Ermua
2023/03/25 - 17:15
Ermuko Santiago elizako ordulari zaharra garbitu eta itxuratu du Juan Antonio Izagirrek
1772ko Penton erloju ingelesak 50 urte zeramatzan kanpandorreko txoko batean ahaztuta. 2 urte eman ditu erlojua garbitzen eta itxuratzen eta martxan jartzea posible izango ez den arren, pozik da Izagirre, Durangaldeko elizetako ordularirik zaharrenak Ermuan jarraituko baitu, inoiz baino dotoreago.
2023/03/07 - 19:19
45 urteko gizon bat hil da Ermuan, bi ibilgailuk aurrez aurre talka eginda
Ezbeharra N-634 errepidean jazo da. Ordu horretan, furgoneta batek eta lur orotarako ibilgailu batek talka egin dute, aurrez aurre.
2023/03/07 - 12:46
Bi ibilgailuk talka egin dute Ermuan, aurrez aurre
Zauritutako bi pertsonak ibilgailuen barruan harrapatuta geratu dira, eta suhiltzaileek atera behar izan dituzte. Osasun-langileek Donostiako eta Mendaroko ospitaleetara eraman dituzte (irudiak: @BomberosIurreta).
2023/02/04 - 18:28
Ermuan errepidea moztu dute dozenaka lagunek, Aldundiari saihesbidearen lanak bukatu ditzan eskatzeko
Salatu dutenez, duela zazpi urte amaituta egongo zela agindu zieten. Ekitaldia Ermuko Udalak berak antolatu du, eta Juan Carlos Abascal alkate sozialistak Bizkaiko Foru Aldundiari leporatu dio bere herria baztertzea.
2023/01/18 - 08:29
Elurra dela eta, kontuz gidatu behar da AP-8an
Gaur goizean AP-8 autobidea erabiltzen ari diren gidariak elur-geruza fin bat aurkitzen ari dira, eta, ondorioz, kontuz gidatu behar dute Mendaro, Eibar, Ermua eta Zaldibar bezalako lekuetan.
2023/01/06 - 15:25
Busturiko eta Lea Artibaiko Bizkaibuseko langileek lan-uzte gehiago egingo dituzte
BLBko beharginek lan-hitzarmena berritzea eta KPIren araberako soldata igoerak eskatu dituzte. 31 lanuzte egingo dituzte. Aldundiari bitartekaritza eskatu diote, "Bizkaibus zerbitzuaren arduradun den heinean".
2022/10/11 - 16:49
Urriaren 24an ekingo diote Busturialdeko Bizkaibusen grebari, eta Gernikako Azken Astelehenari eragingo dio
11 greba egun izango dira, eta langileen ordezkariek gutxienez KPIaren araberako soldata-igoera jasotzen duen hitzarmen kolektibo berri bat eskatzen dute.
2022/10/04 - 14:17
Europako Batzordeak ontzat eman du beste behin Jaurlaritzak Zaldibarko zabortegian egindako jarduera
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburuak adierazi duenez, Bruselak Eusko Jaurlaritzaren jarduera bermatu du, bai administrazio baimenei eta gertakariaren aurreko kontrolari dagokienez, bai ondorengo jarduketei dagokienez.
2022/07/13 - 21:32
Miguel Angel Blanco oroitu dute Bilbon, Donostian eta Gasteizen
ETAk Miguel Angel Blanco hil zuenetik 25 urte bete dira gaur, eta haren oroimenez isilpeko elkarretaratzeak egin dira Euskadiko hiru hiriburuetan, udalek deituta.
2022/07/12 - 22:25
Hilaren 21ean deklaratzera deitu dituzte Mikel Antza eta Anboto ETAko buru ohiak, Blancoren hilketagatik
Miguel Angel Blanco Ermuko PPko zinegotzia bahitzea eta hiltzea ETAren zuzendaritzak agindu ote zuen ikertzen ari da Auzitegi Nazionala.
2022/07/12 - 16:40
Zer suposatu zuen Euskadiko popularrentzat Miguel Angel Blancoren bahiketak eta hilketak?
1997ko uztailaren 12an 16:00tan amaitu zen ETAk Miguel Angel Blancoren bizitzari ipinitako 48 orduko epea, eta ordubete beranduago aurkitu zuten oso larri zaurituta Lasarten. PPk 12 kide galdu ditu urte hauetan, baina alderdiaren barruan berea izan zen zirrara handiena eragin zuena.
2022/07/12 - 14:40
Miguel Angel Blanco oroitu dute Iruñean bere bahiketaren eta hilketaren 25. urteurrenean
Ehunka lagunek Iruñeko Udaletxe plaza bete dute Miguel Angel Blanco, ETAk 1997ko uztailean bahitu eta hildako Alderdi Popularreko zinegotzia, omentzeko.
2022/07/12 - 11:41
Euskal gizarteak ETAri 'aski da' esan zionekoa
Miguel Angel Blancoren hilketaren harira duela 25 urte egindako manifestazio jendetsuak mugarri izan ziren terrorismoaren aurkako borroka kulturalean.
2022/07/11 - 22:39
Miguel Angel Blanco askatzeko eskatzeko manifestazioak
Haserre oldea Estatu osoan zabaldu zen, manifestazio jendetsuekin.
2022/07/11 - 20:03
Carlos Totorikak, Ermuko alkateak, Miguel Angel Blancoren heriotzaren berri eman zien herritarrei
Carlos Totorikak Miguel Angel Blancoren heriotzaren berri eman zien Ermuko udaletxearen aurrean bildutako herritarrei. Herritarrak 'hiltzaileak' oihukatzen hasi ziren Miguel Angel Blancoren gorpua Lasarten agertu zela jakitean.
2022/07/11 - 19:26
Miguel Angel Blancoren askatasuna eskatzeko bijilia egin zuten Ermuko herritarrek
Miguel Ángel Blancoren askapenaren aldeko kontzentrazio isila egin zuten Ermuko herritarrek kandelekin.
2022/07/11 - 18:53
Manifestazio jendetsua Bilbon Miguel Angel Blancoren askatasuna eskatzeko
Miguel Ángel Blanco askatzearen aldeko manifestazioaren aireko irudiak.
2022/07/11 - 14:37
Miguel Angel Blancoren familiak egun gogor haietan jaso zuen beroa eta babesa azpimarratu ditu
Miguel Angel Blancoren omenaldiaren biharamunean, haren familiarekin hitz egin du EITB Mediak. Blancoren familiak azpimarratu du askotan jaso zuen beroa eta babesa. Auzotarrena, senitartekoena edota Miguel Angelen lankideena, besteak beste.
2022/07/11 - 12:25
Garmendia: "Politikaren erabilera maltzurrak min handia egin zidan; atzo berriz gertatzeko arriskua egon da"
Miguel Angel Blanco bahitu eta hil zuten garaian Jaurlaritzaren bozeramaile eta Kultura sailburu izandakoak gogora ekarri du egun horietan gertutik bizitakoa. "Nik esaten nuen: gizalege izpiren bat izango al dute, mutil gaztea hau ez erailtzeko? Tamalez ez zen horrelakorik gertatu", esan du.
2022/07/10 - 16:43
Blancoren bahiketaren eta hilketaren ikerketan parte hartu zuten hainbat kiderekin hitz egin du ETBk
Oraindik da argitu zein lekutan izan zuen bahituta ETAk zinegotzi gaztea, hil aurretik. Ordu horietan ikerketan parte hartu zuten hainbat arduradunekin hitz egin du EITB Mediak.