Erregaiak
2022/04/01 - 19:34
Kontsumobidek gasolindegietako ordainagiria gordetzeko eskatu du, kexa aurkezteko aukera izateko
Beherapena agertu beharko da fakturan, zenbateko zehatzea eta beherapen bat dela.
2022/04/01 - 13:56
Arazoak gasolindegietan erregaien beherapenaren lehenengo egunean
Sistema informatikoetan gorabeherak izaten ari dira eskari handiari aurre egiteko, eta auto-ilarak sortu dira gasolindegi batzuetan.
2022/04/01 - 02:14
Erregai litroko 20 zentimoko beherapena gaurtik aurrera aplikatuko da
Estatuak 15 zentimo ordainduko ditu, eta petrolio enpresek, 5. Ekainaren 30era arte izango da neurria indarrean, baina hortik aurrera ere luzatu ahalko da.
2022/03/31 - 21:11
Erregaien eta argindarraren prezioek markak hautsiz itxi dute martxoa
Aspaldiko urteetan lehen aldiz gasolioa gasolina baino garestiagoa da, eta maximo historiko berri bat ezarri du. Bitartean, gasolina marka berria haustetik % 0,3 eskasera geratu da.
2022/03/30 - 16:25
Nola ezarriko dute 20 zentimoko deskontua gasolindegietan?
Erregaiaren beherapenak 133 milioi euroko kostua izango du EAEn. Kontsumitzaileek 65 euro aurreztuko dituzte dieselaren kasuan, eta 75 euro gasolinaren kasuan, datozen hiru hilabeteetan.
2022/03/29 - 18:59
Espainiako Gobernuak onartutako babes sozial egitasmo berriaren neurri nagusiak
Guztira, 16.000 milioi euro bideratuko ditu egitasmoak, familietan eta enpresetan krisiaren eragina murrizteko asmoz: 6.000 milioi diru-laguntza zuzenak izango dira, eta beste 10.000 milioi zerga murrizketa ICO kredituetan.
2022/03/28 - 15:42
Bilboko Portuko garraio enpresek euren gain hartuko dute erregaien garestitzearen kostua
Kamioilari autonomoen aldarrikapen nagusia dela argudiatuta, "greban jarraitzeko arrazoirik ez" dagoela nabarmendu dute enpresok.
2022/03/28 - 12:46
Sanchezek iragarri du gidari guztiek litroko 20 zentimoko deskontua izango dutela
Hobari horretatik 15 zentimo Estatuaren kontura izango dira, eta gutxienez 5 zentimo petrolio enpresen kontura. Sanchezek azaldu duenez, petrolio enpresen minimoa handiagoa izan liteke, eta batzuk dagoeneko aplikatzen ari dira.
2022/03/28 - 12:43
Erregaiaren prezioak gutxienez 20 zentimoko hobaria izango du litro bakoitzeko kontsumitzaile guztientzat
Pedro Sanchezek iragarri duenez, gainera, Espainiak eta Portugalek argindarraren fakturan gas naturalaren erreferentziazko prezioa murriztuko dute elkarrekin.
2022/03/26 - 23:11
Nafarroako Garraiolarien Elkarteak greba mugagabearekin jarraitzea erabaki du
TRADISNAren iritziz, proposatu diren neurriak "ez dira nahikoa eta ez diote irtenbide errealik ematen sektoreak dituen arazoei". Halere, zatiketa nabari da Nafarroako garraiolarien artean. Hiru sindikatuak ezohiko asanblada egingo du igandean afiliatuekin, erabaki bat hartzeko.
2022/03/26 - 21:24
Zatiketa eta parte hartze txikia, Nafarroako Garraiolarien Elkartearen manifestazioan
Hiru sindikatua Altsasun batzartuko da igandean, grebarekin garraiolariak lanera itzuliko diren ala ez erabakitzeko. Larunbat honetan, TRADISNA elkartearen txanda izan da Iruñean, eta grebari eustea erabaki du. Edonola ere, zatiketa izan da elkarteko kideen artean.
2022/03/25 - 20:27
Ministerioak eta Garraio Batzordeak akordioa itxi duten arren, lanuztearen deitzaileek grebari eutsi diote
"Zoritxarrez, lanuztearekin jarraituko dugu", adierazi du Manuel Hernandez Errepideko Garraioaren Defentsarako Plataformako presidenteak. Hiru Euskal Herriko Garraiolarien sindikatuak ezohiko batzar orokorrera deitu ditu bere afiliatuak datorren igandean.
2022/03/25 - 18:24
Espainiako Gobernuaren eta garraiolarien arteko akordioaren zazpi gako
Errepide garraioari laguntzeko akordioa ekainaren amaierara arte luzatuko da, eta guztira 1.135 milioi euro aurreikusten ditu.
2022/03/25 - 17:40
Raquel Sanchez ministroaren eta lanuztea deitu duten garraiolarien arteko bilera bukatu da
Milaka garraiolarik elkarretaratzea egin dute Madrilgo Garraio Ministerioaren atarian.
2022/03/25 - 15:19
Zuzeneko dirulaguntzak eta deskontuak izango dituzte garraiolariek
Apirilaren 1etik aurrera, garraiolari profesionalek erregai litroko 20 zentimoko beherapena izango dute. Horietatik 15 Espainiako Gobernuak ordainduko ditu, eta 5 petrolio enpresek. Ministerioaren kalkuluen arabera, gasolioa erabiltzen duen kamioilari batek 700 euro aurreztuko ditu hilean.
2022/03/25 - 11:57
Garraiolariekin lortutako akordioa "aurrerapauso garrantzitsua izan daiteke", Tapiaren arabera
Sailburuak gogorarazi duenez, garraiolariek dituzten eskarietako batzuk "egiturazkoak" dira, baina aitortu du erregaien prezioak tenkatu duela egoera.
2022/03/25 - 11:52
Estatu osoko garraiolarien protesta Madrilen
Garraioaren Defentsarako Plataforma Nazionalak deitutako manifestazioa 10:00etan hasi da Madrilen. Gobernuari Manuel Hernandez plataformako presidentearekin bilera bat deitzeko eskatzen dute manifestariek.
2022/03/25 - 09:55
Hiruk eta Tradisnak Garraioaren Defentsarako Plataforma Nazionalak deitutako protestan parte hartuko dute
Hiru eta Tradisna sindikatuetako garraiolariak Madrilera bidean doaz, Garraio Ministerioaren Madrilgo egoitzaren aurrean egingo den protestan parte hartzeko.
2022/03/25 - 07:25
Erregai litroko 20 zentimoko beherapena aplikatzea adostu dute Espainiako Gobernuak eta garraiolariek
14 orduko bileraren ostean, akordioa lortu dute Espainiako Gobernuak eta Errepideko Garraioaren Batzorde Nazionalak. Dena den, greba deitu duen Garraioaren Defentsarako Plataforma Nazionalak ez du bileran parte hartu.
2022/03/24 - 12:37
EAEko baxurako flotak bihar erabakiko du astelehenean itsasoratuko den ala ez
Gipuzkoako Kofradien Federazioko presidenteak esan du egoera "zaila" dela eta berdel kanpaina arriskuan egon daitekeela.