Enrique Maya
2020/02/01 - 20:16
Haur Eskoletako euskarazko plazak murriztearen kontra protesta egin dute Iruñean
Udaletxeko plaza jendez bete da Enrique Mayak 0 eta 3 urtera arteko eskoletan haurrentzako euskarazko plazak erdira jaitsi nahi dituela salatzeko.
2020/01/23 - 23:09
Enrique Mayak emakumezkoen orgasmoari buruzko hitzaldi bat debekatu du
Generoan aditua den Paola Damonti ikerlariak emakumezkoen orgasmoaz hitz egin behar zuen Iruñeko emakumeen etxean. Mayak zentsuratu egin du.
2020/01/17 - 10:33
Sanferminetako txupinazoaren arduraduna hautatzeko sistemari eutsiko dio Iruñeak
EH Bilduk, PSNk eta Geroa Baik aurkeztutako adierazpen bateratua onartu du Iruñeko Udalak, Navarra Sumaren abstentzioarekin.
2019/11/28 - 15:17
Pirritx eta Porrotxek gauerdira arteko epea eman diote Mayari erantzun bat emateko
Iruñeko Udalak erantzuen ez badie, ikuskizuna taularatzeko beste aukera bat iragarriko dutela esan dute.
2019/11/28 - 09:28
Iruñeko Udalak bertan behera utzi du pailazoekin egindako kontratua
Nafarroako Kontseiluak ebatzi du 'Pirritx, Porrotx eta Marimotots' pailazoen ikuskizuna bertan behera uzteko arrazoirik ez dagoela. Hala ere, Enrique Maya alkateak kontratua etetea erabaki du.
2019/11/27 - 12:57
Enrique Maya: 'Euskara sustatzen da, eta nahi duenak oztoporik gabe ikas dezake'
"Egiten dudan edozein gauzatxorekin polemika handia sortzen da", deitoratu du Iruñeko alkateak euskararen ordenantza aldatu eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna bertan behera utzi ostean.
2019/11/22 - 17:43
Na+ taldeak proposatutako euskararen ordenantza onartu dute Iruñean, PSNren botoekin
Aurreko agintaldian onartutako euskararen ordenantza bertan behera utzi dute, eta 1997koa berreskuratu. Nabarmen murrizten ditu euskaldunen hizkuntza eskubideak gaur onartutako arau berriak.
2019/11/20 - 09:29
Maya: 'Pirritx, Porrotx eta Marimotots ezker abertzalearen pailazoak dira'
Iruñeko alkateak esan du ezin dela ezkutatu, kontratuaren forma-akatsez gain, arrazoi politikoengatik ere utzi dutela bertan behera ekitaldia.
2019/07/15 - 21:10
Jaiak 'primerakoak' izan direla adierazi, eta bi sexu erasoak deitoratu ditu Mayak
Iruñeko alkateak balantzea egin du 9 eguneko jaien ondoren.
2019/07/15 - 02:51
‘Gaixoa ni’k amaiera eman die 2019ko sanferminei, 9 egun iraun duen festaren ostean
Iruindarrek eta bisitariek amaiera hunkigarria eman diete aurtengo sanferminei, ‘Gaixoa ni’ abestiarekin. Milaka lagun bildu dira Udaletxeko plazan, etenik gabeko 9 jai egunei agur esateko.
2019/07/14 - 18:27
Aurtengo sanferminetan ‘normaltasuna’ nagusi izan dela nabarmendu du Iruñeko alkateak
Enrique Mayak azaldu duenez, aurten, Sanferminetan bi asteburu egon direnez, aurreko urteetan baino bisitari gehiago izan dira hirian.
2019/07/08 - 16:43
EH Bilduk epaitegietara eraman du txupinazoan ikurrinaren inguruan izandako liskarra
Ildo horretan, Joseba Asironek gogor kritikatu du Enrique Maya Iruñeko alkatearen jarrera, alboko balkoian ikurrina ateratzeko eskubidea dutela iritzita.
2019/07/08 - 13:16
Botoekin lortzen ez duena 'indarrez' bilatzea egotzi dio Mayak EH Bilduri
Iruñeko alkatearen esanetan, Joseba Asiron da atzo jasotako irain, oihu eta txistuen erantzulea, "giroa berotzen dabilelako".
2019/07/07 - 19:22
Enrique Maya Iruñeko alkatea iraindu dute San Fermin eguneko prozesioan
'UPN kanpora', 'faxistak' eta 'putakumea' oihukatu dute Curia kalean bildutako hainbat lagunek. Udaltzaingoak lerroa egin behar izan du Maya babesteko.
2019/07/04 - 14:50
Maya: 'Chivitek azaldu dezala Navarra Sumari jarritako marra gorria zein den'
Iruñeko Udalean legegintzaldiko lehen osoko bilkura egin ondotik, Nafarroako Gobernua osatzeko aukeren inguruan hitz egin du Enrique Maya Iruñeko alkateak.
2019/07/03 - 15:26
Iruñeko Udalak alkatearen eta zinegotzien soldatak igo ditu lehen osoko bilkuran
Navarra Sumak, PSNk eta Geroa Baik adostu dute zinegotzien ordainsaria % 4 handitzea, eta EH Bilduk erabakiaren aurkako botoa eman du.
2019/06/16 - 16:02
Itunik izan ote da Nafarroan PSNk Udal askoren boterea Navarra Sumari emateko?
Alberto Ayala adituarentzat ez da ezustea izan PSNk EH Bildurekin izandako jokabidea, bai, ordea, Geroa Bairekin egindakoa.
2019/06/15 - 21:49
Mayak hartu du Iruñeko Alkatetza, gehiengo sinplez
Joseba Asironek, bestalde, ez du karguaz jabetzeko aukerarik izan, EH Bilduren (7) eta Geroa Bairen (2) babesa soilik jaso baitu. Iruñean, baina, 14 zinegotzi behar dituzte gehiengo osoa eskuratzeko.
2019/06/15 - 20:29
Enrique Maya, Iruñeko alkate berria
Navarra Sumako hautagaiak 13 boza jaso ditu; Joseba Asironek (EH Bildu), 9; eta Maite Esporrinek (PSN), 5.
2019/06/11 - 08:57
Iruñeko Udalean Mayari edo Asironi babesa ematea baztertu du Esporrinek
Maite Esporrin PSNren Iruñeko alkategaiak bere hautagaitzari eutsi egingo diola berretsi du. Horrela, erronka bota dio EH Bilduri botoa eman diezaion.