Titular nagusiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Pedro Sanchezen erabakia, EAJ eta PSE-EEren arteko bilera, eta Labioko hilketa

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Pedro Sanchez Moncloa jauregian, artxiboko irudi batean
Pedro Sanchez Moncloa jauregian, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko apirilaren 29an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Pedro Sanchezen erabakiaPedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak agerraldia egingo du, gobernuburu izaten jarraituko duen ala ez argitzeko. Iragan asteazkenean bost eguneko hausnarketa epea abiatu zuen agintean jarraitzeak merezi ote duen erabakitzeko, hain justu, Begoña Gomez bere emaztearen aurka hasitako auzibidearen ondoren. Moncloa jauregian egingo du agerraldian, oraindik ordua zehaztu ez badu ere. Konfiantza-galdea, dimisioa edo presidentetza beste sozialista bati uztea, Sanchezen aukeren artean.

- EAJ-PSE bilera: Apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen ondotik, gobernua osatzeko elkarrizketak abiatuko dituzte EAJk eta PSE-EEk. Bilera 11:30ean egingo dute, Sabin Etxean. Andoni Ortuzar, Imanol Pradales, Joseba Aurrekoetxea eta Bakartxo Tejeria izango dira bertan EAJren izenean, eta Eneko Andueza, Miguel Angel Morales eta Begoña Gil, berriz, PSE-EE ordezkatuz.

- Labioko hilketa: Itxura guztien arabera, gaur pasako da epailearen aurretik Labion semea hil izana aitortu duen 83 urteko gizonezkoa. Eskopeta batekin tiro eginez hil zuen ustez aitak 55 urteko semea igande goizean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hasi da hauteskunde kanpaina Andaluzian

Sevillan ekin die kanpainako ekitaldiei Alderdi Popularrak; Granadan, Alderdi Sozialistak. Moreno Bonilla PPko hautagai eta gaur egungo presidenteak gehiengo absolutua nahi du; ez du Vox nahi bere gobernuan. Jarraitzaileei botoa ematera joateko deia egin die, inkestek iragartzen duten gehiengo absolutua ziurra ez delakoan. Alderdi Sozialistaren hautagai Maria Jesus Monterok, berriz, inkestek iragartzen dizkioten emaitza txarrak irauli nahi ditu eta zerbitzu publikoen aldeko defentsan oinarritu du kanpaina.

REBEKA UBERA LAURA GARRIDO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Medikuen gatazkan esku hartzeko eskatu diote EH Bilduk eta PPk Osasun sailburuari

Medikuen grebaz aritu dira gaur, besteak beste, Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduk medikuen lan-baldintzak hobetzeko mozioa eraman du ganberara, eta Rebeka Ubera koalizioko legebiltzarkideak Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari eskatu dio, fitxa mugitu eta neurriak hartzeko aferan.  Alderdi Popularreko Laura Garridok ere defendatu du Jaurlaritzak badituela eskuduntzak, medikuen egoera hobetzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X