Erregaiak
2018/12/03 - 08:32
Goiz korapilatsua AP-8an, 'txaleko horiek' Biriatun egindako protesten ondorioz
Asteburuan ere arazoak izan dira. Frantziako Gobernuak igandez Biriatuko ordainlekua igarotzen utzi zien kamioilariei, larunbatean 'txaleko horiek' muga blokeatu baitzuten.
2018/12/01 - 23:36
412 atxilotu Parisen, 'txaleko horien' matxinadaren egunik gatazkatsuenean
Gutxienez 133 pertsona zauritu dira, horietatik 17 poliziak. Eliseoko Zelaien inguruek guda-leku itxura hartu dute, eta hainbat pertsonak Garaipenaren Arkua okupatu dute.
2018/12/01 - 18:54
'Txaleko horien' liskar biolentoak Parisen
Frantziako erregaien prezioaren gorakadaren aurka manifestatu dira berriro ere Parisko kaleetan. Hainbat atxilotu eta zauritu izan dira istiluetan.
2018/12/01 - 12:35
'Txaleko horiek' Frantziako Poliziari aurre egin diote berriro Parisen
Hirugarren asteburuz jarraian, Garaipenaren Arkua inguratzen duen segurtasun-kontrolak ganditu ditu Frantziako erregaien prezioaren igoeraren aurkako mugimenduak.
2018/11/18 - 15:30
Auto-erosleen ahotan: betiko diesela, gasolina ala elektrikoa?
Ficoban bigarren eskuko autoen azoka egiten ari dira, eta zalantza handiekin hurbildu dira erosleak.
2018/11/18 - 13:38
'Txaleko horidunek' protesta txikiak egiten jarraitu dute gaur Iparraldean
Frantziako Gobernuaren arabera, 300.000 pertsona atera ziren atzo kalera, eta 282 lagun atxilotu zituzten.
2018/11/18 - 12:04
Frantziako Gobernuak erregaien igoerarekin aurrera egingo du, protestei muzin eginda
300.000 'txaleko horidun' irten ziren atzo kalera. Hildako bat eta 409 zauritu izan ziren (14 larri) eta 282 pertsona atxilotu zituzten. Gaur ere protesta txikiak daude Iparraldeko ordainlekuetan.
2018/11/17 - 17:33
Iparraldeko gero eta auto gehiago joaten dira Hegoaldeko gasolindegietara
Izan ere, litro bakoitzean 30-35 zentimoko aldea ere egon daiteke, eta gidari askori errentagarriago ateratzen zaie Hegoaldera etortzea.
2018/11/17 - 14:25
'Txaleko hori'en protesta ikusgarria, Biriatuko mugan
Erregaien prezioen igoeragatik protesta egiten ari dira Iparraldeko errepideetan, Frantziako Estatu osorako egin duten deialdiarekin bat eginez.
2018/11/17 - 10:53
'Txaleko horien' protestek A63 errepidea blokeatu dute goiz osoan zehar
Pertsona bat hil da Pont-de-Beauvoisinen, auto batek harrapatuta, eta 227 lagun zauritu dira, horietatik hiru larri, erregaien prezioen igoeragatik egin dituzten protestetan.
2018/10/24 - 22:42
Volkswagen zigortu dute diesel ibilgailuen eskandaluagatik
Stuttgarteko Lurralde-auzitegiak automobil-konpainia zigortu du, Porscheren jatorriko enpresa bezala, akziodunei eskandaluaren berri garaiz ez emateagatik.
2018/09/25 - 15:50
Venezuelarrek ez dakite noiz arte jasoko duten munduko gasolina merkeena
Sistema berria jarri dute martxan, ordainketak gailu elektroniko baten bidez egiteko, eskudirutan ordaindu beharrean. Oraingoz, venezuelarrek ez dute mekanismo horri buruzko nahikoa informazio jaso.
2018/08/31 - 12:21
Gasolinaren eta gasolioaren prezioak nabarmen garestitu dira abuztuaren azken astean
Iazko datuekin alderatuta, gasolioa % 15 eta gasolina % 11,6 garestiago daude Espainiako gasolindegietan.
2018/08/02 - 13:08
Venezuelak ibilgailuen errolda du gasolinaren kontrabandoa eta xahutzea galarazteko
Gasolinaren prezioa oso baxua da Venezuelan, eta dolar batekin (tasa ofizial baxuenean oinarrituta) 28.795 litro eros daitezke, 720 ibilgailu arrunten deposituak betetzeko adina.
2018/07/28 - 16:26
Ilara luzeak zerbitzu-guneetan eta gasolindegietan ere
Patxadaz hartu behar izan dituzte gauzak larunbat honetako bidaiariek, jendearen joan-etorriak direla eta, errepideak gainezka baitaude.
2018/05/17 - 22:56
EAEko gasolindegi merkeenak
Kontsultatu hemen lurraldez lurralde zeintzuk diren gasolindegi merkeenak eta garestienak.
2018/05/11 - 16:19
Ibilgailuak hornitzeko atentzio-gabeko gune bakoitzarekin 6 lanpostu galtzen dira
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen arabera, instalazio horiek enpresaren askatasunari, lehia askeari, sektorearen enpleguari edo pertsonen segurtasun eta babesari eragingo diete.
2018/04/05 - 17:20
Arga ibaiko gasolio isuriari begira
PA-30 errepidean kamioi batek istripua izan zuen iragan asteartean, Antsoainen, eta garraiatzen ari zen gasolioa galdu zuen ibilgailuak. Kargaren zati batek Arga ibaian amaitu zuen.
2018/04/04 - 20:40
Argara isuritako gasolioa kontrolpean dago, Nafarroako Gobernuaren esanetan
Kamioiak 10.000 litro gasolio isuri zituen, baina emari handia eta uraren tenperatura baxuari esker, espero baino txikiagoa izango da ingurumenean eragingo duen kaltea.
2018/04/04 - 16:08
Antsoaingo bizilagunak goizaldean itzuli ahal izan dira etxera
56 etxebizitza jendez hustu dituzte bart Antsoainen, gai arriskutsuak zeramatzan kamioi zisterna bat irauli eta Arga ibaira gasolioa isuri ostean.