Ermua
2022/07/10 - 16:34
Memoria demokratikoa mintzagai, Miguel Angel Blanco gogoratzeko ekitaldia hasi aurretik
Ekitaldia solemnea izan da, eta hainbat agintarik hartu dute parte. Alberto Nuñez Feijook larunbatean Ermuan bertan egindako adierazpenak izan dituzte aztergai horietako batzuek.
2022/07/10 - 16:24
Miguel Angel Blanco oroitzeko Estatu omenaldia egin dute Ermuan, igande honetan
Hainbat agintari izan dira ekitaldian; besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakaria, Pedro Sanchez Espainiako presidentea, Felipe VI.a Espainiako erregea, eta Juan Carlos Abascal Ermuko alkatea. Guztiek egin dituzte adierazpenak, baita Mari Mar Blancok ere.
2022/07/10 - 15:52
ARGAZKI GALERIA: Miguel Angel Blancori omenaldia Ermuan
1997ko uztailaren 11n hil zuen ETAk tiroz Miguel Angel Blanco Ermuko PPko zinegotzia, 48 orduz bahituta izan eta gero. Mende laurdena igaro denean, Estatu omenaldia eskaini diote Ermuan.
2022/07/10 - 15:52
Miguel Angel Blanco oroitu dute Ermuan haren bahiketa eta hilketaren 25. urteurrenean
ETAk hildako zinegotzia omentzeko ekitaldia agintarien ordezkaritza zabal batek babestu du baina, beste behin, ez du talde politiko guztien babesa izan.
2022/07/10 - 15:42
Mari Mar Blanco: ''Bidezkoa izateko, memoria demokratikoak onak eta txarrak bereiztu behar ditu''
Miguel Angel Blanco gogoratzeko omenaldian, ETAk hil egin zuenetik 25 urte betetzen direla, horren arrebak hitza hartu du: "Justiziz eta egia izan behar dira lehentasuna, biktimengatik eta, halaber, demokrazia kalitatezkoa izan dadin".
2022/07/10 - 15:07
Miguel Angel Blanco oroitzeko omenaldia hasi da Ermuan, hil zutenetik 25 urte betetzen direla
Agintariak bizkaitar udalerrira iritsi dira; bertan bizi zen gaztea, 1997an, eta bertako Udalean zebilen zinegotzi.
2022/07/10 - 09:22
Ermuak Miguel Angel Blanco omenduko du gaur, euskal gizartea aldatu zuen hilketatik 25 urte igaro ondoren
ETAk hildako zinegotzia omentzeko ekitaldia agintarien ordezkaritza zabal batek babestuko du, baina, beste behin, ez du talde politiko guztien babesa izango. Ekitaldia 12:30ean hasiko da, Miguel Angel Blanco kiroldegian.
2022/07/09 - 16:59
ETAren historiaren bilakaeraren askotariko irakurketak, Miguel Angel Blancoren hilketaren 25. urteurrenean
Miguel Angel Blancoren bahiketa eta hilketaren 25. urteurrenean, ETAren historiaren bilakaeraren eta euskal gizartean izandako eraginaren inguruko hausnarketa egin dugu. Adituen irakurketak askotarikoak dira ondorioen neurketa egiterakoan.
2022/07/09 - 16:27
Memoria Demokratikoaren legea bertan behera uzteko asmoa iragarri du PPk Miguel Angel Blancoren omenaldian
ETAk Miguel Angel Blanco bahitu eta hil zuenetik 25 urte betetzen dira aurten, eta igandean omenaldi berezia egingo diote Ermuan. Larunbat honetan ere, gogoan izan dute herrian Alderdi Popularreko kideek. Alderdiko buruzagia, Nuñez Feijoo, bertan izan da, baita Aznar presidente ohia ere.
2022/07/09 - 15:56
Ortuzar: "Gauzei bere izenez deitu behar zaie, eta hiltzea gaizki egon zela esan"
EAJko presidenteak Maeztuko Alderdikide Egunean egin ditu adierazpen horiek gaur, bere ustez jeltzaleen “eredu etikoaren” aurrean “gauzei bere izenez deitzeko gai ez direnei” zuzenduta, ezker abertzaleari erreferentzia eginez.
