Emmanuel Macron
2023/03/20 - 09:58
Hainbat pertsona atxilotu dituzte Frantzian pentsioen erreformaren aurkako protestetan
Gutxienez sei pertsona atxilotu dituzte azken orduetan Parisen, Emmanuel Macron presidentearen pentsioen erreforma polemikoaren aurkako protestetan.
2023/03/19 - 13:01
122 pertsona atxilotu dituzte bart Parisen, pentsioen erreformaren kontrako protestetan
Liskarrak izan dira hirugarren gauez, jarraian, Frantziako hiriburuan. Orotara, 400dik gora pertsona atxilotu dituzte azken 72 orduetan. Astelehenean erreformaren testua eztabaidatuko dute Frantziako Parlamentuan eta bi zentsura mozio ere ate joka ditu Macronek.
2023/03/18 - 16:06
Istiluak bigarren egunez Frantzian, Macronen Gobernuak onartutako pentsioen erreformaren kontrako protestetan
61 lagun atxilotu eta 5 polizia zaurituta Parisen bart gertatutako istiluetan. Emmanuel Macronen Gobernuak bi zentsura moziori egin behar die aurre.
2023/03/18 - 14:13
Beste lanuzte egun bat dute gaur Frantzian, atzoko istiluetan gutxienez 60 lagun atxilotu ostean
Baionan, 12:00etan manifestatu dira, Frantziako intersindikalak deituta. Ostiral honetan Behobiako zubia blokeatu zuten berriro ere, eta ostegunera arte mobilizazioak egingo dituztela iragarri zuten. Ostegun horretan, martxoak 23, greba-eguna deitu dute.
2023/03/17 - 21:46
Concorde plaza hartu dute berriro manifestariek Gobernuaren eta Macronen dimisioa eskatzeko
Indarrez, bozketarik gabe pentsioen erreforma aurrera atera nahi izanak haserre handia piztu du Frantzian, bai kalean eta baita instituzioetan ere. Bi zentsura-mozio aurkeztu dituzte dagoeneko lehen ministroaren aurka. Kalkuluak egin eta babesak bilatzeko orduak dituzte hauek.
2023/03/17 - 21:26
Macronen Gobernuak bi zentsura-moziori aurre egin beharko die pentsioen erreforma dela eta
Batzar Nazionalaren araudiak dio gutxienez 48 ordu itxaron behar direla zentsura-mozioa aurkeztu eta eztabaidatu eta bozkatu arte; beraz, igandetik aurrera aztertuko lirateke.
2023/03/17 - 15:16
Ardatz atlantikoaren garapenik ezarekin kezkatuta, Urkulluk eskutitza idatzi die Sanchezi eta Macroni
Zuzenean idazten dien bigarren aldia du Iñigo Urkullu lehendakariak, eta biek ala biek aintzat hartu dute idatzia. Emmanuel Macronek gaia mahai gainean duela onartu dion arren ez du konpromiso zehatzik hartu.
2023/03/17 - 13:39
300 lagun baino gehiago atxilotu ditu Poliziak pentsioen erreforma dekretuz onartzearen kontrako protestetan
Oposizioko alderdiek zentsura-mozioak iragarri dituzte. Le Pen ultraeskuindarrak "Gobernua erortzea" bideragarri egiten duen edozein mozio babestuko du. Ezkerrak eta LIOTek mozioak aurkeztuko dituzte. Melenchonek LIOTena babestuko du, baina eskuin tradizionalaren boto batzuk ere beharko dira.
2023/03/17 - 13:28
Urkullu: "Europak ezin du onartu bere trenbide lotura kapritxoen menpe egotea"
Lehendakariak jakinarazi du asteon bertan beste eskutitz bat bidali diela Espainiako eta Frantziako presidenteei, urtarrilean biek egin zuten goi bileraren aurretik egin bezala. AHTaren lotunea azkartzeko eta mugaz gaindiko estrategia komun bat garatzea galdegin die, besteak beste.
