Erailketak
2023/08/24 - 11:49
Emakume bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekide ohia hiltzea egotzita
Sansomendi auzoan atxilotu dute 51 urteko emakumea.
2023/08/23 - 18:09
Ertzaintza aztarna anatomikoekin ari da lanean Artxandan aurkitutako gorpuaren ikerketan aurrera egiteko
Josu Erkorekak gaur goizean esan du "ikerketa bereziki konplexua" dela, eta eskura daukaten "material urriarekin" ari dela lanean.
2023/08/23 - 17:46
Gazte bat atxilotu dute Baionako bestetako hilketarekin zerikusia izan dezakeelakoan
46 urteko gizon batek jipoia jaso zuen bestetako lehenengo egunean eta bederatzi egun koman igaro ostean hil egin zen.
2023/08/21 - 22:31
Zazpi jaioberri hiltzeagatik biziarteko espetxe zigorra ezarri diote Lucy Letby erizainari
Airea eta intsulina injektatuz egiten zien eraso haurrei. Erresuma Batuan biziarteko espetxera zigortzen duten laugarren emakumea da Letby.
2023/08/21 - 14:32
Saudi Arabiako mugan migratzaileen hilketa masiboak egiten ari direla salatu du Human Rights Watchek
GKEaren arabera, ehunka migratzaile eta asilo-eskatzaile hil dituzte tiroz Saudi Arabiako poliziek 2022ko martxoa eta 2023ko ekaina bitartean. Horregatik, migratzaileen aurka indarra erabiltzeari uko egiteko eskatu dio Saudi Arabiari, eta nazioarteari presioa egiteko eskatu dio.
2023/08/18 - 16:40
Mexikon bost gazte desagertu dira, eta oso litekeena da kartel batek hil izana
19 eta 22 urte bitartekoak dira bostak, elkarren lagunak, eta joan den asteko ostiralean desagertu ziren Jaliskon, etxera bidean zihoazela. Gerora, bost gazteak bideo batean agertu ziren belauniko, eskuak lotuta eta kolpez josita. Eta asteazkenean poliziak lau gorpu aurkitu zituen erabat kiskalita.
2023/08/15 - 21:16
Thailandiako Poliziak amaitutzat eman du ikerketa eta heriotza-zigorra eskatu du Daniel Sanchorentzat
29 urteko espainiarra erruduntzat jo dute eta, aldez aurretik prestatutako hilketagatik, heriotza-zigorra eskatu dute. Ez dute Edwin Arrieta doktorearen heriotzaren arrazoia zehaztu, ezta bien arteko harremana zein zen ere.
2023/08/15 - 13:15
Beste buruzagi politiko bat hil dute Ekuadorren
Pedro Briones Revolucion Ciudadana alderdiko buruzagia tiroz hil dute, Fernando Villavicencio presidentegaia erail eta egun batzuetara.
2023/08/13 - 14:40
Eraiki Mugimenduak atzera egin eta Christian Zurita izendatu du hautagai Villavicencioren hilketaren ondoren
Larunbatean, alderdiak Andrea Gonzalez Nader izendatzea erabaki zuen, baina Hauteskunde Kontseilu Nazionalak (CNE) bere hautagaitza onartuko ez zuen beldur, hautagaitza aldatzea erabaki du, Gonzalez Presidenteordetzarako zerrendan baitzegoen.
2023/08/07 - 14:12
Daniel Sancho gazte espainiarra espetxean sartu dute Thailandian, hilketa leporatuta
29 urteko gizonezkoari Edwin Arrieta Arteaga zirujaua hiltzea leporatzen diote. Gaztearen familiak oharra kaleratu du, bereziki hedabideei "aurretiazko epaiketarik ez" egiteko eskatuz.

2023/07/20 - 20:42
13 urte eta erdiko espetxe-zigorra Donostiako Araba parkean gizon bat labankadaz hiltzeagatik
Zigortuak bost urtez zaintzapeko askatasunean egon beharko du aipatutako kartzela-zigorra bete ondoren. Hilketa 2020ko urriaren 7an gertatu zen.
2023/07/20 - 10:57
2 hildako eta 6 zauritu, Zeelanda Berriko Aucklanden izandako tiroketa batean
Poliziak erasotzailea hil duela baieztatu du. Chris Hipkins lehen ministroak hirian gaur hasiko den Emakumezkoen Futboleko Munduko Txapelketaren segurtasuna ziurtatuta dagoela esan du.
2023/07/08 - 21:27
Logroñon atxilotutako gizonak bere emaztea hil izana aitortu du
Emakumearen hilotza 15:30ak aldera topatu dute. Ustezko hiltzailea, 40 urte inguruko gizonezkoa, Ebro ibaiaren inguruko kale batean atxilotu dute, lehen zantzuen arabera, seme-alabak itotzen saiatzera zihoala.

2023/07/04 - 13:01
Lau hildako eta hainbat zauritu, tartean bi adin txikiko, Philadelphian izandako tiroketa batean
Poliziak bi pertsona atxilotu ditu eta hiru arma jaso ditu gertakarien lekutik.
2023/07/02 - 18:17
Bi hildako eta 28 zauritu, horietako hiru egoera kritikoan, Baltimoren izandako tiroketa batean
Segurtasun indarrek tiroketa horren susmagarria identifikatu dute jada; tokitik ihes egitea lortu duen gizonezko bat, Richard Worley polizia-komisarioak azaldu duenez. Lekuko batek 20 eta 30 tiro artean entzun ditu.

2023/06/29 - 20:09
Poliziaren kargak Parisen, Poliziak hildako gaztearen amak deitutako manifestazioaren ostean
Gaztearen amak manifestazio jendetsua deitu du, kasua salbuespena ez dela salatzeko. Milaka lagunek babestu dute Nanterren hildako gaztearen familia. Manifestazioa polizia-kargekin amaitu da.
2023/06/16 - 11:24
28 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon 89 urteko emakume bat hiltzea egotzita
Ertzaintzak jakitera eman duenez, ustezko hiltzailea eta biktima senitartekoak ziren. Emakumea bart aurkitu dute etxebizitza batean hilda, labanaz egindako zauriak zituela.

2023/06/13 - 14:04
Gizon bat atxilotu dute Nottingham hirian, hiru pertsona hiltzea leporatuta
Gainera, furgoneta batek beste hiru pertsona harrapatu ditu Milton Streeteko merkataritza-gune batean. Azken orduotan, lotura izan dezaketen hiru gertaera ikertzen ari dira.

2023/06/13 - 14:03
Hiru pertsona hil dituzte Nottinghamen eta Poliziak pertsona bat atxilotu du
Nottinghamen hiriko erdigunea itxita dute. Polizia iturriek jakinarazi dutenez, hiru pertsona hilotz topatu dituzte beste hainbeste kaletan. Gainera, beste hiru pertsona furgoneta batekin harrapatzen saiatzen saiatu omen da atxilotutako gizona.

2023/06/11 - 11:06
Bi hildako eta beste bi zauritu Stockholmen, arma automatikoekin izandako tiroketa batean
Biktimak 15 urteko bi mutil, 45 urteko gizon bat eta 65 urteko emakume bat dira, 'Aftonbladet' egunkari suediarrak jakinarazi duenez. Erasoaren ustezko erantzule diren bi susmagarri atxilotu dituzte, Polizia haiei segika ibili ostean.