Energia berriztagarriak

2022/07/27 - 22:31
Energia kontsumoa gutxitzeko Euskadik ere neurriak hartuko ditu, lehenik eta behin administrazioan
Industriarentzat eta herritarrentzat oraingoz entzuten direnak aholkuak dira, baina Administrazioari bai, zuzenean eragingo diote bapateko neurriok. Udal askotan, hausnarketa egina dute eta lanean dihardute aldaketa sakonagoak bultzatuz.
2022/07/27 - 16:33
EAEko udalak ari dira energia kontsumoa murrizteko neurriak hartzen
Azken urteotan ari dira energia jasangarritasunaren aldeko neurriak hartzen; askok argiteria aldatu dute LED bonbillak jarrita kontsumoa murrizteko, autobus elektrikoen alde egin dute edo eguzki-plakak instalatzen hasi dira. Ostiralean Jaurlaritza eta Diputazioekin neurri berriak adostuko dituzte.
2022/07/26 - 15:03
Jaurlaritzak ingurumen-inpaktuari dagozkion prozedurak arinduko ditu energia berriztagarriko proiektuetan
Eusko Jaurlaritzaren helburua EAEn trantsizio energetikoa bizkortzea da, gas naturalaren prezioaren igoerari eta Ukrainako gerraren ondorioei aurre egiteko.
2022/07/24 - 16:28
Teresa Ribera: "Negu honetan Espainiari Europako beste herrialdeekiko solidarioa izatea tokatuko zaio"
Europan beldurra dago datorren neguari begira Errusiak ez ote duen gasa moztuko. Gas-hornidura bermatuta dagoela berretsi du Teresa Ribera Trantsizio Ekologikorako ministroak ETBri eskainitako elkarrizketan.

2022/07/24 - 12:41
Teresa Ribera: ''Ez du ematen hornidura-arazorik izango dugunik udazken-negu honetan''
Espainiako Gobernuko hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako ministroak ohartarazi duenez, "datozen hilabeteak konplikatuak izango dira", baina berretsi du gas-hornidura bermatuta dagoela. Elkarrizketa, osorik, 14:00etan Gaur Egun albistegian.
2022/07/21 - 18:01
Kezka, gas-horniketa berriz hasi arren
Teheranera egin berri duen bidaian, Errusiako presidenteak ulertzera eman zuenez, gas-horniketa arma ekonomiko moduan erabiliko du.

2022/07/20 - 18:30
Euskadi kontingentzia plan energetiko propioa prestatzen ari da jadanik
Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) zuzendari nagusiak eta Mikel Amundarain Industria sailburuordeak ziurtatu dutenez, Eusko Jaurlaritza kontingentzia plan energetiko propioa prestatzen ari da dagoeneko.

2022/07/20 - 15:08
Zer da eta zertarako balio du Bizkaiko kostaldean paratu duten plataforma flotatzaileak?
Saitec EAEko ingeniaritza konpainiak garatu du hormigoizko plataforma berritzailea. 2025ean, Armintzako Portuaren parean, itsasoan, ezarriko den Estatuko lehen parke eolikoaren oinarria da. Ordura arte, hegaztiengan eta itsas ugaztunengan duen eragina neurtuko dute, baita arrantzan duena ere.
2022/07/20 - 15:02
Armintzan instalatuko den haize-errotentzako plataforma flotatzailearen uretaratzea Bilboko Portuan
Teresa Ribera Trantsizio Ekologikorako ministroa Saitec ingeniaritzak eta RWE Alemaniako enpresa elektrikoaren filial batek haize-errotentzako egindako plataforma flotatzailearen uretaratzean izan da.
2022/07/14 - 22:54
Energia horniduran etenak gertatu daitezkeela eta prezioek gora egin dezaketela ohartarazi du Urkulluk
Lehendakariak aitortu du "garai zailak" datozela, Repsoleko presidentearekin egindako bilera batean.
2022/07/06 - 18:14
Gasa eta energia nuklearra inbertsio berdetzat jotzeko Bruselaren sailkapena onartu du Europako Parlamentuak
Kontrako 328 boto, aldeko 278 boto eta 33 abstentzio zenbatuta, taxonomia aplikatzea galarazten zuen batzorde parlamentarioaren txostena atzera bota du plenoak. Erakunde ekologistek erabakia deitoratu dute eta lege-ekintzak iragarri dituzte.
2022/07/02 - 21:35
Energia berriztagarrien uharte erraldoietan oinarritutako proiektu iraultzailea abiatu du Danimarkak
Itsaso erdian haize errotak jarriko ditu eta sortzen duten energia plataforma edo uharte horietara bideratu, ondoren energia herritarrei banatzeko. Lehena Ipar Itsasoan jarriko du eta bigarrena, Itsaso Baltikoan.