Tapia: "Energia aurrezteko dekretua dagokigunaren zati txiki bat da, asko dugu egiteko"
Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak nabarmendu duenez, energia aurrezteko neurriekin gaur indarrean sartu den dekretua "orain dagokigunaren zati txiki bat da, garrantzitsua, baina txikia". Izan ere, horren iritzian, "asko dugu egiteko", eta, besteak beste, EAEko industriaren gas kontsumoa, mugikortasuna edota ur kontsumoa bezalako gaiei heldu behar zaiela azpimarratu du.
Radio Euskadiko "Boulevard" saioari eskainitako elkarrizketa batean, Tapiak azaldu du orain "gogor" egin behar dela lan energia kontsumoa gutxitzeko, "negu zaila aurreikusten baitugu". Horren iritzian, dekretuak "oso gai zehatzak" lantzen ditu, eta "egin beharreko ekintza guztien zati oso txikia" hartzen du. Jakinarazi duenez, Jaurlaritza, aldundiekin eta udalekin batera, kontingentzia planaren zirriborroa bukatzen ari da, erabiltzaile pribatuei eta industriari zuzendutakoa. "Ostirala baino lehen partekatuko dugu agente guztiekin, eta ekarpenak bilduko ditugu gerora Ministeriora bidaltzeko", zehaztu du. Ondoren, Espainiako Gobernuak plan orokor bat aurkeztu beharko du Bruselan.
Errusiak Europari gasa hornitzeari uzten badio gerta litekeenaz galdetuta, Tapiak esan du Euskadik baduela gasa biltzeko azpiegitura nahikoa, baina aitortu du "uharte bat ez garenez eta Europak elkartasuna eskatzen digunez", eragina izango duela. "Alemania gelditzen bada, automatikoki Euskadin eragina izango du", erantsi du.
Azkenik, 2030erako energia berriztagarrien kuota igotzeko duen Jaurlaritzak ezarritako helburuaz mintzatu da sailburua. Dioenez, gaur egungo % 8tik —"oso maila txikia", Tapiaren hitzetan— "gutxienez % 20ra" igotzeko erronka "itzela" du Euskadik. "Energia berriztagarria sortu behar dugu. Ez digu balio beste batzuek sortzea eta guk erostea. Bestela, gasarekiko menpekotasuna izatetik, berriztagarrien menpeko izatera igaroko gara. Berriztagarriak izango dira, bai, baina hirugarren baten menpe egongo gara", arrazoitu du. Halaber, azpimarratu du "dimentsio handiagoko plantak" behar direla euskal industria energiaz hornitzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.