Eneko Andueza
2024/03/24 - 15:38
PSE-EEk indar gehiago izatea defendatu du Anduezak, Euskadik ''garrantzitsuak'' diren gaietan lan egin dezan
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigaiak Legebiltzarrerako hauteskundeetan bere alderdiak "indar gehiago" izatea defendatu du, Euskadik "bere herritarrek benetan arduratzen dituen gaietan lan egin dezan".
2024/03/23 - 16:12
PSE-EE ''gobernatzen dakien ezker baliagarri'' gisa aldarrikatu du Eneko Anduezak
Larunbat honetan Donostian egindako ekitaldian PSE-EEko lehendakariak azpimarratu duenez, "Euskadik behar duen ezkerra da Alderdi Sozialista".
2024/03/22 - 06:55
10 boto-emailetik 4k ez dute argi oraindik nor nahiago duten lehendakari
Dena dela, Pello Otxandiano (EH Bildu) eta Imanol Pradales (EAJ) dira faboritoak, hamarren bateko aldearekin baino ez.
2024/03/21 - 07:35
Otxandiano eta Pradales, balorazioan gainditu duten bakarrak
Bestalde, lehendakarigai guztiek hobetu egin dute euren ezagutza-maila otsailaren hasierako EITB Focusetik.
2024/03/16 - 14:11
Autogobernuaz bakarrik hitz egitea leporatu die Anduezak EAJri eta EH Bilduri
Eneko Andueza PSE-EEko lehendakarigaiak azpimarratu duenez, PSE-EEk Gernikako Estatutuaren erreformari heldu nahi dio, baina abiapuntu gisa herritarren eskubideak hartuta, "ez subiranotasuna". (jatorrizkoa, gaztelaniaz)
2024/03/13 - 10:29
Greba "helburu politikoekin erabiltzea" leporatu dio Anduezak ELAri
PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigaiak Estatutu berria aldarrikatu du, "baina ez estatus berria", EAJk eta EH Bilduk dioten bezala. Horren ildoan, azpimarratu du jeltzaleek "hautua egin" beharko dutela, estatus berria "euskal moldera egindako Kataluniako prozesu bat" litzatekeelako.
2024/03/10 - 16:35
Isaias Carrasco gogoratu du PSE-EEk
Arrasaten egin duten omenaldian, Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak eskerrak eman dizkio EH Bilduko alkateari bertan egoteagatik, eta bere koalizioak gizartearekin oraindik ere zor handi bat duela esan dio.
2024/03/09 - 15:05
Eneko Anduezaren (PSE-EE) ustez, sozialistak "funtsezkoak" izango dira hurrengo Eusko Jaurlaritzan
PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigaiak Sanchezek eta Zapaterok ere parte hartu duten ekitaldi batean esan duenez, PSE-EE "kudeaketa onaren bermea" da, "nahigabearen aurrean itxaropena, autokonplazentziaren aurrean anbizioa eta sektarismoaren aurrean aniztasuna".
2024/03/08 - 10:25
Anduezak, Ertzaintzaren jardunaz: "Bere protokoloak ditu, eta istiluak daudenean, sartu egin behar da"
PSE-EEko lehendakariagaiak "konfiantza" azaldu dio poliziari. Istiluen atzean EH Bildu ote dagoen galdetuta, "zuhurrago" azaldu da eta koalizioa "seinalatzea" saihestu du. Dena dela, aipatu du mugimendu batzuen atzean "ezker abertzalearen edota independentisten ingurukoak" izan zirela.
2024/03/08 - 10:09
Anduezak, Ertzaintzaren jardunaz: ''Bere protokoloak ditu, eta istiluak daudenean, sartu egin behar da''
PSE-EEko lehendakariagaiak "konfiantza" azaldu dio poliziari. Istiluen atzean EH Bildu ote dagoen galdetuta, "zuhurrago" azaldu da eta koalizioa "seinalatzea" saihestu du. Dena dela, aipatu du behinola "ezker abertzalearen edota independentisten ingurukoak izan zirela istiluak sortzen".
