Eneko Andueza
2022/03/11 - 15:58
Chivitek eta Anduezak irmo gaitzetsi dute PPk eta Voxek Gaztela eta Leonen sinatutako akordioa
PSNko eta PSE-EEko buruzagiek "lotsaren itunak" eta orain Gaztela eta Leongo Gobernuan dagoen eskuin muturraren tesi atzerakoiek ekarriko dituzten ondorioez ohartarazi dute. Nabarmendu dute, gainera, Alderdi Sozialistak ez duela inolako atzerapausorik edo eskubide-murrizketarik onartuko.
2022/03/05 - 14:52
"Bere ibilbide etikoan urrats gehiago" eskatu dizkio PSEk ezker abertzaleari
Isaias Carrasko 2008ko martxoaren 7an ETAk hil zuen zinegotzi sozialistaren omenezko ekitaldian parte hartu du PSEko buruzagiak gaur, Arrasaten.
2022/03/02 - 12:04
Ostirala baino lehen "adostasun zabaleko" Hezkuntza ituna lortzea espero du PSE-EEk
Lehendakariarekin egindako bilera "konstruktiboa eta positiboa" izan dela esan du Eneko Anduezak, eta ikasleen emaitzak hobetzea eta desberdintasuna murriztea dutela helburu sozialistek.
2022/03/01 - 21:34
Urkulluk eta Anduezak Eusko Jaurlaritzaren "osasun ona" egiaztatu dute
Legebiltzarrean izapidetzen ari diren proiektu "oso garrantzitsuak" birpasatu dituzte lehendakariak eta PSE-EEko idazkari nagusiak, eta Ukrainako egoeraren aurrean kezkatuta agertu dira.
2022/02/28 - 16:38
Andueza: "Zabalzari biktima izaera aitortu izana albiste ona da. Kasu konkretu hau oso mingarria da"
PSE-EEko idazkari nagusiaren arabera, ez dago alderik biktima batetik bestera, guztiak biktima direlako. "Euren alboan egongo naiz beti", gaineratu du.
2022/02/16 - 09:45
Urkullu: "Informazio kontrajarria eman da eta pedagogia gehiago egin behar genion gizarteari, denon artean"
Horrela mintzatu da Euskadi Irratian, osasun larrialdia bertan behera geratu denetik lehendakariak eskaini duen lehen elkarrizketan. Hezkuntza legeari lotuta, berriz, mezua bidali dio PSE-EEri: "Eskola publikoari dagokionez, ez du PSEk zalantzarik izan behar zein den gure konpromisoa".
2022/02/14 - 17:39
PSE-EEk ekimenak aurkeztuko ditu udaletan, bankuek adinekoei egokitutako arreta berma dezaten
Anduezak salatu du 2008az geroztik % 44 banketxe gutxiago ireki dituztela EAEn, eta, ondorioz, zenbait tramite egiteko orduan arazoak sortu direla, dela lehiatilak itxi dituztelako, dela ordutegiak murriztu dituztelako.
2022/02/14 - 16:00
PSE-EE eta PP datozen asteetan bilduko dira, Iruña Okan gertatutakoaren ostean
Carlos Iturgaiz Euskadiko PPko presidenteak Iruña Okan gertatutakoa "tamalgarria" dela esan du.
2022/02/14 - 15:34
Hezkuntza legearen inguruan ez dagoela EAJren eta PSEren arteko akordiorik berretsi du Eneko Anduezak
Elkarrekin Podemosek, asteartean bertan egin zuen bezala, ekarpenak egiteko taldeek dituzten 10 eguneko epea luzatzea eskatu du.
2022/02/12 - 17:09
Hezkuntza Legearen inguruan akordiorik ez dagoela oraingoz nabarmendu du Eneko Anduezak
PSE-EEk Astraburuako Herriko Etxea berrinauguratu du. Hezkuntza Batzordeko dokumentua bakarrik dagoela adierazi du PSEren idazkari nagusiak eta legearen testua eztabaidatu egin beharko dela esan du.
