Erizaintza
2023/06/20 - 19:24
Osasun zentroetan eta farmazietan musukoak kentzeko aukera eztabaidatuko dute ostiralean
Jose Miñones Osasun ministroak Lurralde arteko Kontseilu batera deitu ditu erkidegoetako kontseilariak. Batzarra 17:00etan hasiko da.
2023/06/20 - 18:43
Gipuzkoako Sendagileen eta Erizainen Elkargoak kezkatuta daude Etengabeko Arretako Guneen egoerarekin
Aste Santutik zerbitzu hori betetzeko "profesional gutxi" daudela salatu dute idatzi batean. Bi elkargo horien arabera, etengabeko arreta eskaintzen duten gune horiek guztiz "funtsezkoak" dira herritarrentzat.
2023/06/16 - 09:54
Osasun publikoaren kontrako delitua egoztea ere aurreikusi dute haurrak ustez txertatzen ez zituen erizainari
40 bat familiak salaketa aurkeztu dute Santurtziko erizan horren kontra. Osasun beharginak lan egiteari uztea eta Osakidetzak bere ardura onartzea nahi dute.
2023/06/14 - 20:48
Osakidetzak ohiko ordutegia mantenduko du udan zentroen % 65etan, eta ixteko ordutegia aurreratuko du % 19tan
Gainera, 39 anbulatoriotan itxiera puntualak egingo dituzte, eta 65etan ixteko ordua aurreratuko dute.
2023/06/12 - 15:42
Osakidetzak sindikatuak deitu ditu, udan anbulatorioetan eta EAGn izango dituzten aldaketen berri emateko
Aldaketen helburua zerbitzuak eskaera aldaketetara "egokitzea" eta profesionalen "atsedena erraztea" da.
2023/05/19 - 19:26
Osakidetzako grebaren jarraipena atzokoa baino handiagoa izan da, sindikatuen eta Osasun Sailaren arabera
Osakidetzako langileek hiru hiriburuetako kaleetara eraman dituzte aldarrikapenak. Osasun publikoaren "desegitea" salatu dute.
2023/05/19 - 15:51
Sindikatuek grebaren balorazio positiboa egin dute eta Osakidetzak ''datuak manipulatzen'' dituela salatu dute
% 65 inguruan kokatu dute jarraipena bigarren egunean. Bestalde, kalkulua egitean plantilla osoa hartzen duela kontuan Osakidetzak salatu dute, zerbitzu minimoetan egon behar dutenak barne hartuta.
2023/05/18 - 14:36
Jarraipen zabala izaten ari da Osakidetzako greba sindikatuen arabera
Sindikatuek negoziazio mahaira itzultzeko eskatu diote zuzendaritzari. Horrez gainera, ELAk zerbitzu minimoen abusuzko interpretazioa salatu du eta SATSEk "langileen eskubideak urratzen" direla adierazi du.
2023/05/18 - 13:49
Elkarretaratzeak eta manifestazioak, Osakidetzako grebaren lehen egunean
Osakidetzak ez dituela langileen eskubideak bermatzen salatu dute eta negoziazio mahaira itzultzeko eskatu diote.
2023/05/18 - 13:37
Osakidetzak ez dituela ''langileen eskubideak bermatzen'' salatu dute sindikatuek
Negoziazioaren mahaira itzultzeko eskaria egin die SATSE sindikatuko Amaia Mayorrek Osasun Sailari eta Osakidetzari.
2023/05/18 - 13:07
"Kalitatezko" osasun publikoa eta Sagarduiren dimisioa aldarrikatu dituzte sindikatuek
Lehenengo eguneko lanuzteak (goizeko txandan) % 50eko jarraipena izan du, sindikatuen arabera. Jaurlaritzak, aldiz, % 9,9ra mugatu du eragina. Osasun sailburuak, bestalde, ukatu egin du Osakidetza "desegiten" ari direla, eta sindikatuei galdetu die zertan oinarritzen diren hori esateko.
2023/05/18 - 12:43
Osakidetzaren "desegitea" ukatu eta grebak "ahal den eragin txikiena" izatea espero du Sagarduik
"Hobetu beharreko gauzak" daudela ere onartu du Osasun sailburuak, baina "elkarrizketa bidez" konpondu beharreko kontuak dira, haren hitzetan.
2023/05/17 - 23:41
Bi eguneko greba hasiko da bihar Osakidetzako sare osoan
Bihar, osteguna, maiatzak 18, bi eguneko greba hasiko da Osakidetzako sare guztian ELA, Satse, LAB, SME (Euskadiko Sendagileen Sindikatua), CCOO eta UGT sindikatuek deituta. Osakidetzako zentroetan, arreta maila guztietan, zerbitzua ematen duten langile guztiei egin diete dei sindikatuek, alegia 42.
2023/04/27 - 22:33
Arabako landa eremuko mediku eta erizainek salatu dute zerbitzua ezereztu nahian dabilela Osakidetza
Landa eremuetan lehen arreta deuseztatu nahian dabilela Osakidetza salatu dute, aurrez-aurreko arreta zerbitzua kendu edo mugatu nahian. Osakidetzatik, aldiz, diote ez dela halakorik, zerbitzua hobetzeko lanean ari direla.
2023/04/27 - 21:24
Arabako landa-eremuko osasunaren aldeko grebak erabateko arrakasta izan duela esan dute sindikatuek
Zerbitzu horrek Osakidetzaren aldetik jasotzen duen "tratu txar jarraituak" sortzen duen ezinegona salatu dute, "bere irizpideak inposatzea baino ez duelako bilatzen, eta langileekin eta haien ordezkariekin negoziatzeko edozein aukera ukatzen duelako".
2023/03/30 - 14:14
ESK-k bat egin du sindikatuek maiatzaren 18 eta 19rako Osakidetzan deitutako grebarekin
Greba deialdiarekin bat egin badu ere, bi egun gutxi direla uste du.
2023/03/30 - 13:08
Gotzone Sagardui: ''Guk elkarrizketarako eskua luzatuta daukagu''
Sindikatuek maiatzaren 18rako eta 19rako deitutako grebari buruz galdetuta, Sagardui sailburuak adierazi du prest daudela akordioetara heltzeko, "baina horretarako bi aldeek egin behar dute".
2023/03/29 - 21:10
Gerra hasi baino lehen, haurdunaldi subrogatuaren paradisu handienetakoa zen Ukraina
Duela urtebete, Ukrainako gerra hasi eta gutxira, Mikel Ayestaranek haurdunaldi subrogatuaren bidez jaiotako haurrentzako klinika bat bisitatu zuen. Hauxe da ikusi zuena. (2022/03/18an publikatutako erreportajea)
2023/03/29 - 14:12
Sindikatuek greba deitu dute Osakidetzan maiatzaren 18 eta 19rako
ELA, Satse, LAB, SME, CCOO eta UGT sindikatuen iritziz, "osasun publikoaren arazoak egiturazkoak dira" eta horiek "berehala" konpontzeko "borondate politikoa" eskatu diote Osasun Sailari.
2023/03/11 - 20:01
Erizain britaniarrek Londreseko kaleak hartu dituzte "soldata duinen" eske
Astelehenean mediku juniorren txanda izango da. Hiru greba-egun egingo dituzte salatzeko, austeritate neurrien eta inflazioaren ondorioz, euren soldatak % 25 jaitsi direla.