KONTSUMORAKO PREZIOEN INDIZEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

KPIak jaitsiera apala izan du ekainean, % 8raino

Estatistika Institutu Nazionalak gaur zabaldutako datuen arabera, erregaien eta argindarraren garestitzeak ekarri du jaitsiera hain apala izatea.
Gasolina prezioa
Gasolina prezioa

Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) urte arteko tasak bi hamarren egin du behera ekainean, % 8raino, maiatzeko datuekin alderatuta.

Estatistika Institutu Nazionalak gaur zabaldutako datuen arabera, erregaien eta argindarraren garestitzeak ekarri du jaitsiera hain apala izatea.

Uztailean ere, prezioek joera bera mantenduko balute, hamaikagarren hilabetez jarraian bilakaera positiboa izango luke KPIak.

Urte arteko KPI harmonizatuari dagokionez, –Euroguneko herrialdeetako prezioen bilakaera neurtzen duen indizea-, % 0,9 egin du behera ekainean, aurreko urteko datuekin alderatuz.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X