2022/02/04 - 14:17
Anduezak "langileen interesen aurretik alderdiarenak jartzea" egotzi dio EAJri
PSE-EEko idazkari nagusiaren arabera, jeltzaleak "ELAren beldur" dira. Bere ustez, "ez da ulergarria" jeltzaleek eta EH Bilduk lan-erreformaren aurka bozkatzea.
2022/02/04 - 13:19
Eneko Andueza: ''EAJ ELAren beldur da''
EAJk eta EH Bilduk lan erreformaren aurka egin izana gogor kritikatu du Eneko Anduezak. Bere ustez, EAJk "langileen interesen aurretik jarri dituzte alderdiaren interesak".
2022/02/03 - 19:29
Diputatuen Kongresuak lan erreforma ozta-ozta baliozkotu du PPko diputatu baten hanka-sartzeari esker
Ezustean Sergio Sayas eta Carlos Garcia Adanero UPNko bi diputatuek ezezko botoa eman dute, alderdiko boto-diziplina hautsiz. PPko ordezkari baten boto telematikoak berdinketa hautsi eta aldeko boza eman du. Antza denez, bozkatzeko orduan hanka sartu du. Beraz, aurreikuspenak ez dira guztiz bete.
2021/12/11 - 16:07
Anduezak "egiazko kontakizuna" aldarrikatu du "bizikidetza eraikitzeko"
PSE-EEren buruak azpimarratu du sozialistek "gobernatzeko modu berri bat" eskaintzen dutela, "ulermen gaitasunarekin".
2021/11/30 - 12:14
Presoen harrera publikoen inguruko EPPKren adierazpena aintzat hartu dute alderdiek
Andoni Ortuzarrek (EAJ) "positibotzat" jo du agiria, baina berandu datorrela uste du. Arnaldo Otegiren (EHBildu) arabera, "esanahi eta balio handiko ekarpena" da eta Eneko Anduezak (PSE/EE) terrorismoaren biktimen "garaipena" dela iritzi dio.
2021/11/28 - 18:51
Asensiok PSE aldarrikatu du abertzaleen alternatiba gisa, "egonkortasun eta bizikidetza bermea" delakoan
Gipuzkoako PSE-EEren Exekutibak botoen % 98.46 eskuratu du IX. Kongresuan.
2021/11/23 - 10:37
Andueza "bide judiziala agortzearen alde" agertu da, Jaurlaritzak ez egitea errespetatzen badu ere
Osasun larrialdirik gabe izurriaren kontra aritzeko "neurriak" har daitezkeela defendatu du PSE-EEko idazkari berriak. Etorkizuneko itunez galdetuta honakoa esan du: "Akordio batek ondo funtzionatu badu, logikoena jarraitzea da".
2021/11/23 - 10:29
''Bide judiziala agortzearen'' alde agertu da Andueza, baina Jaurlaritzaren erabakia errespetatzen du
PSE-EEko idazkari nagusi izendatu berriak esan duenez, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak covid pasaportea ez baimentzeko hartutako erabakiaren aurrean "bide judiziala agortzearen" aldekoa da, nahiz eta Eusko Jaurlaritzak helegitea ez aurkezteko hartutako erabakia errespetatzen duen.
2021/11/21 - 18:03
Andueza, "egonkortasuna eta bizikidetza" emango duen akordioaren alde
PSE-EEren Exekutiba berriak, presidenterik izango ez duenak eta Arriola sailburuak utziko duenak, ordezkarien % 96,66aren babesa jaso du. Sanchezek esan du Andueza "beste bat" izango dela Eusko Jaurlaritza sozialista lortzen saiatzeko.
2021/11/21 - 15:48
Eneko Andueza: "Sozialistak gara herri honen motorra"
Euskadin agintzeko helburua jarri dute bai PSE-EEren idazkari nagusi berriak, bai Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak.