Eneko Andueza
2024/10/04 - 08:00
EH Bildu eta EAJ dira boto-fideltasun maila altuena duten euskal alderdiak
Silvan & Miraclek EITB Focus inkestaren mikrodatuak aztertu ditu. Horien arabera, EH Bilduk eta EAJk apirilean lortutako boto gehienak mantenduko lituzkete hauteskundeak berriz egingo balira.
2024/10/01 - 19:58
Herritarrek ontzat eman dute Pradalesen jarduna, Jaurlaritzara heldu eta 100 egunera
EITB Focus inkestaren arabera, alderdi guztietako boto-emaileek 5etik gorako nota jarri diote Pradales lehendakariak egindako lanari, bataz beste.
2024/10/01 - 17:45
PSE-EEk otsailaren 14tik 16ra egingo du bere Kongresua, ''Euskadin lidergoa lortu arte hazten jarraitzeko''
Eneko Anduezak esan duenez, "euskal politika ez da ulertzen Alderdi Sozialistarik gabe", eta Euskadiri "hobeto doakio PSE-EE indartsu batekin". "Gure helburua hazten jarraitzea da, indartsuago egiteko eta gure eragina handitzeko", azpimarratu du.
2024/09/30 - 21:04
2025ean egingo duen biltzarrerako prozesuari ekin dio PSE-EEk
Alderdiko Batzorde Eragilea prozesuari ekiteko elkartu da. Eneko Andueza idazkari nagusiak ez du azaldu karguan jarraitzeko bere burua aurkeztuko duen ala ez.
2024/09/23 - 13:01
Eneko Andueza: ''EAJrekin egindako gobernu-itunarekin konforme gaude''
"Norberak jakingo du nolako estrategia egin aurrera begira", adierazi du PSEko idazkari nagusiak, EH Bilduri aipamena eginda, ETB1eko Egunon saioan egindako elkarrizketan.
2024/09/21 - 19:50
Anduezak EAJri ohartarazi dio ez diola uko egiten "ahots propio" bati, egonkortasuna bermatzen duen arren
Jaurlaritzako kide sozialistekin egindako ekitaldi batean, Anduezak bost sailburu sozialistei eskatu die "ahalik eta etekinik handiena ateratzeko Pedro Sanchezen gobernuarekin solaskide gisa dugun zereginari", "kogobernantzarekin eta lankidetzarekin oso ondo joan zaigulako".
2024/09/19 - 13:24
Atutxak ohartarazi dio Anduezari ez duela "beto eskubiderik" estatus berriaren eztabaidan
Buruzagi jeltzaleak baieztatu du urrian hasiko dituela Andoni Ortuzarrek estatu berriaren inguruko batzarrak gainerako alderdiekin. "Akordiotara iritsi behar dugu", esan du, Anduezaren jarreran "malgutasunik ez" ikusi arren.
2024/09/17 - 11:34
Anduezak EAJri ohartarazi dioenez, "ez da komenigarria" Jaurlaritzaren gehiengoarekin "jolastea"
Buruzagi sozialistaren ustez, EAJ EH Bildutik "bereizi" nahian dabil Madrilen, eta Sanchezi ematen dion babesean aldaketarik balego, Jaurlaritzako bi bazkideek duten harremana "aztertu beharko" litzatekeela ohartarazi du. Halaber, Guggenheim Urdaibairen "dimentsioa" zehazteko deia egin du.
2024/09/17 - 11:06
Anduezak EAJri ohartarazi dioenez, ''ez da komenigarria'' Jaurlaritzaren gehiengoarekin ''jolastea''
Buruzagi sozialistaren ustez, EAJ EH Bildurekiko "bereizi" nahian dabil Madrilen, eta Sanchezi ematen dion babesan aldaketarik balego, Jaurlaritzako bi bazkideen harremana "aztertu beharko" litzatekeela ohartarazi du. Halaber, Guggenheim Urdaibairen "dimentsioa" zehazteko deia egin du.
2024/09/10 - 12:48
Andueza, estatus berriaz: ''Euren gauzez hitz egiteko bada, PSEk ez du denbora galduko''
Estatus politikoaz hitz egiteko EAJk iragarritako bilera-sortari buruz, Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak jakin nahi du zertaz hitz egingo den batzar horietan. Uste du "independentzia eta erabakitzeko eskubidea" ez direla Euskadiren lehentasunak, eta ez dago "denbora galtzeko" prest.
