ERC
2023/11/06 - 23:14
Amnistiaren aurkako adierazpena onartu du Botere Judizialak, nahiz eta balizko legeareren edukia ez ezagutu
BJKNk "zuzenbide-estatua indargabetzeko neurritzat" jo du legea. Gainera, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak bere iritzia emateko lege-proposamena ezagutu arte itxaron behar zuela zioten kritikei erantzun diete kideek.
2023/11/06 - 15:54
Epaileak Puigdemont eta Rovira inputatu ditu 'Tsunami auzia'-n, Junts eta PSOE arteko negoziazio betean
2019ko protestetan terrorismo deliturik izan zen ikertzen ari da epailea. Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia, berriz, lekuko gisa deitu dute, urte horretan Rovirarekin Genevan egindako bilera baten inguruko argibideak eman ditzan.
2023/11/03 - 21:05
ERCko militanteen % 89k ontzat jo dute Sanchezen inbestidurarako PSOEkin itxitako akordioa
Atzo akordioa izenpetu ostean, gaur militantziari iritzia eskatu dio ERCk, kontsulta telematiko batean. Militanteen % 43,61ek hartu dute parte.
2023/11/03 - 11:19
Lehendakariaren ustez, zorra barkatzeko akordioa ona izango da Kataluniarentzat
Bere ustez, aldarrikapen ekonomiko hori izan zen ondoren Kataluniako "proces"-a izan den guztiaren jatorria, eta, ildo horretan, akordioa "Kataluniarentzat ona" izango dela uste du.
2023/11/02 - 19:53
ERCk eta PSOEk akordioa itxi dute, Rodalies eskualdatu eta Estatuarekiko zorraren 15.000 milioi barkatuta
Amnistiaren legeaz gain, PSOEk eta ERCk hitzartu dute negoziazio mahaian jarraitzea, Rodalies (aldirietako trenak) guztiz eskualdatzea eta Likidezia Funts Autonomikoarekiko zorraren zati bat barkatzea (15.000 milioi euro).
2023/11/02 - 19:39
Oriol Junqueras (ERC): ''Inbestidurarako akordioa da, baina jarraipena izan dezake legealdi osoan''
PSOErekin lortu dena "inbestidurarako ituna" dela esan du Junquerasek. Hala ere, adierazi duenez, "argi dago akordioak betetzen jarraitzen den bitartean errazagoa dela legegintzaldiak jarraipena izatea".
2023/11/02 - 18:46
Felix Bolaños (PSOE): ''Bizikidetza hobetzeko bidean, amnistia legea negoziatzen ari gara alderdiekin''
Felix Bolaños Pedro Sanchezen inbestidurarako PSOEren negoziatzaile eta Presidentzia ministroak ostegun honetan adierazi duenez, amnistiak "politikatik inoiz atera behar ez zena itzuliko du politikara".
2023/11/01 - 09:42
PSOEk datozen egunotan erregistra dezake Amnistia Legea, azaroaren 8an edo 9an Sanchez inbestitzeko
Iturri sozialisten arabera, datorren igandetik aurrera "edozein egun da egokia" inbestidurarako. Ordurako, PSOEk militantziari Sumarrekin itxitako akordioaz egindako kontsultaren emaitzak izango lituzke.
2023/11/01 - 09:20
Amnistia Legearen edukiari buruzko akordioa itxi dute PSOEk eta ERCk, inbestidurari bidea irekiz
Orain, baina, sozialisten eta errepublikanoen negoziazio taldeei dagokie datozen orduetan akordioa behin betiko ixtea, ERCko barne organoek itunari oniritzia ematen diotenean.
2023/10/31 - 12:42
ERC, EH Bildu eta BNG: "Ez dugu parte hartuko Errege Etxearen pribilegioen legitimazioan"
Hiru alderdiek sinatu duten adierazpen bateratuan, Espainiako monarkiaren eta Konstituzioaren aurreko ezezkoa berretsi dute, testuak ez dituelako "gure nazioetako gehiengo sozialen egungo eta etorkizuneko nahiak onartzen eta errespetatzen".