2024/03/03 - 17:49
Anduezak esan du sozialistak ezinbestekoak izango direla Euskadiren etorkizuna erabakitzeko
PSE-EEk Bilbon bildu ditu Bizkaiko hautagaiak. Bertan, Eneko Andueza lehendakarigaiak adierazi du sozialistak ezinbestekoak izango direla Euskadiren etorkizuna erabakitzeko. Horren esanetan, euskal gizarteak alderdi sozialista indartsua behar du benetako kezkei erantzungo dien gobernua bermatzeko.
2024/03/02 - 14:48
Emakunde Lehendakaritzaren menpe jarriko duela berriro hitzeman du Anduezak
2024ko Bidegileak Saria banatzeko ekitaldian, Gasteizen, PSE-EEko lehendakariak azaldu duenez, "berdintasuna Gobernuaren azpiegituraren barruan egon behar da, zeharkako modu batean, politika feministak eta sozialistak garatu ahal izateko".
2024/02/25 - 15:01
Eneko Anduezak Osakidetzako plantilla 2.000 lanpostutan handitzea agindu du, "atzera erreferente izan dadin"
Lehendakarigai sozialistak apirilaren 21eko hauteskundeetarako hautagaien aurkezpenean azaldu duenez, PSE-EE da "ezker arduratsua, herri ikuspegia duena", EH Bildu eta EAJ "zein baino zein abertzaleago" izateko lehian dabiltzan bitartean.
2024/02/24 - 16:29
Duela 40 urte Komando Autonomo Antikapitalistek hildako Enrique Casas senatari sozialista omendu du gaur PSEk
Politikari sozialista bere etxearen aurrean hil zuten. Gaur omenaldia egin diote Donostiako Kursaalen eta bertan izan dira, besteak beste, Enrique Casasen alarguna, Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia eta Ramon Jauregui buruzagi sozialista.
2024/02/23 - 13:05
Andueza: ''Euskal sozialistak aspalditik geunden prest''
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak eta lehendakarigaiak adierazi du bere alderdia "prest" zegoela EAEko hauteskundeen data ezagutzerako. Gainera, nabarmendu du hautagaia aukeratu duten lehen alderdia izan direla.
2024/02/20 - 21:21
Andueza: ''PSE-EE ezker erabilgarria da EH Bilduren aurrean, dena independentziarekin konpontzen duelako''
PSE-EEren zuzendaritzak hauteskundeetarako zerrendaak onartu ditu gaur, Eneko Andueza idazkari nagusia, Denis Itxaso eta Aroa Jilete hautagaitzetako buru direla, Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban, hurrenez hurren.
2024/02/19 - 14:21
Legealdian emandako "konfiantza eta babes leiala" eskertu die lehendakariak Ortuzarri eta Anduezari
Urkullu EAJren eta PSE-EEren buruekin bildu da goizean, eta koalizioa "emankorra" izan dela azpimarratu die. Ortuzarrek eta Anduezak lehendakariaren "lan ona, dedikazioa eta zorroztasuna" nabarmendu dute.
2024/02/19 - 12:05
Amaitu da egoera politikoa aztertzeko Urkulluk, Anduezak eta Ortuzarrek Ajuria Enean izandako bilera
Eusko Legebiltzarrerako hurrengo hauteskundeak noiz izango diren oraindik ezagutzen ez denean ospatu da bilera. Egungo egoera politikoa aztertzeaz gain, azken legealdiaren balorazioa ere egin dute.
2024/02/17 - 13:32
Anduezak doako garraio publikoa hitzeman die langabeei eta 26 urtera arteko gazteei
PSE-EEren buruzagi eta lehendakarigaiak esan du garraio publikoaren aldeko apustua egin nahi duela, eta, aldi berean, gazteei hezkuntza zentroetara joatea erraztu eta langabeei arazo ekonomikoak arindu.
2024/02/16 - 14:43
Urkullu Ortuzarrekin eta Anduezarekin batzartuko da astelehenean Ajuria Enean
Lehendakariak hauteskundeak noizko deituko dituen puri-purian dagoenean izango da bilera.