Errefuxiatuak
2022/06/20 - 17:12
Ukraina SOS elkarteak laguntza ematen die Ukrainatik datozen errefuxiatuei
Ukrainako krisiarekin munduko errefuxiatuen kopurua 100 milioira iritsi da eta horietatik 2.400 inguru dira Ukrainatik Euskadira etorri direnak. 10 urtetan bikoiztu egin da, gerretatik ihesi, euren etxea eta herrialdea utzi eta beste herrialde batera babes bila jo dutenen kopurua.
2022/06/16 - 20:37
1.234 babes eskaera jaso ditu Euskadik urteko lehen lau hilabeteetan
Venezuela eta Kolonbia dira babes eskaera zerrendaren buru. Gainera, otsailetik Zehar-Errefuxiatuekin eta CEAR Euskadi erakundeek 1.166 errefuxiatu artatu dituzte Ukrainan, horietako % 70, emakumeak.
2022/06/16 - 12:16
Atsedenik gabeko hiru egun Aita Mari ontzian
Azken hiru gauak gogorrak izan dira Aita Mari erreskate-ontzian. Guztira 68 pertsona erreskatatu dituzte.
2022/06/16 - 10:34
Aita Mari ontziak 40 pertsona gehiago erreskatatu ditu goizaldean
Erreskatatutako pertsonen artean sei emakume, sei haur eta mugikortasun urriko pertsona bat daude. Erreskatea 23:45ean hasi da, eta ordu erdi geroago denak Aita Mari ontzian zeuden.
2022/06/16 - 09:22
Aita Marik beste 40 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneoan
Hirugarren erreskate honen ostean, 68 pertsona erreskatatu ditu guztira Aita Marik hiru egunetan. Italiak ez du oraindik porturatzeko baimenik eman.
2022/06/15 - 16:34
Herritarren laguntza eskatu dute Gerra Zibilean erbesteratu ziren haur gipuzkoarrak identifikatzeko
Intxorta 1937 Kultur Elkarteak hainbat artxibotan egindako bilaketei esker, 6819 kasu identifikatu dituzte lurraldean. Gerrako haurrak "pieza garrantzitsua dira gure herriaren eta lurraldearen memoria historikoaren eraikuntzan".
2022/06/15 - 14:19
Horrelakoa izan da 'Aita Mari'ren erreskate larri eta arriskutsua
Sei minutuko bideo honek ederki erakusten du 'Aita Mari' ontziak Libiako kostaldetik gertu gaur egindako erreskatean bizi izan dituzten une arriskutsuak eta larriak.
2022/06/15 - 10:47
'Aita Mari' ontziak gaur goizaldean egindako erreskate dramatikoa
Bigarren erreskate hau atzokoa baino askoz zailagoa izan da. Migratzaile batzuek uretara salto egin dute Libiako poliziarengandik ihes eginez eta tentsio uneak bizi izan dira.
2022/06/15 - 09:18
Aita Mari ontziak beste 17 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneoko uretan
'Aita Mari'k bi egunean egiten duen bigarren erreskatea da. Asteartean 11 pertsona migratzaile onik atera zituen. EITB Media misio humanitarioaren lekuko izaten ari da Asier Sanchez kazetariaren eskutik.
2022/06/14 - 10:21
'Aita Mari' ontziak 11 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneoko uretan
'Aita Mari' itsasontziak, noraezean zihoazen 11 pertsona erreskatatu ditu goizean goiz. Denak egoera onean daude. Asier Sanchez EITB Mediako kazetaria erreskatearen lekuko izan da.
2022/06/09 - 11:08
Migratzaileen harrera duina aldarrikatzeko gaua kalean eman dute dozenaka lagunek Euskal Herrian
Diskriminazio eza eta harrera duina izateko eskubidea aldarrikatu dute, eta erakundeei dei egin diete oinarrizko eskubide horiek bermatu ditzaten. Ongi Etorri Errefuxiatuak eta SOS Arrazakeria taldeek egindako deialdia izan da.
2022/06/09 - 11:02
Gaua kalean eman dute dozenaka lagunek Euskal Herria "harrera herria" dela aldarrikatzeko
Besteak beste, Ongi etorri errefuxiatuak, SOS Arrazakeriak eta Irungo Harrera Sareak antolatuta, gaubeilak egin dituzte Bilbon, Barakaldon, Artean (Bizkaia), Donostian, Irunen (Gipuzkoa), Gasteizen eta Iruñean.
2022/06/04 - 22:26
'Aita Mari' ontzi humanitarioak urteko bigarren erreskate-misioari ekin dio
Ontziak hiru hilabete daramatza portuan, konponketa- eta mantentze-lanetan. Urteko lehenengo misioan arrisku-egoeran zeuden 176 pertsona erreskatatu zituen eta arriskuan zeuden 280 pertsona lagundu.
2022/06/04 - 22:24
Igande honetan ekingo dio Aita Mari ontziak zortzigarren erreskate-misioari, ETBren jarraipenarekin
Aita Mari ontzia Mallorcan da dagoeneko. Larunbat arratsaldean iritsi da Palmako portura eta, asteburu osoan zehar, ateak zabalik izango ditu bisitarientzat. Igande honetan, bertatik abiatuko da zortzigarren misioari ekiteko, eta ETBko lantalde bat ere izango du lagun.
2022/06/03 - 20:49
'Aita Mari' Mediterraneora abiatu da urteko bigarren misioan
Burrianatik (Castello) abiatuta, Mallorcako kaian geldialdi bat egingo dute, larunbatean eta igandean ate irekien jardunaldiak eskaintzeko.
2022/06/03 - 18:01
Atzerriko langileak ekartzeko bidea erraztu nahi du Espainiako Gobernuak
Atzerritar Legea erreformatzeko zirriborroa mahaia gainean du exekutiboak. Besteak beste, jatorrian egindako kontratazioak handitu nahi dituzte, atzerriko ikasleei lan egiteko aukera ematea edota legez kontrako egoeran dauden migratzaileak erregularizatzea eskulana behar duten postuetan trebatzeko.
2022/06/03 - 16:30
Gerra hasi zenetik 3.219 ukrainarrek erregularizatu dute euren egoera EAEn
Gerrak behartuta, 3.219 ukrainar etorri dira Euskadira hiru hilabete hauetan eta gure artean bizi dira, topatu dituzten familia berriekin. Euskal familia horietako batzuekin izan gara, elkarbizitza nolakoa izaten ari den jakiteko.
2022/06/03 - 16:24
100 egun bete dira gaur Errusiak Ukrainako inbasioa hasi zuenetik
Egun gutxiko kontua izango zelakoan sartu ziren, aditu guztien esanetan, baina 100 egun geroago gerrak jarraitu egiten du. Kiev hartzeko ahaleginean porrot egin ondoren, Donbass eskualdean kontzentratu ditu Errusiak indarrak.
2022/06/02 - 19:07
Gorenak El Tarajaleko tragediaren inguruko auzia artxibatzea berretsi du, nahiz eta 14 pertsona hil
CEARek eta beste elkarte batzuek kasazio-helegiteak aurkeztu zituzten, Cadizko Lurralde Auzitegiak 16 guardia zibilen aurkako auzia itxi ondoren.
2022/06/01 - 13:48
5,2 milioi haur ukraniarrek laguntza humanitarioa behar dute UNICEFen arabera
Nazio Batuen Haurren Laguntzarako Funtsak ohartarazi du gerrak "ondorio suntsitzaileak" izan dituela haurrentzat, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko eskala eta abiaduran", eta nazioarteari dei egin dio erantzun humanitarioa finantzatzeko.