2022/07/09 - 14:54
Feijook Memoria Demokratikoaren legea indargabetzeko konpromisoa hartu du Ermuan
Jose Maria Aznar Espainiako Gobernuko presidente ohia ere izan da ETAk duela 25 urte bahitu eta hildako PPko zinegotziari egindako omenaldian, eta Memoria Demokratikoaren legea indargabetzeko eskatu dio Feijoori.
2022/07/08 - 16:22
Miguel Angel Blancoren hilketak biktimen aitortza ekarri zuen, Urkullu lehendakariaren esanetan
Iñigo Urkulluk euskal gizartearen gehiengoaren konpromisoa azpimarratu du. Hala ere, oraindik, adierazi du, zati bati indarkeriaren injustizia aitortzea falta zaio.
2022/07/07 - 20:57
Juan Carlos Abascal, Ermuko alkatea: 'Mari Mar Blancori ez zaio betorik jarri'
Mari Mar Blancoren presentziaz sortu den polemikaren inguruan esan du ez dela bere aldetik inongo intentziorik egon Miguel Anel Blancoren arrebak parte hartu ez dezan. Dagoeneko, 25.urteurreneko ekitaldietako batean parte hartu duela gaineratu du alkateak.
2022/07/07 - 18:25
Gartziak ziurtatu du Ertzaintza ez dela "inoiz" geldituko ETAren atentatu guztiak argitu arte
Segurtasun sailburuordeak, Bujandarekin batera, ETAk 1997an hil zuen Miguel Angel Blancoren bahiketaren 48 orduei buruzko erakusketa bat inauguratu du Ermuan.
2022/07/07 - 13:02
Erlojuak gelditu zituzten 48 orduak
25 urte dira ETAk Miguel Angel Blanco Ermuko PPko zinegotzia hil zuenetik euskal gizartea sakon astindu eta erantzun sozial historikoa eragin zuen 48 orduko bahiketaren ostean. Ezagutu hemen zoritxarreko egun horietan gertatutakoaren minutuz minutuko kontaketa.
2022/07/07 - 12:06
Blazquez, Miguel Angel Blancoren hiletako gotzaina: "Kontzientzia epelek ere 'aski da' esan zuten"
Ricardo Blazquezek, 1997an Bilboko gotzain izandakoak, ETAk Miguel Angel Blanco bahitu eta hil zueneko momentua "guztion kontzientziaren astindua" izan zela dio, "epelenena ere bai".
2022/07/06 - 16:49
Ardanza: "Miguel Angel Blancoren hilketak izan zuen gauza positibo bakarra gizartearen erantzuna izan zen"
Jose Antonio Ardanza zen garai hartan lehendakaria, eta berarekin hitz egin dugu 97ko uztailean gertatutakoaz. Miguel Angel Blanco bizirik ateratzeko modu bakarra denbora irabaztea zela uste izan zuen orduan, baina ezinezkoa izan zela gogoratu du.
2022/07/06 - 12:06
Omenaldi handia agintarien ordezkaritza zabalarekin, Miguel Angel Blancoren hilketaren 25. urteurrenean
Ekitaldia Ermuan egingo dute eta, bertan, lehendakaria, Pedro Sanchez, Felipe VI.a erregea, alkatea eta Marimar Blanco izango dira, besteak beste.
2022/06/28 - 13:17
Presen Blanco: "Ermuko herritarren babesaren oroitzapen ona gordetzen dut"
Miguel Angel Blancoren lehengusinak eta Elena Praena Blanco alabak 25 urte betetzen direnean PPko zinegotzia bahitu eta hil zuteneko oroitzapenez hitz egin dute Radio Euskadiko "Boulevard" saioan.
2022/06/27 - 12:14
Eusko Jaurlaritzak bi erakusketa aurkeztu ditu Miguel Angel Blancoren hilketaren 25. urteurrena dela eta
Bi erakusketa dira, bata, Gogorak prestatua; eta bestea, Ertzaintzak antolatua, biak Ermuko Udalarekin lankidetzan. Erakusketak uztailean zehar egongo dira zabalik.