2023/10/28 - 16:24
Kataluniaren ''askatasuna, justizia eta oparotasuna'' bermatzeko eskatu die Junquerasek PSOEri eta Sumarri
Gainera, ERCren buruzagiak Kataluniari nahikoa finantziazio emateko eta aldirietako eta ibilbide ertaineko trenen "defizitak" konpontzeko exijitu die inbestidura babeste aldera.
2023/10/23 - 23:24
Pedro Sanchezen inbestidura: gainditu beharreko mugarriak
Juntsekin akordioa lortzea da erronkarik zailena. Hain zuzen ere, astelehen honetan amaitu da Puigdemont buru duen Errepublikarako Kontseiluak inbestidura blokeatu edo ez erabakitzeko bultzatu duen bozketa.
2023/10/13 - 19:33
Sanchezek babes berririk jaso gabe amaitu du inbestidurarako bilera sorta
EH Bilduk berretsi du hautagai sozialistaren aldeko botoa emateko prest jarraitzen duela, baina Miriam Nogueras Juntsen diputatuak esan du oraindik urrun dagoela akordiorako "konpromiso historikoa".
2023/10/11 - 16:41
Gabriel Rufian: ''Gure baldintzak zorrotzak dira, baina zentzuzkoak''
Pedro Sanchez Gabriel Rufian ERCk Kongresuan duen bozeramailearekin bildu da gaur, inbestiduraz hitz egiteko. Bilera horren aurretik, Gobernuko jarduneko presidenteak telefonoz hitz egin du Oriol Junqueras ERCko buruarekin.
2023/10/11 - 14:28
Sanchez eta Junqueras telefonoz aritu dira, "elkarrenganako errespetua eta normaltasun politikoa" berresteko
Gabriel Rufian ERCk Kongresuan duen bozeramailea Sanchezekin bildu atarian egin dute berba bi buruzagiek. Biek ala biek negoziazioetan "aurrera egitearen beharra" azpimarratu dute.
2023/10/06 - 23:15
Sanchez, amnistiari buruz: ''2017ko krisiaren ondorio judizialak gainditzeko modu bat litzateke''
Agerraldi publiko batean "amnistia" hitza lehen aldiz esan du gaur Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak. Sumarrek gaur iragarri duen irizpenari buruz hitz egiteko aipatu du amnistia. Argi utzi du Yolada Diazen koalizioaren proposamenak ez duela "PSOEren posizioa" jasotzen.
2023/10/01 - 22:34
Milaka lagun bildu dira Bartzelonan U-1eko seigarren urteurrenean
Elkarte independentistek antolatutako hitzordua izan da. Manifestazioaren atarian, ERC, CUP eta JxCat alderdietako buruzagiek adierazi dute amnistia autodeterminazioarekin lotuta datorrela.
2023/09/30 - 17:24
Puigdemontek mobilizatzeko deia egin du igande honetarako, duela sei urteko "garaipena defendatzeko"
Bestalde, Junquerasek esan du amnistia "nahitaezko pausoa" dela independentziara bidean Espainiako Gobernuarekin "berdintasun egoeran" jokatzeko.
2023/09/29 - 15:45
Feijooren inbestidurak porrot egin du
PPko hautagaiak ez du babes nahikorik jaso bigarren bozketan ere, aldeko 172 boto eta kontrako 177 jaso baititu. Juntseko diputatu batek nahastuta 'bai' bozkatu du eta Mahaiak boto baliogabe gisa kontatu du.
2023/09/29 - 12:05
Kataluniako Parlamentuko Mahaiak argi berdea eman dio ERC eta JxCaten erreferendumaren ebazpenari
ERC, JxCat eta CUP alderdiek erreferendumari eta amnistiari buruz adostutako testuen aurka Voxek eta Ciudadanosek egindako berraztertze-eskaerak atzera bota ditu.