Erregaiak
2022/03/23 - 13:12
Espainiako elikagai eta kontsumo sektoreak "premiazko" neurriak eskatu ditu garraioaren grebarekin amaitzeko
Elikaduraren eta kontsumo handiaren patronalek adierazi dutenez, "ez dute ulertzen dagoeneko neurririk hartu ez izana", eta garraiolariei zein kontsumitzaileei erantzukizuna eskatu diete.
2022/03/23 - 12:21
Hiru sindikatuko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bilduta daude
Hiru sindikatuko ordezkariak Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuordearekin bilduta daude une honetan, sektoreko gatazkari irtenbideak bilatzen saiatzeko.
2022/03/21 - 23:55
Patronal handi batzuek, horien artean Fenadismerrek, lanuztearekin bat egin dute
Nahiz eta Espainiako Gobernuak CNTCrekin akordio bat iragarri, bertako patronal batzuk adostutakoaren aurka agertu dira.
2022/03/21 - 20:33
Espainiako Gobernuak 500 milioi euroko neurriak iragarri ditu garraiolarientzat, gasolioa merkatzeko
Bien bitartean, kamiolariek karabanak egin dituzte Bizkaian eta Nafarroan. Zortzi egun daramatzate greban.
2022/03/21 - 13:09
Garraiolarien grebaren zortzigarren eguna
Hego Euskal Herrian Hiru eta Tradisna garraiolarien elkarteek babestutako greba mugagabeak zortzigarren eguna du gaur. Gaur goizean, dozenaka kamioik martxa motelak egin dituzte Bizkaiko errepideetan.
2022/03/21 - 12:20
Antonio Garamendik uste du badaudela egungo egoerari aurre egiteko har zitezkeen neurriak
Antonio Garamendik uste du Espainiako Gobernuak egungo egoerari aurre egiteko neurriak lehenago hartu behar zituela, ezin delako onartu "herrialdea geldirik egotea". Bestalde, CEOEko presidenteak garraiolarien arazoak ulertzen ditu, baina indarkeria gaitzesten du.
2022/03/21 - 07:22
Euskal arrantzaleek gaur erabakiko dute berriro itsasoratu edo ez, astebete portuan igaro ondoren
Eugenio Elduaien Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradiako presidenteak Euskadi Irratian azaldu duenez, lanuzteak luze jo dezakeen susmoa du, "erregaiaren prezioekin" egoera ez baita bideragarria. "Laguntzak lehenbailehen behar ditugu", esan du.
2022/03/20 - 17:26
Milaka nekazari, abeltzain eta ehiztari kalera atera dira Madrilen, landa eremuaren defentsan
Erregaiaren eta pentsuaren prezioak bikoiztuta, lehen sektorearen egoera eutsiezina dela salatu dute. Espainiako Gobernuaren kontrako oihuak ere ozen entzun dira, aldarrikapenen erdian. Euskal Herritik ere joan dira hainbat lagun.
2022/03/17 - 21:07
Hilaren 29a baino lehen erregaia merkatzen ez bada, hornidura arazoak egon daitezkeela ohartarazi du Tapiak
Espainiako Gobernuak iragarri du martxoaren 29an energia merkatuko duela, baina Jaurlaritzak ohartarazi du ordurako "berandu" izan daitekeela.
2022/03/17 - 15:57
Gasolina % 9,8 igo da eta gasolioa % 14,9 astebetean
Bi erregaiek marka historikoak hautsi dituzte elkarren segidako hamaikagarren igoera egin ondoren. Dieselaren kasuan, aurten % 34,9 garestitu da, eta gasolinak % 24,68 egin du gora.
2022/03/17 - 09:53
Erregaien neurrigabeko prezioei aurre egiteko laugarren greba eguna dute garraiolariek
Goizeko 08:00etatik kamioi karabana egiten ari dira Zierbenatik Elorriora. Zenbait sektoretan dagoeneko nabarmena da lanuzteen eragina.
2022/03/16 - 15:40
Zer egin daiteke egunez egun igotzen ari diren erregaien prezioak jaisteko?
Adituen ustez, Sanchezen gobernuak hiru aukera ditu mahai gainean: erregaien BEZa jaistea, zerga bereziak jaistea edo laguntzak ematea.
2022/03/16 - 13:54
Garraiolariek Eusko Jaurlaritzaren egoitzaraino eraman dituzte euren aldarrikapenak
Martxa goizeko 10:30ean abiatu da Bideko Aterpeko instalazioetatik, Langraitzen, eta ordubete geroago amaitu da Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzaren aurrean.
2022/03/16 - 09:35
Euskadiko garraio sektoreak "bizitzen jarraitzeko neurriak" eskatu ditu
Ehunka profesionalek kamioi-martxa egin dute asteazken honetan Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean protesta egiteko.
2022/03/14 - 09:52
Greba deitu duten garraiolarien sindikatuak: "Errentagarriagoa da geldirik egotea kamioia arrankatzea baino"
Hiru eta Tradisna sindikatuetako ordezkariek aurreikusi dute lanuzteak luze joko duela, eskakizunen zerrenda luzea delako. "Abenduan neurri batzuk adostu zituzten Espainiako Gobernuarekin, baina horiek bete egin behar dira", salatu dute.
2022/03/14 - 08:00
Hego Euskal Herriko garraiolariek greba mugagabeari ekin diote, erregaiaren prezioagatik
Hiru sindikatuan eta Nafarroako Garraiolarien Elkartean (TRADISNA) bildutako garraiolari autonomoek bat egin dute Espainiako Garraioaren Defentsarako Plataformak deitutako lanuzte mugagabearekin.
2022/03/13 - 10:48
Erregai litroa 15 zentimo merkatuko da Iparraldean, apirilaren 1etik aurrera
Frantziako lehen ministroak iragarri duenez, lau hilabete iraungo du hobariak. Neurriaren helburua Ukrainako gerrak eragin duen prezio igoera arintzea da.
2022/03/12 - 23:05
Euskal garraiolariek bat egin dute astelehenetik aurrera Estatu osorako deitutako greba mugagabearekin
Hiru-n eta TRADISNAn bildutako garraiolari autonomoek bi helburu lortu nahi dituzte grebarekin: batetik, kargatzaileak presionatzea, garraio tarifak egungo kosteetara egokitzeko, eta, bestetik, Nafarroako eta EAEko gobernuei "eutsiezina" den egoerari aurre egiteko neurriak eskatzea.
2022/03/12 - 21:57
Euskadi eta Nafarroako garraiolariak, Estatuan deitutako lanuztearekin bat
Motorrak itzaltzera doaz. Gasoilaren garestitzearen ondorioz jasan ezin duten luxua bilakatu baitzaie,lan egitea. Hiru eta Tradisna garraiolarien elkarteek deitutako batzarretan Euskadi eta Nafarroako garraiolariek astelehenetik aurrera lanuztea egitea erabaki dute. Mobilizazioak ere izango dira.
2022/03/11 - 11:11
Prezioak % 7,4 igo dira otsailean Euskadin
Batez ere etxebizitza garestitu zen, elektrizitatearen eta gasolinaren prezioen gorakadak eraginda. Espainian, inflazioa % 7,6koa da, 1986tik ikusi gabeko mailak.