IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Finantza krisia, ekaitz politikoa Frantzian eta kontrol saioa Eusko Legebiltzarrean

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Lagarde-BCE-efe
Lagarde-BCE-efe

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, martxoak 17, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Finantza krisia: Christine Lagarde Europako Banku Zentraleko (EBZ) presidentearen atzoko erabakiari merkatuek emango dioten erantzuna gaur ikusiko da. Interes tasak puntu erdi igo zituen atzo Lagardek zuzentzen duen erakundeak, % 3,5eraino. 

- Ekaitz politikoa Frantzian: Ekaitz politikoa du parez pare Emmanuel Macron Frantziako Gobernuko presidenteak, Asanblea Nazionalak dekretu bidez eta bozketarik gabe pentsioen erreforma onartu ostean. Oposizioak zentsura mozioak iragarri ditu, eta sindikatuek, mobilizazio gehiago.

- Kontrol saioa Eusko Legebiltzarrean: Iñigo Urkullu lehendakariak Eusko Legebiltzarreko kontrolerako saioan oposizioaren galderei erantzun beharko die. Besteak beste, Etika Batzordeak Jaurlaritzako bost goi kargudun ohiri buruz hartutako erabakia, eta Galizia, Asturias eta Kantabriarekin "makroeskualde atlantiko bat" osatzeko lehendakariak asteon egindako proposamena izango dituzte mahai gainean.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X