2024/09/10 - 11:58
Anduezak "argi" hitz egiteko eskatu dio EAJri estatutu itunaz, "PSE-EEk ez baitu denborarik galduko"
"Porrotera kondenatuta" daudelakoan, EAEko sozialisten buruak erabat baztertu ditu batzuen "obsesio subiranistak", eta jeltzaleek nahi duten hautua argitzeko galdegin die: autogobernuaren lantaldean adostutako testua berrartzea ala "independentziaren bidea urratzea" EH Bildurekin.
2024/07/12 - 16:20
Eneko Anduezak ''aukera paregabea'' ikusten du Euskadin ''estatutuaren inguruko itun handi bat'' lortzeko
Eneko Andueza izan da hirugarren buruzagia, Sumarrekoen eta PPkoen ondoren, Imanol Pradalesekin biltzen, lehendakariak irekitako bilera-sortaren barruan.
2024/07/12 - 15:14
Lehendakariak Andueza hartu du Ajuria Enean, legegintzaldi hasierako bilera-sortaren baitan
Pradalesek gaur goizean hartu du PSE-EEko idazkari nagusia. Anduezak bileraren inguruko xehetasun guztiak eman ditu bileraren ostean.
2024/07/12 - 14:37
De Andres akordioak lortzeko prest agertu da Osakidetzaren behin-behinekotasun "onartezina" konpontzeko
EAEko PPren presidenteak uste du Osakidetzaren lantaldea kontsolidatzea dela lehentasuna. "Hori da arazo handiena", erantsi du. Estatutu berriari buruzko negoziazioez, esan du ez dutela parte hartuko "obsesio identitarioak" tarteko badaude.
2024/07/12 - 09:35
De Andres eta Andueza hartuko ditu gaur lehendakariak, alderdiekin egiten ari den bilera sortaren baitan
PPren burua 10:00etan heldu da Ajuria Enea jauregira, eta 12:00etan, PSE-EEko buruaren txanda izango da. Atzo Sumar hartu zuen lehendakariak. Ezkerreko koalizioak bileraren ostean ohartarazi zuenez, zaila da akordio konkreturik gabe herri itun handiak lortzea.
2024/07/09 - 13:27
Eneko Anduezak 27 urte daramatza entzierroak korritzen: ''Pozoi hau behin sartzen denean ezin da atera''
Euskal sozialisten buruak adierazi duenez, lehenik osabarekin hasi zen entzierroetan parte hartzen eta gero lagunekin. Aitortu du sustoren bat izan duela 27 urte hauetan, baina berarentzat oso une hunkigarria dela.
2024/07/05 - 16:20
Andueza: ''Gure historiaren ikuspegia kontatzerakoan aniztasuna falta izan da Gogora Institutuan''
Alberto Alonso sozialistak zuzenduko du aurrerantzean Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua. PSE-EEko idazkari nagusiaren arabera, pluraltasuna bermatzea izango da erronka nagusia, biktimarioei buruz gutxi hitz egin dela uste baitu.
2024/06/25 - 22:07
Eneko Andueza gobernu programari buruz: ''Gure hauteskunde programa da, oso portzentaje handian''
Anduezak PSE-EEren Batzorde Nazionalean hitz egin du, eta bertan EAJrekin Eusko Jaurlaritza osatzeko negoziatutako gobernu-programa baloratu du. Esan duenez, "oso ehuneko handian" Alderdi Sozialistaren "hauteskunde-programa" da.
2024/06/22 - 15:41
Eneko Andueza: ''Aro berri bat irekiko da. Oso harro gaude sinatutako akordioarekin''
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak poz-pozik hartu du Mikel Pradalesen kargu-hartzea. Izan ere, koalizio-gobernua izango dugu, EAJ eta PSE-EEren artekoa.
2024/06/22 - 09:45
Horrela izango da lehendakari karguaz jabetzeko protokolozko ekitaldia
11:55ean, Imanol Pradales lehendakari hautatua iritsiko da Batzar Etxera. Ondoren, Iñigo Urkullu jarduneko lehendakaria hurbilduko da, eta hark eramango du aginte-makila.