Energia berriztagarriak
2022/04/06 - 13:26
Etxebizitzen eraikuntza % 10 eta % 15 artean garestitu da azken hiru hilabeteetan
Ukrainako gerrak eta energiaren krisiak lehengaiak garestitzea eragin dute, eta horrek arriskuan jarri du eraikuntzaren sektorea.
2022/04/05 - 23:00
EAEn 5 parke eoliko daude 200 aerosorgailurekin
Kontsumitzen dugun energiaren %0’4 sortzen dute parke horiek. Parke gehiago egiteko proiektu asko daude, horietako bi oso aurreratuak. Arabako Labraza eta Azazetakoak. Baina guztira 14 egitasmo daude aztergai.
2022/04/05 - 16:33
Europako airesorgailuen azoka garrantzitsuena hasi da BECen
Bertan, hiru egunetan, industria eolikoan lanean jarduten dute 8.000 profesional inguruk hartuko dute parte. Euskadin industria eolikoa oso garatua dago, 150 enpresatik gora aritzen dira sektorean, 15 mila milioi euroko fakturazioarekin.
2022/04/05 - 16:29
Sektorearen ustez, Ukrainako gerrak agerian utzi du energia berriztagarriak garatu beharra
Bilbo, Europako haize energiaren hiriburu izango da egunotan. Eta denen ahotan, mezu argia, berriztagarriak suspertu behar dira. Eta energia eolikoa bizkortu egin behar da.
2022/04/05 - 12:18
Tapiak dio Ukrainako gerrak "gero eta premiazkoagoa" egiten duela energia berriztagarrien garapena
Gaurtik ostegunera, industria eolikoko 8.000 profesional bilduta daude Barakaldon, BECen, sektoreak dituen erronkei buruz eztabaidatu eta produktu eta teknologia berrienak aurkezteko.
2022/04/05 - 11:39
Ribera ministroak, Araban frackinga erabiltzeaz: "Ez da berehalako irtenbidea, ezta bideragarria ere"
Energia eolikoa hizpide, Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroak uste du euren eremuetan haize-errotak jartzen dituzten herritarrek eta udalek "onura" jaso beharko luketela.
2022/03/31 - 17:35
Argindarra merkatzeko gasaren prezioa 30 eurora mugatzea proposatu dute Espainiak eta Portugalek
Europako Batzordeak dokumentua baloratu eta proposamenari oniritzia eman beharko dio.
2022/03/29 - 13:24
Zigor Urkiaga: "% 90eko kanpo beharra duen herrialde batean subiranotasun energetikoa izatea fabula bat da"
Eusko Jaurlaritzako Proiektu Estrategikoen zuzendariaren esanetan, etorkizuneko estrategia berriztagarriak % 10etik askoz gorago egotea da.
2022/03/26 - 19:45
Europar Batasunak onartutako gasaren merkatzea hilabete barru sartuko da indarrean
Teresa Ribera Espainiako Gobernuko hirugarren presidenteordeak adierazi duenez, "hiruzpalau astetan" sartuko litzateke indarrean europar buruzagiek Espainia eta Portugalentzako adostutako salbuespena.
2022/03/25 - 17:01
Gatazka amaitutakoan ere prezio altuekin lan egin beharko duen beldur da EAEko industria
Industria Abagunearen Behatokia osatzen duten 16 klusterrek aurtengoa "urte zaila" izango dela aurreikusi dute. Diotenez, Ukrainako gerra amaitzearekin bakarrik ez da arazoa konponduko.
2022/03/18 - 17:30
Neurri ekonomikoak hartzeko martxoaren 29ra arte itxarotea berretsi du Sanchezek
Erabakiak berehala hartzeko eskatu dio oposizioak, martxoaren 29ra arte itxaron gabe, baina aurrena datorren astean Bruselako goi-bileran hartuko diren erabakiak ezagutu behar dituela uste du Espainiako gobernuburuak.
2022/03/17 - 21:07
Hilaren 29a baino lehen erregaia merkatzen ez bada, hornidura arazoak egon daitezkeela ohartarazi du Tapiak
Espainiako Gobernuak iragarri du martxoaren 29an energia merkatuko duela, baina Jaurlaritzak ohartarazi du ordurako "berandu" izan daitekeela.
2022/03/16 - 20:25
Argindarraren prezioak % 17 egin du behera, Errusiak Ukrainan erasoaldia hasi zuenetik merkeena
Iragan ostegunean (megawatt orduko 369,75 euro) baino % 41 merkeagoa izango da bihar, eta megawatt orduko 300 euroko langaren azpitik zazpi egun jarraian egingo ditu.
2022/03/13 - 21:04
Zerga-neurriak eta errefuxiatu ukrainarren harrera, La Palman lortutako akordioen artean
La Palman egindako Presidenteen Biltzarra akordio sorta batekin itxi dute Espainiako Gobernuak eta autonomiek. Besteak beste, beherapen fiskalak, Europako funtsen erabilera eta ukrainar errefuxiatuen harrerarako kudeaketa izan dituzte hizpide.
2022/03/13 - 17:58
Urkullu, energia berriztagarriak bultzatzearen eta aldi baterako lan erregulazioak aktibatzearen alde
Igande honetan Palman egindako Presidenteen Biltzarrean, Iñigo Urkullu lehendakaria Ukrainaren inbasioak eragin duen krisiaz mintzatu da. Errefuxiatuak hartzeko estrategia bateratua eskatu dio Europari, energia berriztagarrien aldeko apustua egin du eta ABEEei heltzearen garrantzia azpimarratu du.
2022/03/13 - 16:15
Ukrainari begira egin dute Palman Presidenteen Biltzarra
Ukrainako gerran jarri dute fokua Palman egindako presidente autonomikoen biltzarrean. Inbasioaren ondorioei aurre egiteko hainbat akordio proposatu ditu Pedro Sanchezek. Gainera, errefuxiatuei harrera egokia ematea eta krisi energetikoari aurre egitea dira lehentasunak.
2022/03/13 - 13:46
Urkulluk Europar "Batasun energetiko bat" eta "energia berriztagarriak sustatzea" aldarrikatu ditu
Lehendakariak Gobernu zentralari eskatu dio Espainiara iristen diren ukrainar errefuxiatuei buruzko informazio gehiago emateko, eta gatazka armatuak eragindako krisi ekonomikoaren "larritasunaz" ohartarazi du.
2022/03/13 - 13:02
Urkullu: ''Batasun energetikoa behar dugu Europan''
Palman (Espainia) gaur egiten ari diren Presidenteen XXVI. Biltzarraren atarian, Iñigo Urkullu lehendakariak, besteak beste, esan du Ukrainako gerrak inoiz baino ageriago utzi duela batasun energetikoaren premia. Energia berriztagarriak sustatzeko neurriak eskatu dizkio Espainiako Gobernuari.
2022/03/11 - 14:11
Egungo krisi sozioekonomikoari "bidezko irteera" emateko neurriak eskatu ditu ELAK
Mitxel Lakuntza buru duen sindikatuak produktu energetikoen prezioak mugatzea, energiaren kontrol publikoa eta ekoizpen eredua eraldatzeko neurriak proposatu ditu, besteak beste.
2022/03/10 - 21:41
Bilboko portutik sartzen den gasak gerra finantzatzen duela salatu du Greenpeacek
Gas eta petrolioaren esportazioak "Putinen gerra-makineria finantzatzen" duela salatu du Greenpeacek. Gainera, Moskuk "Europaren menpekotasun energetikoa arma gisa erabiltzen" duela erantsi du.