2023/03/17 - 10:17
AHTa Frantziarekin lotzeko afera "mahai gainean" duela erantzun dio Macronek lehendakariari
Bingen Zupiria Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Urkulluk gutuna bidali zien Pedro Sanchez eta Emmanuel Macron Espainiako eta Frantziako buruzagiei Akizeko loturaren lanak atzeratu direla eta. "Konpromiso zehatzik ez, baina gaia aztertu beharra dagoela erantzun dio Macronek".
2023/03/17 - 09:11
217 pertsona atxilotu dituzte Parisen, dekretu bidez onartutako pentsioen erreformaren aurkako istiluetan
Milaka pertsona kalera atera dira bart protestan. Ehunka hartu dituzte atxilo barrikadak egitea eta segurtasun indarrei aurre egitea egotzita. Poliziak ur-kanoiak eta negarra eragiteko gasak erabili ditu manifestarien kontra.
2023/03/17 - 09:00
Albiste izango dira: Finantza krisia, ekaitz politikoa Frantzian eta kontrol saioa Eusko Legebiltzarrean
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/03/16 - 21:25
Ekaitz politikoa Macronen aurka, erretreten erreforma dekretu bidez onartzea erabaki eta gero
Oposizioak zentsura mozioak aurkeztuko ditu eta sindikatu nagusiek mobilizazioak iragarri dituzte. Baionan, manifestazioa egin dute ostegun honetan.
2023/03/16 - 16:05
Frantziako Gobernuak dekretu bidez onartuko du azkenean erretretaren erreforma
Goizean Senatuan egin den bozketaren ondotik, zalantza zen Frantziako Gobernuak Konstituzioko 49.3 artikulua aplikatu eta legea dekretu bidez onartuko zuen edo ez. Azkeneam, esan bezala, Dekretu bidez aterako du aurrera Macronen Gobernuak erretreta sistemaren erreforma legea.
2023/03/12 - 14:15
Frantziako Senatuak pentsioen erreforma onartzeko lehenengo urratsa egin du, protestei aurre eginez
Asteazkenean hasiko da batzorde mistoaren eztabaida, eta ostegunetik aurrera bozkatuko da erreforma bi ganberetan. Sindikatuek protesta gehiago antolatu dituzte datozen egunetarako.
2023/03/11 - 14:13
Milaka lagun atera dira berriz ere kalera Baionan, pentsioen erreformaren kontrako zazpigarren mobilizazioan
7.300 pertsona mobilizatu direla Baionan esan dute sindikatuek eta 3.000, berriz, Poliziak. Sindikatu eta gizarte-eragileek protestan jarraituko dutela esan dute, pentsioen erreforma aurrera atera ez dadin. Orotara, 230 mobilizazio deitu ditu gaurko Frantziako intersindikalak.
2023/03/10 - 22:00
Macronek eta Sunakek elkarlana areagotzea adostu dute, Mantxako kanaleko ontzi txikiak gelditzeko
Eliseo jauregian hartu du aurrenekoz Macron presidenteak Rishi Sunak Erresuma Batuko lehen ministroa, eta adiskidetasun keinuak izan dituen bilkura horrekin, azken urteetako tentsio diplomatikoen amaiera irudikatu dute.
2023/03/10 - 20:14
Europako Batzordeak azalpenak eskatuko dizkio Frantziari abiadura handiko konexioaren atzerapenagatik
Bruselak "datozen asteetan" izango ditu elkarrizketak Frantziako Gobernuarekin. Europa barneko garraio-sarearen barruan dagoen proiektua 2030erako bukatuta egon beharko litzateke.
2023/03/09 - 10:15
Erretiroa 64 urtera atzeratzea onartu du Frantziako Senatuak
Frantziako Senatuak, eskuineko gehiengoari esker, erretiratzeko gutxieneko adina 62 urtetik 64ra atzeratzea bozkatu du. Hauxe da Emmanuel Macron presidentearen pentsioen erreformaren puntu nagusia.
2023/03/07 - 14:59
Ipar Euskal Herriko garraioan eta hezkuntzan jarraipen zabala izan du pentsio erreformaren aurkako grebak
Arazoak izan dira garraio publikoan eta blokeoak errepideetan. Baionan, jendetza bildu da manifestazioan, itxita dagoen tren geltokitik Herriko Etxeraino.