Erailketak
2024/02/08 - 10:49
13 eta 15 urteko bi anaiek ustez ama hil dute Castro Urdialesen
48 urteko emakumearen gorpua bart aurkitu dute Kantabriako udalerriko garaje batean, auto baten barruan, indarkeria zantzuekin.
2024/02/08 - 09:16
Albiste izango dira: Hilketa Castro Urdialesen, negoziazioak Gazan eta inauterien hasiera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/02/04 - 13:41
Nafarroan izandako bi hilketaren eta Lleidan izandako beste baten arteko lotura ikertzen ari dira
Ribaforadan eta Tuteran bi gizonezko hil zituzten arma zuriz 2023ko urte amaieran, eta Lleidan beste bat hil zuten antzera urtarrilaren hasieran.
2024/01/23 - 16:03
17 urteko kartzela-zigorra ezarri diote 2022an Tuteran emaztea hil zuen gizonari
Fiskaltzak, akusazio partikularrak eta defentsak akordioa lortu dute eta epaiketa bertan behera geratu da. Sara Pinaren gorpua 2022ko urtarrilaren 10ean aurkitu zuen Poliziak indarkeria zantzuekin bikotearen etxebizitzan.
2024/01/19 - 23:13
Alec Baldwin berriro inputatu dute, filmatze batean argazki-zuzendaria nahi gabe hiltzeagatik
Mexiko Berriko epaimahaiak bi kargu egotzi dizkio nahi gabeko hilketagatik aktore estatubatuarrari.
2024/01/18 - 10:07
Canal TC telebista kateari talde armatu batek egindako erasoa ikertzen ari zen fiskala hil dute Ekuadorren
Cesar Suarez fiskaltzatik irten zenean ezezagun talde batek jarraitu eta tiroz josi zuten bere autoaren barruan. Suarezek narkotrafikoarekin, terrorismoarekin eta antolatutako delinkuentziarekin lotutako kasuak zituen bere gain, eta duela gutxi poliziaren babesa eskatu zuen.
2024/01/16 - 09:30
Albiste izango dira: Alexandru Ionitaren epaiketa; Jundizeko istripua, eta greba itunpekoetan, akordio bila
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2024/01/15 - 09:32
Albiste izango dira: Alexandru Ionitaren epaiketa, patineteak garraioan eta Itsaso Gorriko gatazka
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2024/01/11 - 21:31
Epaileak artxibatuta zegoen kasuetako bat berriro zabaldu du Bilboko ustezko serie-hiltzailearen auzian
Bizkaiko Lurralde Auzitegiaren azken ebazpenaren arabera, epaileek uste dute homizidio zantzuak badaudela, eta auzia berriro ireki dute. Gehitu elkarteko abokatuak jarri zuen helegitea eta “begi onez” hartu du berria.
2024/01/10 - 13:41
Hiru urteko kartzela zigorra ezarri diote Santi Cocaren heriotzarengatik zigortutako gazteari
Epaimahaiak errudun jotako auzipetuak 165.000 euro pasatxoko kalte-ordaina eman beharko die gazte donostiarraren senitartekoei, eta ezingo zaie hurbildu bost urtean.
2024/01/02 - 08:30
Albiste izango dira: Abisu horia haizeagatik, Jenni Hermosoren deklarazioa eta dozenaka hildako Janponian
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/12/29 - 21:25
Lukas Agirrerentzat justizia eskatu, eta Santi Coca oroitzeko hitzak izan dituzte elkarretaratze batean
"Duela gutxi, bihotzean sentitzen dudan mina handiagoa egin zen Santi Cocaren epaiketaren emaitza jakin ondoren. Ez da bidezkoa horrelako gertakarien ondorioak hauek izatea", salatu du Lukas Agirreren amak.
2023/12/29 - 21:20
Jendetza bildu da Hernanin Lukas Agirreren familiari babesa emateko
Urtebete igaro da jada, 2022ko Eguberri eguneko goizaldean hil baitzuten, Donostian. Bi pertsona kartzelan daude, eta elkarretaratzean bildutakoek justizia eskatu dute.
2023/12/29 - 09:14
Albiste izango dira: Asiron Iruñeko alkate, Euriborra eta urtebete Lukas Agirre gabe
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/12/21 - 22:08
Basterra: ''Praga hiri oso segurua da eta shock egoeran dago''
Arkaitz Basterra Pragan bizi den zinegile eta EITBren kolaboratzaileak tiroketa gertatu eta minutu gutxira izan du erasoaren berri. Hirian erasoa nola bizi izan den kontatu dio EITBri.
2023/12/21 - 21:39
Pragako erdigunean izandako sarraskiak txekiarrak jota utzi ditu: 15 hildako eta 24 zauritu
Izua piztu da Pragako Carolina Unibertsitatean eta inguru turistikoetan, David K., 24 urteko ikaslea, Filosofia Fakultateko ikaskideei tiroka hasi zaienean.
2023/12/21 - 20:12
Ikasle batek 14 pertsona tiroz hil eta beste 25 inguru zauritu ditu Pragako unibertsitate batean
Izua zabaldu da Pragako Carolina Unibertsitatean eta inguruetan, David K., 24 urteko ikaslea, Filosofia Fakultateko ikaskideei tiroka hasi zaienean. Erasotzaileak bere buruaz beste egin du erasoaren ondoren, hango Poliziak jakitera eman duenez.
2023/12/13 - 14:24
15 urteko kartzelaldia ezarri diote Andatzako hilketaren egileari, eta 3 urtekoa haren bikotekide ohiari
Hilketa delituagatik zigortu ditu Gipuzkoako Auzitegiak, droga mendekotasun aringarriarekin.
2023/12/12 - 15:56
Poliziak 25 urteko gizon bat atxilotu du Baionako hilketarekin zerikusia duelakoan
30 urteko gizon baten hilotza aurkitu du gazte batek Baionako Allees Marines auzoan goizeko 06:00etan. Ikerketa zabalik dago oraindik, baina hilketa gertatu den lekura bertaratu den fiskalak baieztatu du bederatzi labankada jaso dituela 30 urteko gazteak.
2023/12/08 - 15:56
Aitor Zabaletaren hilketaren lekukoek argi dute: ''Bat hil zuten, baina denok izan gintezkeen''
Izar Taldeko Maider Gorostidi eta Anttoni Karrere hilketa gertatu zen lekuan bertan zeuden, eta oso presente dituzte orduko oroitzapenak. Justiziarik eza salatu eta Zabaleta sinbolo bihurtu izana goraipatu dute.