Eneko Andueza
2024/05/07 - 12:47
EAJrekin dituzten elkarrizketek ''anbizio handiko programa bat adosteko'' balio izatea nahi du Anduezak
Eneko Andueza PSE-EEren buruak akreditazioak aurkeztu ditu astearte honetan Eusko Legebiltzarrean, eta EAJrekin negoziazioek Gobernu "indartsu" bat sortzeko balio izatea espero du.
2024/05/01 - 18:21
Anduezak ziurtatu du gobernu-koalizio berria osatzeko lehen pausoak ''sendoak'' izan direla
EAJk eta PSE-EEk Eusko Jaurlaritza berria osatzeko negoziaketan jarraitzen dute. Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak aurreratu duenez, diskrezioz egingo dute bidea.
2024/04/29 - 15:56
Andueza, EAJrekin bildu ostean: ''Goiz da Jaurlaritzaren sailen banaketaz hitz egiteko''
Jaurlaritza berriaren inguruko negoziaketak abiatu dituzte EAJk eta PSEk astelehen honetan, eta lehenengo bileraren ostean PSE-EEko idazkari nagusiak azaldu duenez, datozen asteetan zehaztuko dute bi alderdiek legegintzaldi berriaren bide-orria.
2024/04/29 - 15:37
Eneko Andueza: ''Sanchezen erabakia ona da Espainiarentzat eta Euskadirentzat''
Espainiako Gobernuko presidente izaten jarraitzeko Pedro Sanchezen erabakiarekin pozik azaldu da PSE-EEren idazkari nagusia, eta Alderdi Sozialista "irmo" lan egiten jarraituko duela gaineratu du.
2024/04/29 - 14:51
Abian da gobernua sortzen saiatzeko jeltzaleen eta sozialisten arteko lehenengo bilera
Negoziazioak abiatu dituzte 11:30ean Sabin Etxean. Andoni Ortuzar, Imanol Pradales, Joseba Aurrekoetxea eta Bakartxo Tejeria (EAJ) eta Eneko Andueza, Miguel Angel Morales eta Begoña Gil (PSE-EE) izan dira bileran.
2024/04/29 - 13:48
PSE-EE Sabin Etxera iritsi da, EAJrekin gobernua osatzen saiatzeko lehenengo bilerarako
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia puntu-puntuan heldu da jeltzaleen egoitzara, eta ez ditu adieazpenik egin. Gobernua osatzeko lehenengo bilera dute gaur bi alderdiek.
2024/04/27 - 12:49
Eneko Andueza: ''Gaur demokrazia arriskuan dago''
PSOEk gaur Madrilen egingo duen Batzorde Federalera iritsitakoan, PSE-EEko idazkari nagusiak erabateko babesa eskaini dio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari.
2024/04/26 - 19:07
Atzerriko botoak ez du eraginik izan apirilaren 21eko hauteskundeetako eserlekuen banaketan
EAJ nagusitu da Araban eta Bizkaian, eta EH Bilduk lortu ditu boto gehien Gipuzkoan. Atzerriko botoak zenbatuta, EAEko hauteskundeetako behin betiko boto-zenbaketa itxi dute, eserlekuen banaketa aldatu gabe.
2024/04/26 - 07:00
Gaur, atzerriko bozen zenbaketa: lurralde bakoitzeko azken eserlekua jokoan, baina aldaketarako aukera urri
Arabako lurralde historikoan, EAJk azken eserlekua ken diezaioke EH Bilduri; Bizkaian, Sumar PSE-EEri bat kentzetik gertu dago; eta Gipuzkoan, koalizio subiranistak azken eserlekua lor dezake, sozialisten kaltetan, baina oso zaila edo ia ezinezkoa dirudi halakorik gertatzea.
2024/04/24 - 12:02
Eneko Andueza: "Onuragarria litzateke galdeketa legealdi honetan egitea"
2024/04/23 - 10:09
Albiste izango dira: A21eko hauteskundeen ondorengoa, Liburuaren Eguna, eta EAEko Barne Produktu Gordina
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/22 - 22:35
PSE-EEren zuzendaritzaren bilera hauteskundeetako emaitzak aztertzeko
Sozialistek txalo artean hartu dute Eneko Andueza lehendakarigaia. Bilera EAJrekin izango dituzten negoziaketak prestatzeko era baliatu dute.
2024/04/22 - 21:47
Jeltzaleen apustua EAJren eta PSEren programak "uztartzea" da, elkarrekin gobernatzeko
Andoni Ortuzar EBBren presidenteak gobernu programan negoziaketan zentratzea eskatu du, karguak banatzeaz hitz egin baino lehenago. Esan duenez, 2020an etxean geratu ziren EAJren boto emaileen zati baten botoak berreskuratu dituzte oraingoan.
2024/04/22 - 20:44
Anduezak dio sozialisten printzipioak eta programa gidari izango duen akordio baten alde lan egingo dutela
PSE-EEko idazkari nagusiak azpimarratu du gai izan direla "irtenbideak planteatzen dituen politika" nahi duten herritarrekin konektatzeko.
2024/04/22 - 20:42
Ortuzar: ''Garantzitsuena orain da EAJ eta PSEren bi hauteskunde programak gobernu programa batean batzea''
EAJk PSE-EErekin duen gobernu akordioa berritzearen aldeko apustua egiten du. Andoni Ortuzar presidentearen ustez, bi alderdiek gobernu programa komuna negoziatu behar dute orain, eta geroago hitz egingo dute karguen banaketaz.
2024/04/22 - 11:39
PSE-EEk esan du "exijenteagoa" izango dela koalizio gobernuan izan beharreko pisuari buruz
PSE-EEren Politika Autonomiko eta Politika Publikoen idazkariaren esanetan, "oso pozik" daude lortutako emaitzekin, "kanpaina oso polarizatu batean, PSE-EEk bere lekua topatu baitu". Negoziazioak hizpide, gobernuko "eremu guztietan eragina izaten" saiatuko direla azpimarratu du.
2024/04/22 - 10:03
Albiste izango dira: A21eko emaitzen balorazioa, Alex Garciaren egoera eta 'Koldo auzia'ren ikerketa batzordea
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/22 - 09:34
EAJk irabazi du botoetan, EH Bildurekin 27na eserlekutan berdinduta
Azkenean, EAJk 29.000 botoko aldea lortu du, eta koalizio subiranistak emaitza historikoak izan ditu. Bestalde, PSE-EEk 12 legebiltzarkide erdietsi ditu (+2), PPk 7 (+1) eta Sumarrek eta Voxek, bana.
2024/04/22 - 03:08
EAJk eta PSE-EEk eutsi ahalko diote egungo gobernuari, gehiengo osoz
Jeltzaleek eta sozialistek 39 eserleku dituzte, gehiengo osoaren langa ordezkari batengatik gaindituta.
2024/04/22 - 03:03
Hauek izan dira EAEko hauteskundeetako emaitzak
EAJk eta EH Bilduk 27na eserleku eskuratu dituzte Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, baina alderdi jeltzalea izan da bozkatuena, 29.000 botoko eta 2,64 puntuko aldearekin. Koalizio subiranistak, bere aldetik, emaitza historikoak lortu ditu, lehen aldiz 300.000 botoen langa gaindituta.