Erailketak
2024/04/14 - 19:08
Indarkeria zantzuak dituen gizonezko baten gorpua aurkitu dute Irungo baratze inguru batean
San Miguel auzoan aurkitu dute, eta Polizia gertatutakoa ikertzen ari da.
2024/04/14 - 17:05
Indarkeria zantzuak dituen gizon baten hilotza aurkitu dute baratze inguru batean Irunen
San Miguel auzoan aurkitu dute, eta Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.
2024/04/13 - 20:33
Gizon batek gutxienez sei pertsona hil ditu labankadaz Sydneyko merkataritza gune batean
Zaurituak ere badaude, batzuk egoera kritikoan. Agintariek oraindik ez dute argitu zein zen erasotzailearen asmoa, baina badirudi ez duela helburu terrorista izan.
2024/04/13 - 19:59
Indarkeria zantzuekin hilotz topatu dituzte familia bereko hiru kide Guadalajaran, su hartutako etxe batean
Goizaldean piztutako sutea itzali ondoren, suhiltzaileak etxebizitza barrura sartu ahal izan dira, 52 urteko senar-emazteen eta horien 22 urteko alabaren gorpuak aurkitu dituzte bertan. Hainbat ikerketa-ildo ireki dituzte.
2024/04/13 - 15:34
1.500 kolono israeldar herri batera sartu, eta palestinar bat hil eta gutxienez 25 zauritu dituzte
Aurpegiak estalirik sartu dira Al Mughayyirren, eta 40 etxe eta autori su emanda, herritarren artean izua zabaldu da. Kolonoak 14 urteko Binyamin Achimair mutiko israeldarraren bila ari ziren, inguruetan desagertu baitzen ardiak zaintzera joan ostean. Mutikoa hilik aurkitu dute azkenean.
2024/04/13 - 13:24
Gizon batek bost pertsona hil ditu labankadaz Sydneyko merkataritza gune batean
Gainera, zaurituak ere badaude, horietako batzuk larri. Poliziak tiroka hil du erasotzailea.
2024/04/12 - 20:07
Errudun jo dute 2022an Bilbon emaztea hil zuen gizona, azpikeriaz egindako hilketa egotzita
Krimena aitortu izana aringarri gisa onartu dio epaimahaiak Rebeca Huayta zenaren senarrari.
2024/04/10 - 09:30
Gizon batek emaztea eta bi seme adingabeak hil ote dituen ikertzen ari dira El Prat de Llobregaten
Mossoek 43 urteko emakume baten eta 8 urteko bi mutikoren gorpuak topatu dituzte bart etxebizitza batean. Aurrez, senarra eta aitak bere buruaz beste egin zuela jakin zuten agenteek.
2024/04/08 - 17:11
Akusatuak Rebeca Huayta emaztea hil izana aitortu du
Gaur hasi da epaiketa Bizkaiko Auzitegian, herri epaimahaiaren osaketarekin eta 45 urteko gizonaren deklarazioarekin. Fiskaltzak 25 urteko kartzela-zigorra eskatzen du biktimaren bikotekide zenarentzat hilketagatik eta beste 3 urte emakumearen aurkako ohiko tratu txarrengatik.
2024/04/08 - 09:58
Albiste izango dira: Gabarraren maniobrak, Rebeca Huaytaren hilketaren epaiketa eta errenta aitorpena
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/03/31 - 21:51
Israelek Gazako ospitale bateko ataria bonbardatu eta bi pertsona hil ditu
Bi pertsona hil eta 30 baino gehiago zauritu ditu Israelek Al Aqsako Martirien Ospitalearen kontrako bonbardaketan, Deir al Balahn. Palestinako Jihad Islamikoaren "komando operatibo bat" zela argudiatu du Israelgo Armadak. Zaurituen artean, hamar kazetari eta desplazatu asko daude.
2024/03/22 - 17:06
Santi Cocaren heriotzagatik akusatutako gizona espetxera bidali dute, Frantziak Espainiaren esku utzi ostean
Akusatua ihes eginda zegoen, eta, euroagindu bati esker, Frantzian atxilotu zuten otsailean. Orain, epaiketa berri bat egin beharko da, azaroan beste bost akusatuak epaitu ostean.
2024/03/20 - 22:16
Unai Aberasturi: 'Interes publikoa, edukia eta gaurkotasuna nagusitu dira erabakian'
Diego Yllanesek bilatzaileetan bere izena idaztean, Nagore Laffageren hilketa ez agertzea eskatu zion Auzitegi Nazionalari, baina Justiziak ezezkoa eman dio. Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren presidentearekin izan gara erabakia aztertzeko.
2024/03/20 - 17:59
ANk ukatu egin du Googlek Nagore Laffage hil zuen gizonari buruzko albisteak ezabatu behar izatea
Kondenatuak alegatu zuenez, sexu-deliturik egin ez arren, hainbat komunikabidek mota horretako delituekin lotzen zuten. Epaiaren arabera, informaziorako eskubidea interes orokorreko egitateen gainetik dago.
2024/03/16 - 18:05
Pasaian eraildako komando autonomoetako kideen senideek justizia eskatu dute, sarraskitik 40 urte betetzean
40 urte epaitegietan borrokatzen eman ondoren, "Pasaiako badian gertatu zena" ofizialki onartu ez izana deitoratu dute, eta salatu dutenez, epaitegiek "hilketa zantzuak daudela onartu arren, ez dute kasua argitzeko borondaterik izan".
2024/03/08 - 12:16
Epaileak 16 urteko kartzela-zigorra ezarri dio Tafallan anaia hil zuen gizonari
Epaileak baztertu egin du ahaidetasunaren aringarri mistoa, eta bidezkotzat jo du askatasunaz gabetzeko 16 urteko zigorra.
2024/03/01 - 17:46
Fatima, Santi Cocaren ama: ''Tristura sentitzen dut, beste epaiketa batera joan behar garelako''
(Adierazpenak gaztelaniaz) Santi Cocaren heriotzagatik auzipetua Espainiara estraditatuko dute epaiketa berri baterako. Kasua bere semearen heriotza eragin zuen azken arrazoia zehaztu gabe itxi zen.
2024/02/29 - 17:57
Santi Cocaren auzian ihes eginda zegoen auzipetua atxilotu dute Frantzian
Gaztea 2022ko urritik zegoen ihes eginda, eta Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak iazko otsailean eman zuen hura aurkitu eta atxilotzeko agindua.
2024/02/26 - 21:37
Erruduntzat jo dute Tafallan anaia hil zuen gizona
Orain, akusatuak 10 eta 20 urte arteko kartzela-zigorra jaso dezake.
2024/02/19 - 06:00
Tafallan anaia hil zuen gizonaren aurkako epaiketa hasiko da astelehen honetan
2022ko kasu bat da, eta herri-epaimahairen osaketarekin hasiko da prozesua. Fiskaltzak 21 urteko kartzela-zigorra eskatzen du, eta defentsak, absoluzioa.