Kazetaritza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Toni Espadas argazkilari kataluniarra hil dute Etiopiako tribu bati buruzko programa bat grabatzen ari zela

Txileko "Socios por el Mundo" telebista saioko kide zen, eta Etiopian Murci tribua grabatzetik bueltan zeudela eraso egin zieten.
Toni Espadasen Instagram kontutik hartutako irudia
Toni Espadasen Instagram kontutik hartutako irudia. Argazkia: EFE

Toni Espadas argazkilari eta gida turistiko kataluniarra hil dute Etiopian, bertako tribu bati buruzko telebista programa bat grabatzen ari zela, "Socios por el Mundo" Txileko telebista saioko lantaldeak astelehen honetan baieztatu duenez.

"Socios por el Mundo" telebista saioko kide zen, eta Canal 13 telebista kateak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Etiopian Murci tribua grabatzetik bueltan zeudela eraso egin zieten lantaldeari.

Hala ere, ez zieten tribuko kideek eraso egin. Telebista kateak azaldu duenez, erasoa zonaldetik erretiratzen ari zirenean gertatu zen, eguna amaitu eta itzultzen ari zirela.

MkZeta ekoiztetxeak egindako saioko gidariak eta taldeko gainerako kide guztiak osasun egoera onean daudela baieztatu dute.

Bestalde, telebista kateak Toni Espadasen heriotza deitoratu du eta bere babes osoa helarazi dio hildakoaren familiari.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Naturaren legea Cabarcenon: Zambi elefante eme mitikoa hil da, taldekideen arteko borroka baten ostean

50 urteko Zambi 1994an iritsi zen Cabarcenora Alemaniatik, eta parkeko emeen artean zaharrenetako bat zen. Gatazka astelehen honetan gertatu zen, kideen arteko hierarkia ezartzeko borroka batean; horrelako liskarrak ohikoak izaten dira. Lau kume izan zituen Zambik Chisco bere bikotekidearekin batera, eta biek ala biek funtsezkoak izan ziren parkeko ugalketa-programa arrakastatsuan.

En cuanto a la reserva de plazas para los alumnos que recurrieron sus bajas calificaciones en euskera, el rector de EHU ha señalado que la respuesta "está contenida en los propios autos judiciales".

     La reserva de las plazas "es provisional y no asegura la continuidad si la decisión final confirma que, como nosotros creemos, la nota que de euskera tendrá que contar para la media, lo que puede suponer en algunos casos que no se alcanza la nota de corte para el grado en cuestión y se puede perder la plaza", ha explicado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Joxerramon Bengoetxea: “Plazak behin-behinekoak dira, nahiz eta propio sortu zitzaien”

Joxerramon Bengoetxeak, Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak, adierazi du euskarazko kalifikazio baxuengatik errekurtsoa aurkeztu zuten ikasleentzako plazak "behin-behinekoak" direla, eta esan du "auto judizialetan jasota" dagoela. Horrenbestez, plaza horiek ez dute bermatzen Unibertsitatean jarraitzea; izan ere, euskarako notak batezbestekorako balioko balu, asko plazarik gabe geratuko lirateke. Gainera, errektoreak azaldu duenez, "normal" ari da aurrera egiten matrikulazio prozesua.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X