Arrontegiko zubia lau errei izatetik bost izatera igaroko da
Bizkaiko Foru Aldundiak Gurutzetako bide-aldagunearen bigarren fasearen proiektua onartu du ostegun honetan, eta lan horien ondoren Arrontegiko zubia lau errei izatetik bost izatera igaroko da.
Foru Gobernuak 11,9 milioi euroko inbertsioa egingo du. Aurreikuspenen arabera, lanak uda ostean hasi eta 21 hilabete inguru ondoren amaituko dira.
Proiektu horren baitan Arrontegiko zubiko erreiak berrantolatuko dira. Gauzak horrela, errepide nagusiak Bilbo eta Santanderrerako bidegurutzeraino lau errei izango ditu, eta aparteko beste errei bat, Barakaldora joateko.
Lan horien helburua Bizkaiko trafiko handieneko guneetariko batean ibilgailuen joan-etorria arintzea da.
Era berean, hegal-egitura berria gehituko da, eta Artzain Ona kalearen gaineko bidezubia zabalduko da. Zehazki, bi zubi biki eta independente egingo dira, noranzko bakoitzerako bat.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak