Errefuxiatuak
2022/03/12 - 13:54
ARGAZKIAK | Gerra iruditan, hamazazpigarren egunean
Erasoak, bonbardaketak, ihesi doazen herritarrak, errefuxiatuak... Ukrainako gerra iruditan, hamazazpigarren egunean.
2022/03/12 - 12:24
Lanbidek enplegu eta formakuntza baliabideak eskainiko dizkie ukrainar errefuxiatuei
Ukrainako errefuxiatuek langabetu gisa izen emateko aukera izango dute martxoaren 18tik aurrera.
2022/03/12 - 11:12
Jarek Domanski: "Errusiak ez ditu XXI. mendeko joko-arauak errespetatu nahi, XIX. mendekoekin ari da"
Akordiorako aukera gutxi ikusten du, oraingoz, Jarek Domanski Europako Segurtasun eta Lankidetzarako Erakundeko kideak. Ukrainaren eta Errusiaren "hasierako helburuak ezer gutxi mugitu" direla esan du.
2022/03/11 - 16:21
Polonian bizi den bilbotarra: ''Etxean hartu dugun neskato ukrainarrak ez du hitz erdirik esan astebetean''
Aitor Arruza euskara irakaslea da Varsoviako Unibertsitatean; 2001etik bizi da han. Gerraren aurrean, poloniarrek erakutsitako elkartasunaz, etxean hartu duten familia ukrainarraz, herrialdean bizi diren errusiarrez eta Pablo Gonzalez kazetariaren auziaz hitz egin digu.
2022/03/11 - 15:31
Lore eskaintza batekin omendu dituzte Bidasoan hildako migratzaileak eta gerretatik ihesi doazenak
EAEko eta Ipar Euskal Herriko erakundeek konpromiso humanitarioa berretsi dute Irunen egin duten ekitaldi bateratu batean. Bidasoa zeharkatu nahirik hil diren errefuxiatuak omentzeaz gain, ukrainako errefuxiatuak artatzeko prestatu duten pabiloi bat aurkeztu dute.
2022/03/11 - 15:13
Eguerdian iritsi dira Donostiara Gipuzkoako DYAk Ukrainatik ekarritako 17 errefuxiatuak
Umeak, emakumeak eta 23 urteko mutil bat iritsi dira. 30 orduko bidaia luzea egin dute, eta dagoeneko ikusi dituzte hemen hartuko dituzten familiak.
2022/03/11 - 13:58
Osakidetzak EAEko herritarrei eskaintzen dien arreta bera eskainiko die ukrainar errefuxiatuei
Gotzone Sagardui Osasun sailburuak ziurtatu du Osakidetza prest dagoela Ukrainatik iristen diren errefuxiatuei EAEko herritarrek jasotzen duten osasun-arreta berdina emateko.
2022/03/11 - 12:02
Iñigo Urkullu: ''Euskadi gerratik eta bidegabekerietatik ihesi doazen pertsonen ondoan egongo da''
Iñigo Urkullu lehendakariak eta Jean-Rene Etchegaray Iparraldeko Mankomunitateko presidenteak migrazio krisiaren aurrean bi lurraldeek duten konpromisoa irudikatu dute Irunen.
2022/03/11 - 11:30
EAEko eta Ipar Euskal Herriko erakundeek "konpromiso humanitarioa" berretsi dute migrazio-krisiaren aurrean
Ekitaldian azaldu dutenez, Irungo Pabellon 55 harrera-zentro berrian artatuko dituzte helduko diren errefuxiatu ukrainarrak. Erakundeen arteko mahaian, gainera, Euskal Hirigune Elkargoko ordezkari bat ere egongo da.
2022/03/11 - 10:11
Lide Amilibia: ''Etxebizitzak behar ditugu, hori da une honetan presa gehien daukana''
Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordearen arabera, boluntarioak ere beharko dira etortzen diren pertsona horiei hizkuntza erakusteko eta hemengo bizimoduaren berri emateko, elkarte ezberdinetara hubiltzeko, "gu bezala gizartearen parte izateko".
2022/03/10 - 19:44
Euskadi Ukrainako errefuxiatuak hartzeko lehen kontingentzia-plana prestatzen ari da
500 eta 700 pertsona arteko etorrera aurreikusten da lehen aste hauetan, baina bigarren eszenatoki batean, berriz, 700 eta 1.500 pertsona artekoa edota 1.500 eta 3000 pertsona artekoa izan daiteke.
2022/03/10 - 19:10
Euskadik Ukrainako 3.000 errefuxiatu baino gehiago hartzeko baliabideak prest ditu
Erakundeek gerratik ihes egin duten pertsonak hartzeko plana aurkeztu dute.
2022/03/10 - 18:57
Gasteizko Santa Maria Fundazioaren aterpetxea eskaini dute, 90 errefuxiatu ukrainar hartzeko
Aterpetxea Gasteizeko katedral zaharraren ondoan dago, 17 logela ditu eta 90 pertsona hartzeko tokia dauka.
2022/03/10 - 15:27
Olena Hromova ete bere bi alaba txikiek, Adelaren etxean igaro dute lehen gaua
Olena atzo iritsi zen Getxora bere bi alaba bikiekin. Adelak etxeko ateak ireki dizkie hiruei eta oso pozik dago hartutako erabakiarekin. Olenak, berriz, poza eta tristura sentitzen ditu une honetan.
2022/03/10 - 15:14
Ukrainako inbasioaren lehen 15 egunak, iruditan
Duela 15 egun hasi zen inbasioak irudi gogorrak utzi dizkigu. Oraingoz, gerrak ez du etenik gaurko bake negoziazioak ez duelako ezer onik utzi.
2022/03/10 - 10:35
EAEko erakundeek errefuxiatu ukrainarrak hartzeko plana aurkeztuko dute arratsaldean
18:00etan, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Eusko Jaurlaritzako beste ordezkari batzuk, Foru Aldundiak, Eudel, Espainiako Gobernuaren ordezkaritza eta elkarteak bilduko dira.
2022/03/10 - 09:38
35.000 pertsona erreskatatu dituzte korridore humanitarioen bidez
Volodimir Zelenskik jakitera eman duenez, 35.000 pertsona erreskatatu dituzte Ukrainako korridore humanitarioen bidez. Ukrainako presidenteak azpimarratu du sei bide berri prestatzen ari direla herritarren irteera segurua errazteko.
2022/03/09 - 21:28
Bi emakume errefuxiatu ukrainar Oñatin: "Errudun sentitzen gara gerratik ihes egitea lortu dugulako"
Kseniiak eta Osaknak beraien seme-alabekin egin zuten ihes Ukrainako gerratik, baina hainbat senide eta lagun han geratu behar izan dira. "Pribilegiatuak" direla uste dute, onik daudelako, eta Oñatiko herritarrengandik jaso duten babesa eskertu dute.
2022/03/09 - 21:22
Ukrainako lehen errefuxiatuak Getxora, Tolosara eta Oñatira iritsi dira
Batzuk herritarrek eskaini dituzten etxeetan geratuko dira. Beste batzuk hoteletan edota Jaurlaritzak prestatutako instalazioetan egongo dira. Beldurtuta, baina lasaiago daude, leku seguruago batera iritsita.
2022/03/09 - 16:55
Eusko Legebiltzarrean gerrari buruzko batzordea sortzea proposatu du EH Bilduk
Koalizio subiranistak uste du gerraren ondorio humanitario eta sozioekonomikoei herri bezala erantzutea ezinbestekoa dela. Ez-legezko proposamena datorren astean eztabaidatuko dute.