetako ordezkariak Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariarekin bildu dira Gasteizen, pentsiorik baxuenak dituen kolektiboaren “prekarietatearekin” bukatzeko neurriak eskatzeko.
Emakume erretirodunek edo alargunek bizi duten egoera salatu dute Arantza Corrales eta Elvira Arberas mugimenduko bozeramaileek prentsaurrekoan, bilera amaitu ondoren. Euskadin 873 eta 822 euroko batezbesteko pentsioa dute, hurrenez hurren, baina praktikan “emakumeen erdia baino gehiago zenbateko horien azpitik daude”.
Zentzu horretan, pentsio baxuak lanean izan dituzten baldintzen ondorio direla uste du Corralesek, “okerren ordaindutako lanbideak eta kategoriak izan dituztelako, aldi baterako kontratuekin eta soldata prekarioekin”. “Ia 100.000 emakumek ezkutuko ekonomian lan egin dute, eta egindako ekarpena ez dute aintzat hartu”, erantsi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.