Anduezak, Ertzaintzaren jardunaz: "Bere protokoloak ditu, eta istiluak daudenean, sartu egin behar da"
Eneko Andueza PSE-EEren lehendakarigaiak babestu egin du Ertzaintzaren jarduna. Azpimarratu duenez, "bere protokoloak ditu, eta istiluak daudenean, sartu egin behar da, horretan ez dago eztabaidarik". Zentzu horretan, "konfiantza" azaldu dio polizia autonomikoari. "Niri ez naute inoiz pilota batekin edo borra batekin eman, mugimendu horietan ez naizelako sekula egon", arrazoitu du.
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egin dioten elkarrizketan egin ditu adierazpenok buruzagi sozialistak, zenbait futbol partiden atarian zein M3ko manifestazioaren eta Tolosako inauterien harira Ertzaintzak esku hartzeko moduak eragindako polemikaz galdetu diotenean.
Lehenengoen harira, adierazi du "izugarri kezkatzen" duela futbol ekitaldien inguruan azkenaldian hainbeste istilu egotea. Euskal Herrian ez ezik, mundu mailan ere halakoak gertatzen direla gogorarazi du, eta salatu "ultren mugimenduak" direla, "ideologia batekoak zein bestekoak, eta hori moztu egin behar da".
Istiluen atzean EH Bildu ote dagoen itaunduta, "zuhurrago" azaldu da Andueza: "Probarik ez badut, nahiago dut inor ez seinalatzea". Dena dela, aipatu du aurretik ere "mugimendu batzuen atzean ezker abertzalearen edo independentismoaren ingurukoak izan zirela, eta hori agerikoa da".
M8a hizpide hartu du PSE-EEko idazkari nagusia ere badenak. Horren ustez, gaurko egunak jaieguna izan beharko luke, "baina ez jai egiteko, kalean egoteko eta aldarrikatzeko". Izan ere, defendatu du emakumearen nazioarteko eguna ez dela andrazkoak zoriontzeko, "borrokatzeko eta kalera ateratzeko eguna da, eta gizonezkook ere badugu erantzukizuna". Hala, iragarri du Bilboko manifestazioan parte hartuko duela arratsaldean.
Era berean, nabarmendu du bera lehendakari balitz Emakunde Lehendakaritzara itzularaziko lukeela. "Ez genuen aldaketa ulertu —Gizarte Politikako Sailaren menpe jarri zuen Jaurlaritzak, duela lau urte— eta hori berreskuratzeko momentua da". Argudiatu duenez, Lehendakaritzan egonda Emakundek behar duen protagonismoa izango luke, eta transbertzaltasuna bermatuko litzateke sail guztietan.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernua amnistiari buruzko epaia ospatzen ari da, eta "kritikoek ere ez liekete fruituei uko egin nahiko", esan du
PPren esanetan, "eztabaida da ea presidente batek pribilegio penalak negoziatu ditzakeen gehiengo parlamentario baten truke".
Illa presidenteak eta Kataluniako alderdiek amnistia legea berehala aplikatzeko eskatu dute: "Aitzakiarik ez dago jada"
Salvador Illak galdetu du "zer gehiago" behar den amnistia legea aplikatzeko, eta azpimarratu du jada ez dagoela "legea aplikatzea eragozten duen ezer".
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak Espainiako amnistia legea babestu du
Luxenburgoko auzitegiak ebatzi du, batetik, diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik zigortutakoei amnistia legea aplikatzeak ez liekeela kalte egingo EBren funtsei; eta, bestetik, terrorismo delituak egotzi zaizkienei amnistia aplikatzeak bat egiten duela Europako araudiarekin.
Albiste izango dira: Amnistia Legea, Baionako besten bigarren eguna eta samina Erronkarin
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Pradalesek diasporako gazteei esan die "Euskadiren ezinbesteko parte" direla
Imanol Pradales lehendakaria Euskal Herriko eta diasporako (AEB, Kanada, Argentina, Uruguai eta Australia) 200 bat gazterekin elkartu da Tolosan, euskal komunitate globalaren erronken inguruan hausnartzeko. Gaztemunduri Ateak Ireki programako eta EuskarAbentura espedizioko gazteek hartu dute parte topaketan.
PSE-EEren eta EAJren arteko enegarren polemika, euskara dela eta
Eneko Anduezak Voxek eta PPk defendatzen duten lehentasun nazionalarekin parekatu du EAJk eta EH Bilduk adostutako Enplegu Publikoaren Legearen erreforma.
EAJ-PSE "koalizioa osasuntsu" dagoela azpimarratu du Antxustegik, "egunero akordioak lortzeko gaitasuna" duelako
PSErekin izandako azken ika-mika baretu nahi izan du Joseba Diez Antxustegi EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak, eta Eneko Andueza buruzagi sozialistak esandakoak "komunikabideen ingurura eta hauteskunde-kanpainara" mugatu ditu, "oraindik hilabete asko falta badira ere".
Aizpurua (EH Bildu): “Euskara menpeko da, eta berdintasunean egotea eskatzen dugu. Ez dago lehentasun nazionalik"
Mertxe Aizpuruak, EH Bilduren Kongresuko bozeramaileak, kritikatu egin du Eneko Andueza sozialisten idazkari nagusiak “lehentasun nazionalaz” esandakoa, EAJ eta EH Bildu PP eta Voxekin parekatu baititu. “Euskara menpeko da, eta berdintasunean egotea eskatzen dugu. Ez dago lehentasun nazionalik”.
Aitor Estebanek "antzezpen hutsa" dela dio Anduezak PSE-EEren Batzorde Nazionalean eginiko diskurtsoa
EAJko presidente Aitor Estebanen ustez, "antzezpen handiegia" izan da Eneko Anduezarne, PSE-EEko idazkari nagusiaren, diskurtsoan. Izan ere, Radio Euskadiko 'Ganbara' saioan egindako adierazpenetan, Estebanek esan du Anduezak badakiela ez dela Enplegu Publikoaren Legearen aurka jarri behar. Horren harira, Estebanek dio sozialisten idazkari nagusia jada hauteskunde kanpainari begira dagoela. Jatorrizkoa: Gaztelaniaz.
UPNk Jose Javier Mugica gogoratu du, ETAk hil zuela 25 urte bete direnean
25 urte bete dira ETAk Jose Javier Mugica UPNko zinegotzia hil zuenetik, Leitzan. 59 urte zituen. Gaur, alderkideek antolatuta, omenaldia egin diote Leitzan bertan. Lore-eskaintza egin dute, haren omenez jarrita dagoen plakaren aurrean.