Petrolioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gasolina % 9,8 igo da eta gasolioa % 14,9 astebetean

Bi erregaiek marka historikoak hautsi dituzte elkarren segidako hamaikagarren igoera egin ondoren. Dieselaren kasuan, aurten % 34,9 garestitu da, eta gasolinak % 24,68 egin du gora.
Gasolina
Gasolindegi bat. Argazkia: EFE.

Gasolinaren eta gasolioaren prezioak errekor historiko berriak bereganatu ditu aste honetan ere, nahiz eta petrolioaren kotizazioak behera egin duen azken egunetan. Izan ere, 102 dolar inguru kotizatzen du upeleko, Errusiak Ukrainari eraso zionetik markatutako mailen azpitik.

Zehazki, bi erregaiek elkarren segidako hamaikagarren igoera izan dute aste honetan. Dieselaren kasuan, aurten % 34,9 garestitu da, eta gasolinak % 24,68 egin du gora.

Gasolina litroaren batez besteko prezioa 1,844 euroan kokatu da aste honetan, zazpigarren errekorra jarraian, aurreko asteko datuekin alderatuta % 9,82 garestitu ondoren, Europar Batasuneko Petrolio Buletinan datuen arabera.

Bestalde, gasolio litroaren batez besteko prezioa 1,817 euroraino igo da, duela zazpi egun baino % 14,92 gehiago. Horrela, bosgarren maximo historikoa jarraian ezarri du.

EBko Petrolio Buletinak jasotzen dituen prezioak batezbestekoak dira, baina Espainiako gasolindegi askotan bi erregaien prezioa litroko bi eurotik gora saldu da.

Zure interesekoa izan daiteke

Lore Bilbao Osakidetzako zuzendaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ebakuntza kirurgikoetarako itxaron-zerrenda 77-78 egunera igo da medikuen grebaren ondorioz, Osakidetzaren arabera

Medikuek aurtengo 5. greba asteari ekingo diote datorren astean, ekainaren 15etik 19ra. Lore Bilbao Osakidetzako zuzendariak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak akordioa lortzeko ahaleginean jarraituko du, baina argi utzi du Estatutu Markoak bere horretan jarraitzen duen bitartean medikuek grebari eutsiko diotela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X