Erregaiak
2018/04/04 - 11:35
56 etxe hustu dituzte Antsoainen, iraulitako kamioiak Argara erregaia isuri ostean
Bizilagunak goizaldean itzuli ahal izan dira etxera. Bestalde, istripua izan duen kamioia erretiratu dute eta goizaldean ireki dute PA-30 errepidea bi norabideetan.
2018/04/03 - 21:35
Zisterna-kamioia irauli da Antsoainen
Gasoila zeraman zisterna-kamioia irauli da Antsoainen eta gasoil kopuru handia isuri du Arga ibaira. Euste-barrerak ezarri dituzte Argan isuria zabaldu ez dadin.
2017/01/31 - 11:28
% 3ra igo da KPIa, argindarraren garestitzeak eraginda
Azken sei urteetako tasarik altuenean kokatu da inflazioa.
2017/01/06 - 15:23
Mexikon, hiru pertsona hil dira eta 600 baino gehiago atxilotu dituzte
Erregaien igoeraren kontrako istiluak orain dela bost egun hasi ziren. Atxiloturiko gehienak lapurretan ibili direlakoan izan dira. Egoera hau Mexiko osora hedatu da, 32 Estatuetatik, 27tan.
2017/01/05 - 11:32
Sei hildako Mexikon, erregaien igoeragatik izandako protestatan
Halaber, 1.500 pertsona baino gehiago atxilotu dituzte. Mexikoko Gobernuak iragarri duenez, beharrezko neurriak hartuko ditu ekintza bandaliko horiek indargabetzeko.
2017/01/05 - 01:18
Protesta uholdea Mexikon, gasolinaren prezioa nabarmen igo ostean
Urtarrilaren 1ean, gasolinaren prezioa % 14 eta gasolioarena % 20 garestitzeko erabakia hartu zuen Mexikoko Gobernuak.
2017/01/01 - 20:41
Erregaien, gasaren eta zigiluen prezioek gora egin dute
Erosteko ahalmenak behera egin du, baita autobideetako bidesariek ere. Argiaren eta tren-txartelen prezioak bere horretan mantendu dira.
2016/12/30 - 12:25
KPIak % 1,5ean amaitu du 2016 urtea, 8 hamarren igota abenduan
Igoera hau, batik bat, erregaien (gasolioa eta gasolina) garestitzeagatik izan da, iaz prezioak jaitsi ostean.
2016/11/17 - 22:13
73 pertsona hil dira Mozambiken, zisterna-kamioi bat lehertuta
Kamioia Malawira bidean zihoan, eta geldialdia egin du erregaia modu klandestinoan saltzeko.
2016/08/18 - 19:02
Gasolina eta gasolioaren prezioak garestitu egin dira aste honetan
Dena den, ibilgailuaren biltegia betetzea merkeagoa da datuak aurreko urteko epe berberarekin alderatzen badira.
2016/08/05 - 11:53
Gasolinak % 4 behera egin du azken hilabetean, eta gasolioak % 3
Motor-erregaiak % 1 baino gehiago merkatu dira aste honetan. Gasolina litro bakoitzak batezbeste 1,135 euro balio ditu eta gasolio litroak 1,015.
2016/07/18 - 13:07
Gizon bat atxilotu dute Irunen, kreditu-txartel bat klonatzeagatik
Ertzaintzak jakitera eman duenez, kamioilari baten kreditu-txarteleko datuak klonatu zituen ustezko iruzurgileak, eta Toulouseko gasolindegi batean 2.400 euro gastatu zituen klonatutako txartelarekin.
2016/06/29 - 12:14
KPIak jaitsiera apala izan du ekainean, % 8raino
Estatistika Institutu Nazionalak gaur zabaldutako datuen arabera, erregaien eta argindarraren garestitzeak ekarri du jaitsiera hain apala izatea.
2016/06/08 - 15:17
Nafarroa, erregaia merkeen saltzen dutenen artean
Espainiako Estatuko probintzia merkeenen eta garestienen arteko aldea % 9rainokoa da.
2016/05/25 - 11:59
Frantziak erregai erreserbak erabili ditu eskasiari aurre egiteko
Gasolina-zerbitzuguneen % 20k guztiz edo ia guztiz agortu dituzte euren deposituak. Gaur greba dago deituta tren zerbitzuan eta zentral nuklear batean.
2016/05/23 - 15:45
Frantzia, erregai faltan, lan erreformaren kontrako protestak tarteko
800 gasolina-zerbitzugune baino gehiago erregai barik geratu dira, baina erreserba nahikoak dituela azpimarratu du Gobernuak.
2016/05/18 - 11:18
Frantziako kamioilariak ere, lan erreformaren kontrako protestan
Bigarren egunez, Frantziako errepide sareko leku estrategikoak blokeatu dituzte garraiolariek.
2016/03/26 - 21:22
EAEko 3 estaziok saltzen dute 95a litroko euro batean baino merkeago
Horietako bi Bizkaian daude, Abadiñoko Eroskin eta Durangoko Simplyn; hirugarrena, aldiz, Araban, Rivabellosako Eroskin. Duela hilabete, 31 gasolindegitan zegoen litroko euro batean baino merkeago
2016/03/21 - 21:14
%2 inguru igo dira gasolio eta gasolinaren prezioak
Aspaldi honetan erregaiak merke samar egon arren, joera aldatu egin da. Petrolioaren gorakadaren ondorioz erregaiek ere gora egin dute. Oraingoan ere, oporraldi baten atarian iritsi da igoera.
2016/02/26 - 12:48
Prezioek behera egin dute beste behin: % 0,8, otsailean
Erregaien, elikagaien eta edari ez alkoholdunen merkatzeak eragin du jaitsiera.