Erandio
2024/03/11 - 11:55
Itsasadarrak gainezka egin du Erandion, eta ura zenbait dendatan sartu da
Horretaz gain, uraren eraginez, trafikoa hirigunetik desbideratu behar izan dute. Egoera normaltasunera itzuli da 08:00ak baino lehentxeago.
2024/02/28 - 10:39
Erandion izandako bi istripuk, bata BI-604an eta bestea N-637an, trafikoa zaildu dute goizeko lehen orduan
Horietako batean, auto bat irauli da eta errepide erdian geratu da, zirkulazioa oztopatzen. Pertsona bat zauritu da.
2024/02/12 - 10:39
Marea biziek EAE-ko hainbat puntutan uholde txikiak eragin dituzte
Itsasgora 06:11n izan da, eta ondorioz, Bilboko itsasadarraren maila asko igo da, Zorrotzaurreko uharteko hainbat etxebizitza urpetuta; Olabeaga ere urak hartu du. Erandion, Obieta kalean sortu dira arazo gehien. Oria ibaiak gainezka egin du Orio eta Aia artean, N-643 errepidearen parean.
2024/02/09 - 14:48
Nekazariek sektorearen egoera salatu dute Bilbon, hiriburura 100 bat traktore eramanda
Hiru izan dira euren aldarri nagusiak. Batetik, EBko merkatu librea bertan behera uzteko eskatu dute; bestetik, "prezio duinak", kostuak betetzeko modukoak, eta azkenik, burokrazia arintzeko.
2024/02/09 - 10:05
Nekazariek traktoreak atera dituzte errepidera, Bizkaian antolatutako lehen mobilizazioan
Mungialdea eta Txorierriko zutabea Erandiotik abiatu da, eta Durangaldetik eta Enkarterrietatik datozenekin bat egingo du Bilbon. Baserritarrek indar erakustaldia egin nahi dute sektorearen egoera salatzeko.
2024/02/04 - 17:40
Gizon bat atxilotu dute Erandion haur-pornografiako delitu bat leporatuta
Bi lokaletan egindako miaketetan, hainbat material informatiko eta gailu elektroniko konfiskatu ditu Ertzaintzak. 51 urteko atxilotuak aurrekariak ditu sexu-abusu, exhibizionismo eta adingabeen aurkako jazarpenagatik.
2024/02/01 - 11:17
Gazte bat atxilotu dute Erandion, sexu-erasoa egitea egotzita
Erasoa igande goizaldean gertatu zen. Ertzaintzak ustezko erasotzailea atxilotu zuen astelehenean.
2024/01/18 - 16:59
Arrontegiko zubia lau errei izatetik bost izatera igaroko da
Bizkaiko Foru Aldundiak Gurutzetako bide-aldagunearen bigarren fasea eraikitzeko proiektua onartu du. 11,9 milioi euroko inbertsioa egingo du, eta 21 hilabete inguru beharko dira obrak egiteko. Aurreikuspenen arabera, lanak uda ostean hasiko dira.
2023/12/15 - 13:25
Lagun bat zauritu da AP-8an Usurbilen izandako istripuan
Bi errei itxita egon dira Bilboko noranzkoan baina konpondu dira jada arazoak. Bi-637an Erandion Barakaldorantz, bi autoren arteko istripu baten ondorioz sortu diren arazoak ere konpondu dira dagoeneko.
2023/12/05 - 18:42
66 urteko langile bat hil da Erandioko Astilleros Murueta ontziolan izandako lan-istripuan
ELA sindikatuak salatu duenez, 2023an 48 langile hil dira Hego Euskal Herrian izandako lan-istriputan.
2023/12/02 - 12:46
BI-735 errepidea itxi dute Erandion, Asua parean, ur putzu handiak sortu baitira
Azken orduetako euriteekin lotuta, Ertzaintzak itxi egin du larunbat goizalde honetan Erandioko BI-735 errepidea, Asua parean, ur putzu handiak sortu baitira bertan.
2023/11/06 - 11:31
Hiru pertsona zauritu eta auto-ilara luzeak sortu dira Barakaldon, N-637an izandako istripu baten ondorioz
Hiru errei itxi behar izan dituzte, eta Getxorako noranzkoan auto-pilaketak sortu dira.
2023/11/04 - 14:24
Hainbat eraikinetako zati batzuk erori dira Bilbon, Santurtzin eta Erandion, baina ez da inor zauritu
Haize gogorraren ondorioz, hainbat konponketa egin behar izan dituzte Bilboko Abando tren-geltokian, eta Santurtzin, balkoi baten zati bat kalera erori da. Erandion, berriz, lantegi baten sabaiaren xafletako bat askatu da.
2023/10/31 - 11:30
Bukatu dira Sondikan bi ibilgailuren arteko istripuak eragindako auto-ilarak
Bi errei itxi behar izan dituzte goizean, Erletxetarako noranzkoan, baina bi ordu geroago bere onera itzuli da zirkulazioa.
2023/10/18 - 20:38
Urriaren 9an Erandion aldamio batetik erorita zauritu zen langilea hil egin da
32 urteko langilea larri zauritu zen, lau metroko altueratik erorita, amianto-plakak kentzen ari zela.
2023/10/12 - 17:22
Langile bat larri zauritu da Erandion, lau metroko altueratik erorita
ELA sindikatuak salatu duenez, lan-istripua astelehenean gertatu zen, amianto plakak kentzen ari zela.
2023/10/06 - 18:01
Auto-ilarak Txorierrin, zenbait istripuren ondorioz
Guztira hiru istripu izan dira gaur arratsaldean. Motorzale bat zauritu da batean, eta zirkulazioa mantsoa da Barakaldora bidean. Beste bi istripuak Erletxeetara bidean izan dira, eta auto-ilarak daude bertan.
2023/10/02 - 20:57
BI637 errepidea bere onera etorri da, bi orduko ilaren ostean
Ezbeharrean bost ibilgailuk talka egin dute. Ondorioz, pertsona bat zauritu da, eta ospitalera eraman behar izan dute anbulantzian.
2023/09/08 - 19:14
Amaitu egin da Erandion auto-ilara luzeak eragin dituen lau autoren arteko istripua, Arrontegi zubian
14:30 aldera izan da ezbeharra, eta bi errei itxi behar izan dituzte. 15:00etan sei kilometrotik gorakoak ziren auto-ilarak.
2023/07/19 - 23:31
Murueta ontziolak Erandion eraikitzen ari den 'Gernika NM' kargaontzi elektrikoa uretaratu du
Muruetak MAAS armadorearentzat diseinatzen eta eraikitzen duen ezaugarri horietako hirugarren ontzia da, eta 2024an entregatuko da. Zama lehorra eta soltean garraiatuko du, eta Europan, Afrikako iparraldean eta Itsaso Beltzean nabigatuko du.